Teketen | Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea

Martxan da EraldaLab berri bat. Aurten ere OlatuTalkaren barnean, baina oraingoan Donostian. Maiatzaren 25ean arrantzale kofradia hartuko dugu ekonomia elkarrekintzaileari buruz hitz egiteko. Hala ere, beti bezala teknologia ardatz beste gai batzuk jorratzeko eta era irekian proposatzeko aukera ere izango da. Egitaraua gehiago argitzen joango gara, baina momentuz izena ematen(beherago) hastea eskertuko genizueke. The post M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea appeared first on Talaios Koop. .  2013/05/20 - 20:51:07

Firefox OSen keinua

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia izan da Donostiako Miramonen. Aurtengoa informatikaren eta sakelakoen inguruan izan da, eta 250 pertsona baino gehiago elkartu gara. Euskarak gai hauetan publikorik erakartzeko gaitasunik ez duela ezeztatzeko balio izan du. Sortutako interesa erabatekoa izan da, eserleku guztiak betetzeraino, eta, hara bildutakoek erakutsi duten bezala, gaitasuna ere sobera dago gure artean. [...] The post Firefox OSen keinua appeared first on Talaios Koop. .  2013/05/18 - 20:53:04

IEB2013 laburpen mugikorra

9. Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB2013) dela eta Josi Sierrak grabatutako IƱaki Alegria (UPV-EHUko dekano-ordea) eta Gorka Julio Talaios-eko kidearen arteko elkarrizketa-solasaldia.  2013/05/14 - 21:00:07

Oporretarako p2p alokairuak

Oporretarako denbora baterako alokairua aspaldiko kontua da, baina orain, Interneti esker, gorantz doa. Bezeroa eta etxearen jabearen arteko zuzeneko harremana sustatzeko, Airbnb.com, 9flats.com eta halako webguneek egiten dute hori posible. Webgune horiek bi aldeen arteko harreman zuzena ahalbidetzen dute. Bitartekaritza lana egin bai, baina ondoren bien arteko harremana zuzena da. Hori bai, zerbitzuagatik %6-15 arteko [...] The post Oporretarako p2p alokairuak appeared first on Talaios Koop. .  2013/05/09 - 21:05:19

Vintage

Postnostalgiaren bidetik Vintage hitzari buruzko erreferentzia interesgarri bat topatu dut blog interesgarri batean. Badakizue zer den Vintage? Nondik datorren? Nola ahoskatzen den? Izugarria! Bide batez eta vintagearekin jarraituz, antolatu duten ekimen hau ere oso interesgarria.  2013/04/30 - 21:08:08

Baldin X orduan Y

Internet zuretzat lanean jartzeko tresna gisa aurkezten dute ifttt.com. Baina hori baino gehiago ere bada. Hainbat kanaletako informazioa hartu, zuk jarritako baldintzen arabera, definitzen duzun ekintza egiteko prestatuta dagoen sistema bat da. Alerta sistema bat izan daiteke, baina baita hori baino gehiago ere. Gauzen Internetaren aplikazio sinple baina errealak egiteko bidea. Zerbitzu hau ulertzeko bost [...] The post Baldin X orduan Y appeared first on Talaios Koop. .  2013/04/30 - 21:08:08

Ni santas ni cruces, gora Santa Krutzak!

Iritsi dira aurten ere Santa Krutzak, bihartik hasita jaiak Andoainen. Apirilak 30 16:00 Haur pregoia Zumea plazan. 16:30 Txokolatada Zumea plazan. 17:00 Judo eta karate erakustaldia, puzgarriak Zumea plazan. 19:30 Buruhandi eta erraldoien irteera Basterotik Gora Kaletxiki txarangarekin. 19:30 Koadrillen jaitsiera eta pregoia Urki dantza taldearen eskutik, sortu zeneko 25.urteurrenean. 19:30 Zumeatarra elkartearen danborrada. 20:00 [...]  2013/04/29 - 21:09:04

Otso bakartiak

Yihadismoaren terrorismo globala nahiko difusoa bazen, orain otso bakartien garaia iritsi da. Yihadismoaren aitzakia guda global bat aurrera eramateko tresna bikaina izan da orain arte. Guda molde horrek bere gaina jo zuen eta orain beste etsai bat sortzera behartuta dago AEB, otso bakartiak. No poder salir de casa, asomarte a la ventana y ver esto [...]  2013/04/28 - 21:09:06

Gipuzkoa mailako herri kontsulta

Atez-atekoa eta 5. edukiontziaren inguruko liskarra aukera bat izan daitekeela uste dut. Demokrazia parte-hartzailea sustatzeko aukera bat. Batzuek esango dute galdera batzuk egitea ergelkeria dela eta beharbada arrazoia dute. Hala ere, ea hemen nire proposamen zehatza. Legazpikoa bezala, beste Gipuzkoako herri guztietan galdeketak egitea eta adostasun global bat sinatzea. Legazpiko kontsulta erabat kondizionatua dagoela kontutan [...]  2013/04/25 - 21:10:09

Konpromisoa airera

Lerro hauek idazten ditudanean bere lan politikoagatik atxilotu nahi dituzten zortzi gazteak jendez inguraturik daude Donostiako Bulebarrean. Aske Gunea deitu dioten gunean, konpromisoaren piramidean eskalatzen ari den mugimendua sortzen ari da. Beste mugimendu batzuek izandako jarraipen komunikatiborik gabe, Interneteko sare sozialek maiz atxikimendurako joeratik haratago joatea posible dela erakusten ari dira bertan. Hedabide nagusien jarraipena [...] The post Konpromisoa airera appeared first on Talaios Koop. .  2013/04/25 - 21:10:09

Nabigatu euskaraz