Pinoi ttikian
Goierri
Goierriko etapa ikuskatzeko aukera izan nuen lehengo astean. Egia esan mendate gehiago ezin dira sartu 50 kilometrotan eta ibilbide zailagoa ere ez. Alde horretatik, beraz, Jose Luis Arrieta antolakuntzako kide eta bere laguntzaileek egindako lana eskertu behar da, ikuskizuna bilatzeko orduak eta orduak pasatzen dituztelako autoan gora eta behera. Goierriko etapan indartsu dagoen taldeak sekulako triskantza egin dezakeela esango nuke. Hasi Leabururekin, segi Altamirarekin, jarraitu Aztirian, eta bukatu Gabiria eta Minasekin. Ez dira Mortirolo edo Gavia, bestelako mendateak, baina min handia egingo dutenak. Txirrindulariek borrokarako grina erakustea da orain falta den osagai bakarra. 2014/07/01 - 02:41:11
Kaiku taldearen gonbidapenaz
Erail gabe, heriotz zigorra Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez omen dago. Entzun nahi ez duena baino gorragorik ere ez. Beste alderaketa bat ere egin daiteke. Erail gabe heriotz zigorra jarri norbaiti. Horixe Unipublic erakundeak Kaiku taldearekin egin duena. Erailtzeko ekintza zehatza egin gabe, heriotz zigorra jarri. Heriotz zigorra, Espainiako Vuelta funtsezkoa delako Kaikurentzat, Pro-Tour Ligako taldeekin lehiatu daitekeen proba garrantzitsuena delako. Kaikuk Espainian interes komertzial asko duelako. Vueltan txirrindulariekin saldu beharreko interes komertzialak. Unipublicen erabakiak ez du ez hanka ez bururik, eta Kaikuz trufatu dira. Trufatu, erabakiak bost axola dielako, euren erabakiak izan ditzakeen eraginean pentsatu ere ez dutelako egin. Iaz eta aurten, kirol merituen irizpidea saldu dute komunikabideetan aspertzeraino, eta gero, bere hitza jan, lotsagabe. Kasualitatea al da Kaikuk 14 hilabetean izan duen osasun analisi arazo bakarra gaur izatea? Sinisteak lanak ematen ditu. Serranoren kasuaren harira, Kaikuren jardun garbia zalantzan jarri du Unipublicek. Gogoratzen al dira Unipublicekoak Relax taldeko Oscar Lagunak baimendutako hematokrito tasa gainditu zuela iaz, Vueltan? Murtziako Itzulian ez, Vueltan! Etikaren arau hauste horrek ez al du garrantzirik? Kirol proiektuaren jarraipenean ere Relaxen alde egin du Unipublicek. Kaikuk esana du bere proiektua bi urterako dela. Norbaitek ba al daki Relaxek 2007an tropelean jarraituko duen edo ez? Galdera ona Unipubliceko kideentzat. Kaikuk bost garaipen lortu zituen iaz, eta 79 postu lehen hamarren artean. Relaxek garaipenik ez, eta 44 postu. Aurten 22 aldiz sailkatu da Kaiku lehen hamarren artean. Relax bi aldiz! Kaiku zazpigarren postuan da UCIk lantzen duen Europako zerrendan, Relax 32. postuan. Zertarako balio datu horiek guztiak? Unipublicek zakarrera botatzeko. Garrantzitsuagoa da, nonbait, Unipublicek zuzentzen duen proban, Vueltan dirua xahutzea, errepideko lana baino. Noizko egiaren aitortza, Unipublic 2014/07/01 - 02:41:11
Aupa Jan!
Bjarne Riisek Jan Ullrichi epelak bota dizkiola-eta, bizikleta gainean sufritzen jarraitzen duenaren aldeko esaldi batzuk bota nahi nituzke. Riis berarekin aurrez aurre eztabaidatzea ere aukera txarra ez, baina ezinezkoa, zoritxarrez. Mundua harritu zuen Jan Ullrichek 1996an, Tourrean bigarren sailkatuta, eta 1997an Tourra irabazi. Bizikleta gainean alemaniarrak baino klase handiagorik, jarrera ederragorik daraman txirrindularirik ez dut ezagutu azken 10 urte hauetan. Goraberak gorabehera, gozamena izan da beti Ullrich bizikleta gainean ikustea. Gozamena izan dira baita azken urteetako denboraldi hasierak, Telekom eta T-Mobile taldeen aurkezpeneko argazkien zain. Jan Ullrich ikusi eta algaraka erredakzioan, bere gerri buelta mamitsuekin, maillot estuak eragindako aurpegi puztuarekin barre algaraka, e Zabaleta? Bankuan sekulako dirutza eta nahi bezala ezin bizi eta gaiztakeriatan hasi zenean ere normaltzat hartu nuen Ullrichen bi urteko'eszedentzia'. Porsche batekin zartakoa, droga batzuen kontsumoa... Haiek atzean utzi eta Armstrongi enbidoa botatzeko ahalmena izan zuen eta 2003an amerikarra itotzeko zorian egon zen Cap Decouverteko erlojupeko hartan. Hura bai ikuskizuna! Txirrindularitza ez zaiola gustatzen bota duorain Riisek, 1996ko Tourra Ullrichek hanka altxa zuelako irabazi zuen hark, Hautacamgo malda pikoa plater handian ahotik aparra zeriola igo zuen hark, susmopean, Miguel Induraini irabazteko gai zela harro-harro saldu zuen hark, lankideak traizionatu zituen hark Tourreko ugazabekin aldeko jarrera erakutsiz lotsagabe... Ullrich artista da bizikleta gainean eta jendearen begietara, gizaseme apala, harropuzkeriarik gabekoa. Riis guztiz kontrakoa: ahoberoa eta harroputza. Ullrichek sekulakoak entzun ditu, baina isilik geratu da. Tourra irabazi eta Riisi ahoa ixtea opa diot, baina irabazi gabe ere, Ullrichek zaleen estimua izango du, izaten jarraituko du eta Riisek ez. Riisen taldeko Frank Schleck txirrindulariak Indurain omen zuen idolo, oinak lurrean zituen txapeldun handia zelako. Indurain idolo Riis haren garaikoa izanda ere! Egoera horrek Riisi zer pentsatua emango balio... Aupa Jan! 2014/07/01 - 02:41:11
hobeto baina herren
Euskaltel-Euskadiren jardunaz hitz bi egin nahi nituzke. Han eta hemen entzuten ari naiz hobeto dabilela, ihesaldi guztietan sartzen dela, iazko jarrera epelaren arrastorik ez dagoela eta beste, eta egia bada, gehiago ikusten dela laranja kolorea, baina egia da, era berean, talde laranjako txirrindulariak garaipenetik urrun ibili direla orain arte jokatutako probetan. Alegia, ez direla lehen hiru postuetan sailkatu. Paris-Nizako azken etapak, gainera, taldeak iraganean eduki dituen gaitz berak ekarri dizkit gogora. Alegia, Toni Colomi podiuma oparitu ziola taldeak, eta Samuel Sanchezek. Colom aurretik egotea eta asturiarrak ez tiratzea... bakarrik ezin omen zuen ezer egin. 2003an, Mayok eta Haimar Zubeldiak Tourmaleten behera zer egin zuten gogoratzen naiz. Podiuma galdu zuten orduan, eta jota zihoan Vinokourovi arnasa eman. Txente Garcia-Acostari irakurri diot nonbait, txirrindularitzan zerbaitetan onena izaten ikasi behar dela derrigor, baita lan hori bidoiak garraiatzea baldin bada ere. Euskaltel-Euskadiko liderrek, langileen faltan, lana eurek egin beharko dutela ikasi beharko dute noizbait... 2014/07/01 - 02:41:11
Unipublic eta Kaiku
Kaikuren egoeraz Gipuzkoako Egunkarian eta Deian elkarrizketa egin diote Victor Corderori, Unipublic erakundeko nagusiari, itxuraz Kaiku Vueltatik kanpo uztea erabaki duen lagunari. Deiako lerroburua oso erakargarria da, Kaiku vueltatik kanpo utzita ere, kirol arloan Kaiku Espainiako Relax taldea baino hobea dela aitortzen duelako. Inplizitoki, kirol arloan talde hobea dela onartzen du, eta Kaiku Vueltatik kanpo utzi izana arrazoitzeko Ricardo Serranok onartutako hematokrito tasa gainditu izana erabiltzen du. Serrano dopinarekin nahastuta egon litekeela ematen du ulertzera Serranok, hematokrito tasa gainditu duen txirrindulari bat eta bere taldea gonbidatzea txirrindularitzaritzaz trufatzea litzatekeela. Corderok ondo daki hematokrito tasa gainditzea ez dela dopina, eta Serranori tasa handi horren jatorria aztertzeko antiEPO analisia egiten badiote, normalena negatiboa izanen dela, antzeko kasuetan erabiltzen den prozedimenduen %99,5a negatiboa izaten delako. Errazenera jo du Corderok. Zalantza, eta kalera. Martxoaren 1ean eman behar zituztela gonbidapenak eta egun horretan gertatu dela Serranorena, Kaikuren zoritxarrerako. Kazetariak Oscar Laguna, iaz, Vueltan, hematokrito tasa gainditu zuen Relax taldeko txirrindulariaren kasua ere aipatzen diote, baina Cordero abila da hesi hori gainditzen, eta Laguna dagoeneko Relax taldean ez dagoela erantzuten du. Kaiku, Vuelta ez korritzeagatik, desagertzen bada, zergatiaren erantzuna emateko gai izanen al da Cordero? Erantzulea denari eska dakiokeen gutxienekoa da hori. 2014/07/01 - 02:41:11
Aupa Jan!
Bjarne Riisek Jan Ullrichi epelak bota dizkiola-eta, bizikleta gainean sufritzen jarraitzen duenaren aldeko esaldi batzuk bota nahi nituzke. Riis berarekin aurrez aurre eztabaidatzea ere aukera txarra ez, baina ezinezkoa, zoritxarrez. Mundua harritu zuen Jan Ullrichek 1996an, Tourrean bigarren sailkatuta, eta 1997an Tourra irabazi. Bizikleta gainean alemaniarrak baino klase handiagorik, jarrera ederragorik daraman txirrindularirik ez dut ezagutu azken 10 urte hauetan. Goraberak gorabehera, gozamena izan da beti Ullrich bizikleta gainean ikustea. Gozamena izan dira baita azken urteetako denboraldi hasierak, Telekom eta T-Mobile taldeen aurkezpeneko argazkien zain. Jan Ullrich ikusi eta algaraka erredakzioan, bere gerri buelta mamitsuekin, maillot estuak eragindako aurpegi puztuarekin barre algaraka, e Zabaleta? Bankuan sekulako dirutza eta nahi bezala ezin bizi eta gaiztakeriatan hasi zenean ere normaltzat hartu nuen Ullrichen bi urteko'eszedentzia'. Porsche batekin zartakoa, droga batzuen kontsumoa... Haiek atzean utzi eta Armstrongi enbidoa botatzeko ahalmena izan zuen eta 2003an amerikarra itotzeko zorian egon zen Cap Decouverteko erlojupeko hartan. Hura bai ikuskizuna! Txirrindularitza ez zaiola gustatzen bota duorain Riisek, 1996ko Tourra Ullrichek hanka altxa zuelako irabazi zuen hark, Hautacamgo malda pikoa plater handian ahotik aparra zeriola igo zuen hark, susmopean, Miguel Induraini irabazteko gai zela harro-harro saldu zuen hark, lankideak traizionatu zituen hark Tourreko ugazabekin aldeko jarrera erakutsiz lotsagabe... Ullrich artista da bizikleta gainean eta jendearen begietara, gizaseme apala, harropuzkeriarik gabekoa. Riis guztiz kontrakoa: ahoberoa eta harroputza. Ullrichek sekulakoak entzun ditu, baina isilik geratu da. Tourra irabazi eta Riisi ahoa ixtea opa diot, baina irabazi gabe ere, Ullrichek zaleen estimua izango du, izaten jarraituko du eta Riisek ez. Riisen taldeko Frank Schleck txirrindulariak Indurain omen zuen idolo, oinak lurrean zituen txapeldun handia zelako. Indurain idolo Riis haren garaikoa izanda ere! Egoera horrek Riisi zer pentsatua emango balio... Aupa Jan! 2008/01/24 - 06:54:04
Goierri
Goierriko etapa ikuskatzeko aukera izan nuen lehengo astean. Egia esan mendate gehiago ezin dira sartu 50 kilometrotan eta ibilbide zailagoa ere ez. Alde horretatik, beraz, Jose Luis Arrieta antolakuntzako kide eta bere laguntzaileek egindako lana eskertu behar da, ikuskizuna bilatzeko orduak eta orduak pasatzen dituztelako autoan gora eta behera. Goierriko etapan indartsu dagoen taldeak sekulako triskantza egin dezakeela esango nuke. Hasi Leabururekin, segi Altamirarekin, jarraitu Aztirian, eta bukatu Gabiria eta Minasekin. Ez dira Mortirolo edo Gavia, bestelako mendateak, baina min handia egingo dutenak. Txirrindulariek borrokarako grina erakustea da orain falta den osagai bakarra. 2008/01/24 - 06:54:03
hobeto baina herren
Euskaltel-Euskadiren jardunaz hitz bi egin nahi nituzke. Han eta hemen entzuten ari naiz hobeto dabilela, ihesaldi guztietan sartzen dela, iazko jarrera epelaren arrastorik ez dagoela eta beste, eta egia bada, gehiago ikusten dela laranja kolorea, baina egia da, era berean, talde laranjako txirrindulariak garaipenetik urrun ibili direla orain arte jokatutako probetan. Alegia, ez direla lehen hiru postuetan sailkatu. Paris-Nizako azken etapak, gainera, taldeak iraganean eduki dituen gaitz berak ekarri dizkit gogora. Alegia, Toni Colomi podiuma oparitu ziola taldeak, eta Samuel Sanchezek. Colom aurretik egotea eta asturiarrak ez tiratzea... bakarrik ezin omen zuen ezer egin. 2003an, Mayok eta Haimar Zubeldiak Tourmaleten behera zer egin zuten gogoratzen naiz. Podiuma galdu zuten orduan, eta jota zihoan Vinokourovi arnasa eman. Txente Garcia-Acostari irakurri diot nonbait, txirrindularitzan zerbaitetan onena izaten ikasi behar dela derrigor, baita lan hori bidoiak garraiatzea baldin bada ere. Euskaltel-Euskadiko liderrek, langileen faltan, lana eurek egin beharko dutela ikasi beharko dute noizbait... 2008/01/24 - 06:54:02
Unipublic eta Kaiku
Kaikuren egoeraz Gipuzkoako Egunkarian eta Deian elkarrizketa egin diote Victor Corderori, Unipublic erakundeko nagusiari, itxuraz Kaiku Vueltatik kanpo uztea erabaki duen lagunari. Deiako lerroburua oso erakargarria da, Kaiku vueltatik kanpo utzita ere, kirol arloan Kaiku Espainiako Relax taldea baino hobea dela aitortzen duelako. Inplizitoki, kirol arloan talde hobea dela onartzen du, eta Kaiku Vueltatik kanpo utzi izana arrazoitzeko Ricardo Serranok onartutako hematokrito tasa gainditu izana erabiltzen du. Serrano dopinarekin nahastuta egon litekeela ematen du ulertzera Serranok, hematokrito tasa gainditu duen txirrindulari bat eta bere taldea gonbidatzea txirrindularitzaritzaz trufatzea litzatekeela. Corderok ondo daki hematokrito tasa gainditzea ez dela dopina, eta Serranori tasa handi horren jatorria aztertzeko antiEPO analisia egiten badiote, normalena negatiboa izanen dela, antzeko kasuetan erabiltzen den prozedimenduen %99,5a negatiboa izaten delako. Errazenera jo du Corderok. Zalantza, eta kalera. Martxoaren 1ean eman behar zituztela gonbidapenak eta egun horretan gertatu dela Serranorena, Kaikuren zoritxarrerako. Kazetariak Oscar Laguna, iaz, Vueltan, hematokrito tasa gainditu zuen Relax taldeko txirrindulariaren kasua ere aipatzen diote, baina Cordero abila da hesi hori gainditzen, eta Laguna dagoeneko Relax taldean ez dagoela erantzuten du. Kaiku, Vuelta ez korritzeagatik, desagertzen bada, zergatiaren erantzuna emateko gai izanen al da Cordero? Erantzulea denari eska dakiokeen gutxienekoa da hori. 2008/01/24 - 06:54:02
Kaiku taldearen gonbidapenaz
Erail gabe, heriotz zigorra Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez omen dago. Entzun nahi ez duena baino gorragorik ere ez. Beste alderaketa bat ere egin daiteke. Erail gabe heriotz zigorra jarri norbaiti. Horixe Unipublic erakundeak Kaiku taldearekin egin duena. Erailtzeko ekintza zehatza egin gabe, heriotz zigorra jarri. Heriotz zigorra, Espainiako Vuelta funtsezkoa delako Kaikurentzat, Pro-Tour Ligako taldeekin lehiatu daitekeen proba garrantzitsuena delako. Kaikuk Espainian interes komertzial asko duelako. Vueltan txirrindulariekin saldu beharreko interes komertzialak. Unipublicen erabakiak ez du ez hanka ez bururik, eta Kaikuz trufatu dira. Trufatu, erabakiak bost axola dielako, euren erabakiak izan ditzakeen eraginean pentsatu ere ez dutelako egin. Iaz eta aurten, kirol merituen irizpidea saldu dute komunikabideetan aspertzeraino, eta gero, bere hitza jan, lotsagabe. Kasualitatea al da Kaikuk 14 hilabetean izan duen osasun analisi arazo bakarra gaur izatea? Sinisteak lanak ematen ditu. Serranoren kasuaren harira, Kaikuren jardun garbia zalantzan jarri du Unipublicek. Gogoratzen al dira Unipublicekoak Relax taldeko Oscar Lagunak baimendutako hematokrito tasa gainditu zuela iaz, Vueltan? Murtziako Itzulian ez, Vueltan! Etikaren arau hauste horrek ez al du garrantzirik? Kirol proiektuaren jarraipenean ere Relaxen alde egin du Unipublicek. Kaikuk esana du bere proiektua bi urterako dela. Norbaitek ba al daki Relaxek 2007an tropelean jarraituko duen edo ez? Galdera ona Unipubliceko kideentzat. Kaikuk bost garaipen lortu zituen iaz, eta 79 postu lehen hamarren artean. Relaxek garaipenik ez, eta 44 postu. Aurten 22 aldiz sailkatu da Kaiku lehen hamarren artean. Relax bi aldiz! Kaiku zazpigarren postuan da UCIk lantzen duen Europako zerrendan, Relax 32. postuan. Zertarako balio datu horiek guztiak? Unipublicek zakarrera botatzeko. Garrantzitsuagoa da, nonbait, Unipublicek zuzentzen duen proban, Vueltan dirua xahutzea, errepideko lana baino. Noizko egiaren aitortza, Unipublic 2008/01/24 - 06:54:01