(titulua)

KURTSO AMAIERA

Urtero bezala, ekaina iristean, Musika Eskolako ikasleek hainbat audizio eskaintzen dute. Ikasleen artean azpimarratu helduen talde ugari bezain saiatua.  2008/06/17 - 11:42:02

SANTAKRUTZ MARTXA

 2008/05/06 - 10:52:05

Donostiako Boulevardean

Aukera polita Eskolan ikasten dena jendaurrean jartzeko. Non eta Donostiako Boulevardean!Udal agintari guztiek eman beharko lukete aukera hau: kostu gutxirekin ia 2 orduko musika emanaldia inguru zoragarrian.  2008/04/26 - 01:04:04

KONTZERTU GOGOANGARRIA

Halakoxea izan zen joan zen ostiralean BASTEROn Oskorrik eta Musika Bandak eskainitako kontzertua.Haundia izan zen bere garaian Mikel Emezabalek onartutako erronka, baina gainezka egin zuen bai partaideen eta baita ikusentzuleen gozamenak.Arrakasta, besteak beste, kideen hilabetetako lan gogorra, musika eskolako irakasle askoren laguntza eta inplikazioa eta, egun horretan gure bandarako kanpitik iritsitako laguntzaren eskutik lortu zen. Aipatzekoa, Kristina Solano trikitilariaren lankidetza: ez genuen ezagutzen eta hara, kontzertuak eman aukera Andoainen diharduen beste musikari bat ere ezagutzeko.Zorionak den-denoi: ez zaigu erraz ahaztuko.  2008/04/15 - 13:43:10

OSKORRIREN KONTZERTUA ATZERATU

Apirilaren 11an izango da Banda eta Oskorrik elkarrekin eskainiko duten kontzertua. Pena izan da, azken entsaio orokorrean lortutako maila, bikaina izan arren, kontzertua atzeratzea, baina... Argazkia Leire Oterminek egin zuen Oskorrirekin Bastero izandako entsaio orokorrean, joan zen martxoaren 6an.  2008/03/12 - 12:15:26

ZU ONA TA ZU TXARRA

Irudian agertzen dena "Taj Mahall" jazz musikari eta pianojole ospetsua da, hots, Henry Saint Clair Fredericks (New York, 1942). Txikitan bere piano irakasleak esaten omen zion ez zuela ballio, hobe zukeela beste zerbaitetan jardun... eta albaitaritza ikasi zuen. A zer bixta irakaslearena... eta a zer belarria!Betidanik izan da "zu ona zara eta zu txarra, zuk ondo egiten duzu eta zuk gaizki", epaitzeko joera: historia, Taj Mahall-ena bezalakoen kasuekin beteta dago. Orain, telebista kate batzutan modan jartzen ari dira "artistak" epaitzeko saio-espektakuluak zeintzuetan, gainera, protagonista ez da artista bera, epailea baino.Izan ere, bada jendea dena dakiena, are okerrago, ezer ikasi beharrik ez duena; eta beste batzuk badira, berriz, ezer ikasiko ez luketeenak. Adibide askok erakusten du, ordea, jende asko eta asko iritsi dela beren ametsa betetzera saiatuz eta kaskagogorkeriz.Jokoa ordea askotan, gazteei eta hasiberriei ametsak burutik kentzea da: arriskutsuegia da jendeak ametsak izatea.Epaile fauna guzti honen artean, bada espezie bat bereziki arriskutsua dena: dena jakin, ezer ikastekorik izan ez eta inori ezer erakutsi nahi ez diona (ez dira jakintsuak, alferrak eta gaitasunik gabekoak baino).Errealitatea burugogorra da eta ametsek biziarazten gaituzte, libre izan gaitezen, esna egon gaitezen.Ausartzen al zara oraindik inori esaten zu ona zara eta zu txarra, zuk ez duzu ametsik izateko eskubiderik?  2008/02/29 - 11:08:52

BANDAK OSKORRIREKIN JOKO DU

Esan bezala, aldaketa izan da Musika Bandaren zuzendaritzan. Mikel Emezabal, zuzendari berriak, musikarien aurrean azaldu zituen urteko ekintza eta konpromezuak.Halere, azken egunotan OSKORRI euskal taldearen deia jaso du datorren udaberrian elkarrekin jotzeko Andoaingo Basteron."OSKORRIBanda Band" izena du talde euskaldunaren azken lanak eta azken urteotan entzule, zale eta musikari ezberdinak beraiekin biltzeko asmoz (gogoratu "OSKORRI PUB Ibiltaria") taldeak, herrietako musika bandekin lankidetzan aurkeztu nahi ditu bere abestirik entzutetsuenak baina ahalik eta modurik orijinalenean.Honek, besteak beste, lana eta entsaio asko eskatuko dizkio Bandari, baina partaideak ziur daude, Bandaren dinamika suspertzeaz gain, Andoainen ere ezagunago egiteko baliagarri izango dela.  2007/10/08 - 05:21:28

BANDAK 10 URTE

Andoaingo Bandaren historia, oraindik argitu gabeko datan hasi zen (XIX.mendean zehar seguruenik) eta gora behera ugari izan du, urteetan zehar osatu eta desegiten joan delarik ia etengabe.Azken urteotan Andoaingo Bandak "Udal Musika Eskolaren Banda" izena hartu izan du eta 1997ko San Juanetan eskaini zuen bere lehen kontzertua, Aitor Gaston zuzendari zelarik.10. urteurrenarekin batera, aro bat itxi eta beste berri bat zabaltzera doa Andoaingo Banda: alegia, Aitor Gastonek zuzendaritza utzi eta musika eskolako irakasle (eta egun Zumaiako Bandako zuzendari) den Mikel Emezabalek aginte batuta hartzearekin, aro berri bat hastera doala esan daiteke, jakina baita musika bandek beren zuzendarien araberako ibilera egin izan dutela.Zorterik onena opa diogu Mikeli eta urte luzeetarako ibilbidea, gorabeherak-gorabehera, Andoaingo Bandari.  2007/07/04 - 14:38:14

IKASLERIK ZAHARRENAK 82 URTE!

Bai, bai: ondo irakurri duzue izenburua. Andoaingo Musika Eskolako ikaslerik zaharrena Loren Navarro da eta 82 urte ditu. Txikitan pianoa ikasi zuen eta 60 urte edo gehiago jo gabe egon ondoren, orain, musika eskolara etortzea erabaki du. Aurtengoa izan da bere lehen ikasturtea eta oso pozik ageri da Loren: jarraitzeko gogoa haundia du eta bera bezalako guztiak animatu nahi ditu musikaz gozatzera eta entretenigarri egitera. Bejondeiola!!!Goian, ezkerretik hasita hirugarrena ageri da Loren Navarro: Andoaingo Musika Eskolako ikaslerik zaharrena, 82 urte. Berekin batera, eskola bereko beste hainbat ikasle heldu, ekainaren 17an kontzertua eskaini zutenak: pianoa, bibolina, klarinetea edo kitarra dira helduok hautatu dituzten instrumentuak. Helburua? Ondo pasa eta elkarrekin jo. Ikasle helduenen kontzertuan, Iosu Otxandorena eta bere alaba Amaiak eskainitako emanaldia oso xarmagarria izan zen.  2007/06/15 - 19:40:09

IKASLEAK AURRERA

Ikasturtea amaitzear dagoenean, ohiko ikastegietan bezala, hainbat ikaslek, urte guztiko lanen erakustaldia egiten du. Horietako batzuk, gainera, aurrerapauso bikaina erakutsi dute eta musika eskoletako 3. mailara heldu dira. Ez luke honek garrantzi haundiegirik ezpada, adibidez, ikasle hauei hemen aurrera hainbat bide berri zabaltzen zaiela jakitea: bandako partaide izateko gai dira edota beren musika esperientzia beste edonolako taldetan frogatu ahal izango dute. ZORIONAK beraz.Aitor Arruti - klarinetea- Alex Huitzi - tronpeta- Aitor Karrera eta Ane Botas - zeharkako flauta- Iñigo Hernandez - kitarra-.Argazkian ageri dira Ane, Alex, Iñigo, Aitor Karrera eta Aitor Arruti beren agiriekin. Bakoitzak agiria bere irakaslearengandik jaso zuen.  2007/06/15 - 19:40:08

Nabigatu euskaraz