Atauri
Joxefe Diaz de Tuestaren fotobloga
Toskana
Dagoeneko amaitu dira uda parteko oporrak, eta hortik zehar ateratako argazkiak antolatzeko garaia iritsi da. Urtea joan urtea etorri, errepikatzen dudan liturgia da oporretako argazkirik txukunenak aukeratu eta blogera igotzea. Horrela, bada, apurka-apurka hainbat tokitako argazki sortak bildu ditut, hala nola, Londres, Dordoña, Estockholm eta Amsterdam hirietan egindako argazkiekin osatutakoak. Aurten Italia aldean izan gara [] 2015/09/04 - 08:42:07
Joxe Aranzabal(e)k
Erabat ados idatzi duzunarekin, Eneko. Zergatik Elkar hasi behar da orain mugak altxatzen? Ez dut ulertzen. 2015/08/22 - 14:35:04
Eneko Bidegain(e)k
Honi loturik, beste zerbaitek kezka sortzen dit. Lankide bat Baionako dendan izan zen duela zenbait egun, eta bere Elkar txartelak Baionan ez zuela balio erran zioten. Gisa bereko zerbait gertatu zitzaidan duela zenbait hilabete. Lehen, Elkar txartelak balio zidan bai Baionan, bai Irunen edo Donostian. Baionan erosketak egin nituen batez, bono bat eman zidaten, epe baterako, eta ez nezakeen erabil ez Irunen, ez Donostian (edo Hegoaldeko beste denda batean). Baionakoan bakarrik balio zuen. Elkar bezalako enpresa baten partetik, ez zait onargarria iruditzen, azken urteetan desegiten ari garen muga hori berreraikitzea bezala delako. 2015/08/22 - 14:35:04
bertol(e)k
Guztiz ados Joxe, nik ere nahiago nuen lehengo sistema, ez ditut liburu, diska asko erosten baina ahal dudanean erosten ditut, bai Elkarren eta Amazonen. Lehen behintzat kriston ilusioa egiten ninduen Elkarrera hurbiltzea eta bapatean deskontutxo bat nuela bertan erosterakoan puntuak direla eta, gaur egun aldiz auskalo, aurreko erosketan egindako papera gorde, epe-mugatua ... Nik uste baliteke Elkarrek zerbait aurreztea baina lehengo bezero guztiak bertara hurbilduko gara? Nik behintzat oraingoan bitan pentsatuko dut, akaso internetetik erosiko ditut liburu diskak. 2015/08/22 - 14:35:04
Esteban(e)k
Ideia oso ona da, baina podcast-ak zer diren ere jakingo ote dute? Euren irrati programak
entzuteko ere nahikoa kaskarra iruditzen zait web orrian duten sistema. Imaginatu nolako
arrakasta izango lukeen "cocidito madrileño" podcastean entzun ahal izateak.
2015/08/22 - 08:33:05
Joxe Aranzabal(e)k
Seguruenik, okurritu ere ez zaie egin horrekin podcast bat egin daitekeenik. Eta, kasurik
txarrenean, baten batek argudiatuko balu Garik azaldutakoaren bidetik podcastik ez
egiteko, oker ibiliko litzateke.
AEBetakok telebista kate handi guztiek egiten
dituzte podcastak, aprobetxaturik egunero egiten dituzten saioak. Asmatu dute kanal bat
gehiago egindako lana zabaltzeko. Eta ez ahaztu podcasta hasi dela publizitatea
erakartzen. Baina horretarako, hasi egin behar.
2015/08/22 - 08:33:05
Gari(e)k
Agian bururatu ere ez zaie egin, edo ez dute uste hain erraza izan daitekeenik. Baina agian
norbait egongo da EITB barruan, pentsatzen duena horrelako gauzak eginda bertsio piratak
azalduko direla kaleetan DVDak saltzen. Badakizu, beltz horiek, droga trafiko eta
prostituzio sareekin lotuta dauden CD eta DVD pirata horiek.
Edo agian beldur
izango dira jendeak telebista ikusteari utzi eta ordu horietan kontratatzen den
publizitatearen gainbehera izango delako, eta programa ez delako errentagarri
aterako.
(Barkatu ironia, ez dut letxe txarrarekin egin, baina argudio horiek
behin baino gehiagotan entzun izan ditut. Edizio piraten kasuan, euskal literaturako
klasikoekin entzun nion Euskaltzain bati.)
2015/08/22 - 08:33:05
Gatza, Leintz Gatzagako errolda grafikoa
Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal [] 2015/06/08 - 10:51:02
Garaia
Garaia edo Garaia berrikuntza-gunea. Horrela deitzen zaio Arrasateko Uribarri auzoan duela urte batzuk Mondragon kooperatiba taldeak sortutako enpresa-guneari. Hainbat enpresa kokatzen dira bertan, hala nola, Mondragon Unibertsitatea, LKS, Ikerlan, Edertek, galbaian banaka batzuk baino ez aipatzearren. Garaia oso gune aproposa da argazkiak egiteko, inguruko parajeei âUdalatx, Anboto eta Murugain mendiak, esaterakoâ eta bertan kokatu diren [] 2015/03/05 - 15:19:04
Lore gazteak, 50 urte
Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki [] 2014/10/29 - 12:32:09