bidasoamedia.info articles
Latest updates on bidasoamedia.info articles.
Erakustaldirik gabe gainditu du Real Unionek Lealtad
REAL UNION 3-1 LEALTAD REAL UNION: Otaño; Estrada, Azkoiti, Esnaola, Gayoso; Ekhi, Llamas; El Haddadi, Juan DomÃnguez (Mikel Alonso, 67'), Capelete (Urkizu, 75'), Galán (Josu Hernáez, 65'). LEALTAD: Tejero, Keko, Mauri (Rober, 78'), Agus, Alex Blanco, Galiano, Iván Garrido (Medori, 72'), Omar Hernández, Montero (Jorge, 56'), Rodri, Ãlex Cruz. GOLAK: 1-0: Galán (24'); 2-0: El Haddadi (26'); 2-1: Omar Hernández (56'); 3-1: Capelete (72'). 2018/04/13 - 11:10:08
ASUN CASASOLA, indarkeria matxistaren aurkako aktibista
Emakumeen Nazioarteko Eguneko jardueren harira egingo dute Asun Casasola Ipuin lehiaketako sarien banaketa. Martxoaren 8an emango dute, hain zuzen ere, irabazleen berri. Lanak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiko kideak lanean ari dira jada. Lehiaketak Nagore Laffageren amaren izena darama, 2008an alaba erail zutenetik, indarkeria matxistaren aurka egin duen lana aitortzeko asmoz. Jende askoren âereduâ dela azpimarratu dute lehiaketako antolatzaileek beraiek. Hamar urte beteko dira aurtengo uztailean, José Diego Yllanes 27 urteko medikuak Nagore Laffage 20 urteko erizaintza ikasle irundarra erail zuenetik. Iruñean, sanferminetan. âBortxatu nahi izan zuen, Nagorek aurre egin zion, eta erail egin zuenâ, gogorarazi du Asun Casasolak (Villamuriel de Cerrato, Palencia, 1957). Emakume bizia da, hiztuna. Eta indartsua. Ia hamarkada osoa pasata, irekita dauzka zenbait zauri. Baina ez du amorerik emango, gizartearen gaitz handienetako batekin amaitzeko borrokan. 2018/04/13 - 11:10:08
ANE MARCOS, arraunlaria: âKirolari izaten ikasi dut"
Hondarribiarra da Ane Marcos (1998), baina Santiagotarrak-en dabil arraunean, azken urteetan. Aurten, alabaina, herriko traineruan ere hasi da. Biak uztartzen dituen arren, aitortu du aulki mugikorra dela bere lehentasuna. Skiff edo bakarkako ontzia du helburu nagusi, baina aurten zortziko ontzian ere entrenatzen ari dira Santiagotarrak-eko emakumeak. Astean behin ateratzen da Marcos Hondarribiko traineruan, eta udaran, harekin lehiatzeko asmoa du. 2018/04/13 - 11:10:08
Bidasoak ezin izan du Benidormen gol jarioa eten
BIDASOA 34-35 BENIDORM BIDASOA: Rangel, Crowley (6), Kauldi (3), Renaud (4), Salinas (6), Popovic (1), Redondo. Ledo, Zubiria, Cavero (1), Beltza, Aldaba, Nonó (6), Serrano (1), Azkue (5), Lancina (1). BENIDORM: Mijuskovic, Marchán (9), Simonet (5), Rivero (9), Esteban (1), Cuartero (3), Corzo. Makaria, Robles (2), Torriko, González (1), Grau (1), Salinas (1), Calderón, Pabán (1), RodrÃguez. MARKAGAILUA: 3-4, 6-7, 9-9, 12-12, 15-15, 18-19 (atsedenaldia); 22-22, 24-26, 26-28, 29-32, 30-33, 34-35. 2018/04/13 - 11:10:08
Asier Zubiriak eskubaloia utziko du
Asier Zubiria (Usurbil, 1981) Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko atezainak kirol profesionaletik erretiroa hartuko duela jakinarazi du. Denboraldi bukaerara arte taldean ariko da, baina ez gehiago. Sasoia amaituta ohar baten bidez komunikatzea zen bere asmoa. Eta joan den denboraldian jada, eskubaloia uztekotan egon zen. Baina Dejanovic atezaina joan zela ikusita, eta Ledo gaztea izanik, klubak galdegin zion urte bat gehiago segitzea, eskarmentua duelako. 2018/04/13 - 11:10:08
Fruituak ematen hasi da Sonia Etxazarreta
2013ko urrian zabaldu zituen ateak Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroak. Azpiegiturak eskaintzen dituen aukeren eskutik, ikaragarri hazi da Leka Enea mahai tenis elkartea, azken lau urteetan. Klubeko talde nagusiak goi mailan zeuden orduan, orain bezala. Baina oinarrian, bilakaera itzela eduki du klubak. Horren adibide dira Dani Palacios, Iker Garcia, Aimar Chamorro, Hodei Mancha eta Mikel Angulo. Teknifikazio zentroa ireki zutenean hasi ziren elkartean, eta gaur egun, estatuko onenen artean daude, haien maila bakoitzean. 2018/04/13 - 11:10:08
Datorren astean epaituko dute Iratxe Sorzabal preso irundarra
Otsailaren 9an epaituko dute Iratxe Sorzabal preso irundarra, Parisen. Frantziako Sud-Francilien espetxean dago orain. 2007an Capbretonen (Okzitania) Guardia Zibil baten hilketarekin zerikusia ote duen aztertuko dute. Aurretik gertakari beragatik auzi ihesean epaitu eta zigortu zuten irundarra, eta datorren astean berriro epaituko dute, oraingoan Sorzabal bertan dela. 2018/04/13 - 11:10:08
Laura murriztu dituzte pistak lekualdatzeko aukerak
Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko proposamenen ikerketa aurkeztu du Irungo Udalak, bozeramaileen batzordean. Zortzi ziren hautagaitzak, eta laura murriztu dute zerrendan. 2018/04/13 - 11:10:08
Hondarribiak bat egin du Euskaraldiarekin
Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar, udazkenera begira. Helburua izango da 11 egunez euskaraz gehiago mintzatzea, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Horretarako bi figura sortuko dira: ahobiziak, euskal hiztunak, eta belarriprestak, euskaraz gutxi jakin arren ulertzeko eta elkarrizketa bat ele bitan eramateko gai dena. 2018/04/13 - 11:10:08
Grafiti lehiaketa deitu du partzuergoak
Gazteei zuzendutako grafiti lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. âEgunsentia edo ilunabarra Txingudi Badianâ izena eman dio. Gazteei euren lanak erakusteko aukera emateko eta gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzeko helburua du. 2018/04/13 - 11:10:08