Hamaika

Edorta Aranaren blog-a

Oporraldi luzea

2005aren amaierak eta 2006aren haserak ekarpen handia egin dio kirolen munduari. Baina ni hiru kirolen inguruan arituko natzaizue. Futbola da ezbairik gabe kiroletan errege, eta 2005a amaitzeko FC Barcelonak lidergoari eutsi zion eta Osasunak bigarren postuari. Barcelonaren datuak gainera ikusgarriak dira, denbora luzez darama irabazten eta 2006ko bi partidak ere irabazi egin ditu. FUTBOLA Osasunak 2005a ongi amaitu bazuen ere, ez du oso ongi hasi 2006 urtea. Kopan Deportivoren aurka galdu ostean ligan Racingen aurka berdindu besterik etzuen egin honela Barcelonari abantaila handiagoa emanez. Real Madrid da une gogorrak bizitzen ari dena une honetan. Kopan nahiko larri irabazi zion Athletici eta ligan Villarrrealen aurka berdindu ostean Barcelonagandik 13 puntutara dago talde zuria. Beste euskal taldeak ere ez dira batere maila ona ematen ari. Azken jardunaldian euskaldunentzat osasunak bildutako puntua besterik ez genuen jaso eta horretaz gain, itxura oso eskasa ematen diardute, Athleticen minutu batzuk salbu. Horren seinale dira Athletic eta Alavesen azken bi postuak. Euskal Selekzioak ere urteroko zita izan zuen abenduaren 28an San Mamesen. Eta askok espero zuten bezala, ez zen oso joko ona ikusi eta bildutako emaitza espero zena izan zen. Camerundarrak nagusi izan ez baziren ere, 0-1 gailendu ziren eta pozik etxeratu. TAUk urtea amaitze aldera esperantza askorik ematen ez bazuen ere bere jokoa eta emaitzak ikusita, urtea ezin hobeto amaitu zuen. Abenduaren 30ean, Winterthur FCB hartu zuen etxean, liderra, eta egundoko jokoarekin eta Thiago Splitter bikain batekin partida irabazi eta lidertza eskuratu zuten arabarrek. SASKIBALOIA Urte berriari ere bikain ekin zioten berriz ere Buesa Arenan. Zalgiris Kaunas beraien euroligako multzoko liderra etorri zen eta hauei ere irabazi egin zieten beste lidertza bat eskuratuaz. Baina ligan ez dira berdin hasi. Aurtengo denboraldian bigarrenez IBB Llanera Menorcak ACB ligako liderra mendean hartu du. Aurrekoan Winterthur FCB izan zen eta orduan azken postuan zen Baleareetako taldea, baina ordutik hona asko hobetu dute eta taularen erdialdean daude Lagun Aro Bilbao Basketen marka berdinarekin, 6-9. Lisboa-Dakar ospetsua ere abian jarri zen urte hasieran eta Carlos Sainzek ikusmin handia sortu zuen, batez ere haseratik garaile izan zenean. Baina matxura batek asko atzeratu zuen eta orain datorren urteei begira ikasten saiatuko dela dio madrildarrak. MOTORRA Autoen diziplinan Peterhansel frantziarra da lehen postuan bere Mitsubishiarekin eta Nani Roma laugarren da sailkapen nagusian. Motorren diziplinan bi kataluniar daude lehen bi postuetan, Marc Coma eta Isidre Esteve, biak ala biak KTM etxearentzat lehian. Notizia txarra gaur iritsi da ordea Saharako desertutik. Andy Caldecott, KTMko pilotu australiarra, bortizki erori eta bertan hil baita, Dakarraren 47. biktima. Beste kiroletan aipagarrienak izan diren bi datuak honakoak dira. Bata Portland San Antonio eskubaloi taldeak BM Ciudad Realen aurka galdu egin zuela ASOBAL kopan eta bestea David Mecak Alicantetik Ibizara igeri gurutzatu zuela Mediterraneo itsasoa 22 ordu inguruan 110 kilometro igerian eginaz. David Meca 110 kilometro igeri egin ostean larrialdi zerbitzuek hartatu zuten BESTE KIROLAK  2008/09/02 - 06:50:18

Bigarren espainiarra McLarenera

Raikkonen MP4-20a gidatzen Joan den egunean Michael Schumacherren ustezko aldaketa aipatzen banuen, oraingoan uste hauek atzera bota beharrean izango naizela iruditzen zait. Fernando Alonso, egungo munduko txapelduna, McLarenek fitxatu berri du 2007rako 3 denboraldiz. Gauzak honela, eta Kimmi Raikkonen bertan geratzen bada, bi gidari bikain izango ditu Ron Dennis, McLareneko kirol zuzendariak. Beraien arteko disputa ikusgarria izango da, eta taldeko erabakiek zeresan handia izango dute bi hauek batera jartzen badituzte. Hala ere, ezin dugu ahaztu badirela maila bikaineko beste hainbat pilotu, kotxe eskasagoa eta suerte txarragoa izan dutenak, Jarno Trulli eta Jason Button besteak beste. Ez da ez gustura izango Flavio Briatore, Renaulteko managerra. Lehen munduko txapalketa eman dion gidaria nola joaten zaion aurkari zuzen batera ikusten baitu orain, hala ere, ez dut uste kexatzeko motibo askorik emango dionik datorren urtean asturiarrak.  2008/09/02 - 06:50:18

Cavallino Rampantea "inkomunikatuta" geratuko da 2007an

Denen harridurarako, Ferrari 1 formula taldearen babesle nagusienetako batek, babesle izateari utziko dio hurrengo denboraldia amaitzen denean. Honek Modena ko eskuderia estuasunean jarri du. Izan ere berrogei milioi dolarreko diru-sarrerak zituen telekomunikazio etxe britaniarraren eskutik. Gauzak honela, 2007an McLaren-Mercedes talde britaniar-germaniarra babestuko du, munduan zehar hain hedatua dagoen enpresak. Duela hilabete batzuk, Michael Schumacher etxe britaniarrera eta Kimmi Raikkönen alemaniarrera trukatuko zirela zabaldu zen. Schumacher eta Ferrariren arteko banatzea ote? Kontuan hartzen bada Kaiser a dela Vodafonen irudi ezagunena David Beckhamekin batera, eta Mercedes etxe alemaniarra dela, zurrumuru hau betetzea posible bihurtzen du. Baina horretarako oraindik denboraldi oso bat itxaron beharko dugu. Vodafone izan daiteke bi pilotuen trukearen giltzarri  2008/09/02 - 06:50:18

Top 16rako txartela eskuratua hiru jardunaldiren faltan

Vidalen partidako jokaldirik onena, bizkar atzetik pasa baloia eta saskiratu zuen defentsa eskas baten aurrean Partida eskasa izan zen atzo Gasteizen jokatu zutena. TAUk hasera txar bat egin zuen eta AEKk ez zuen ezertxo ere egin partida osoan ezer. Scolak ekarpen handia egion zion jokoari, batez ere errebotean, baina 14 puntu ere sartu zituen. Splitter, denboraldi osoan zehar bezala, bikain aritu zen defentsa solido bat eginda. Casey Jacobsenek izan zuen partiduko anotazio altuena TAUren aldetik, 20 punturekin eta Prigioni betiko moduan asistentzia ikusgarriak ematen aritu zen. Baina hala ere ez zen partida polita izan. Roko Leni Ukicek oraindik ez du lortu talde gasteiztarrera moldatzea. Calderonen ordezko moduan iritsi zen Arabara, baina honela jarraitzen badu ez du askorik iraungo talde baskonistan. Scolaren martxa posiblea Hirugarren urtez jarraian, hasi dira datorren denboraldirako zurrumurruak argentinarraren inguruan. Spurs taldea ate joka dabil nonbait oraindik ere, eta Scolak gogoa du NBAra jauzi egiteko. Baina talde gasteiztarrak badaezpada ere, lortu du bere ordezko posible bat, Andersen daniarra. CSKA taldean dihardu azken urteotan pibotak, eta aurtengoan estatistika bikainak egiten ari da. Pena izango litzateke Scolak alde egitea, 16 urte zituenetik baitago Gasteizen. Baina behintzat martxa egingo baluke fitxaketa bikaina izango zen Andersenena.  2008/09/02 - 06:50:18

Espektakulua Nou Campen

Amorebieta eta Eto'o, atzoko partidako lantze batean Arratsaldeko zazpiak. Athletic eta FC Barcelonaren arteko partida hastear. Hasi eta berehala sarrera oso itsusia egin zion Marc Van Bommelek Gurpegiri. Partidaren hasera gogorra izan zen, oso fisikoa, eta Athletic kontraerasoaz baliatu zen gol aukerak egiteko. Hiru gol aukera izan zituen lehen zatian, bi Etxeberriak izan zituen eta bestea, golean bukatu zen. Kornerra atera zuen Yestek motzean eta balioa itzuli zioten berriz ere Llorenteri baloia maisuki jarri eta honek gola lortzeko. Ordurako Deco pare bat aldiz erori zen lurrera area barruan. Baina hirugarrenean izan zen penaltia adierazi zuenean Teixeira Vitienes epaileak. Ez zen ordea Decori eginiko falta bat izan, Samuel Eto'ok buruz errematatu ordez baloia pasatzen utzi eta Amorebietak eskuaz ukitu zuen. Athleticeko jokalari, zale eta tekniko guztiak ezezkoan zeuden, baina penalti argia izan zen ezbairik gabe. Ronaldinhok jaurti eta gola egin zuen. Lehen zati dotorea izan zen, kataluniarrek baloiaren jabetza denboraren %71n izan zuten. Bigarren zatian Athleticek beherakada nabarmena izan zuen. Talde blaugrana nagusi izan zen, eta Van Bommelek aparteko maila eman zuen. Jaurtiketa bat langara bidali zuen eta hurrengoa Iñaki Lafuentek ongi geratu bazuen ere, aldaratzea Messik ongi aprobetxatu eta gola sartu zuen. Barcelonak ez zuen amore eman eta hirugarrenaren bila ekin zion. Baina ez zuen ezer lortu, eta partida amaitzear zela, partida gogortu egin zen. Lehenik Amorebietak Messiri eginiko falta, kaleratua behar zuen atzelariak baina ez zuen bigarren txartela ikusi. Ondoren Ronaldinhok ukalondoko galanta eman zion aurpegian Iraolari eta honek ere ez zuen ezer ikusi. Baina partidaren azken minutuan heldu zen istilua sortu zuen egoera. Gurpegik falta egin zion arearen ertzean Decori eta epaileak ez zuen ezer adierazi. Deco lurrean barrez geratu zen eta Gurpegi atzetik joan eta keinu bat egin zion altxatzeko esanaz. Baina auskalo zer esan zion, Deco altxa eta segituan iletik tiraka hasi baitzen Andosillakoari. Decoren jarrera ulertzekoa zen, zazpi falta inguru egin eta bat bera ere ez baitzuen adierazi epaileak. Bera bakarrik izan zen kaleratua, baina beste bik ere merezi izan zuten kaleratuak izatea. Eto'ok Expositori tua botatzeagatik aurpegira eta Gurpegik esandako hitzengatik. Clemeteren adierazpenak Javier Clementeren adierazpenak espainiako komunikabideetan gaizki ulertuak izan dira, eta arrazakeria kutsua dutela esan dute denek ere. "Zuhaitzetatik jeisten direnek bakarrik egiten dute halako zerbait" Clementeren arabera. Adierazpen hauek Eto'ok izandako jarreragatik izan ziren, baina Barakaldokoak ez zekien nor izan zen Expositori tu egin ziona. Zeresan handia emango duen gertaera ezbairik gabe, bai adierazpen hauek izan direlako, baita Eto'ori ziurrenik zigorrik ezarriko ez diotelako ere. Garbi dagoena da, Teixeira Vitienes oso gaizki aritu zela partida guztian zehar, faltak, kornerrak, penaltiak eta txartelak adierazi eta erakutsi ez zutelako. Ez da epaile hau horrela aritzen den lehengo aldia, gainera.  2008/09/02 - 06:50:18

Bikote ederrak atera dira Nyonen

Gaur eguerdiko hamabitan zuten zita, hamasei talde sailkatuen mandatariek Nyonen, Suitzan. Denak ere nahiko urduri ziruditen, arerio errezik ez baitzegoen. Baina urduritasun berezia zutenak Villarreal eta Barcelona ziren. Biak ala biak Chelsea edo Bayern München egokitzeko aukera baitzuten, eta bietako inork ere etzuen nahi. Baina desioa ez da beti betetzen, eta Barcelonari Chelsea egokitu zaio. Joan den urtekoa ez errepikatzea desiatuko dute orain, Terryk sartutako gol polemiko hura gogoan dutela, eta errebantxa gogoz egongo dira. Villarrealek zorte hobea izan du, Glasgow Rangers taldea egokitu baitzaio, agian, egokitu litzaiokeen errazena. Beste kanporaketetatik aipagarrienak, Real Madrid-Arsenal eta Bayern München-AC Milan dira. Gainontzeko guztietan maila handia espero da, baina ez badago ezusteko handirik, Juventus, Olympique Lyonnais, Internazionale Milan eta Liverpool pasako dira aurrera. Baina denok dakigun moduan, txapelketa honetan beti daude ezustekoak. Ronaldinho eta Ferreira buruz buru joan den urteko Camp Nouko partiduan Beste kanporaketa ikusgarriak  2008/09/02 - 06:50:18

Ospatzekorik ez eta festa!

Futbolzale asko eta askok hainbesteko abegitasuna diogun Dani Betiseko futbolariak, positibo eman zuen igande gauean Sevillako La Cartuja irlan kontrol baten ostean. Gaua ondo sartuta zela, goizaldeko 4:30ak aldera istripu bat izan zuen bi piboteren eta hesi baten aurka jo zuen aurrelariak, eta kontrola egin ostean 0'74ko tasa eman zuen. Gauzak honela, epaiketa azkar bat egin zioten eta urtebeko kartzela zigorra eta 4230€ko multa ezarri. Aurrez deliturik egin ez duenez, ez du kartzela zigorrik bete beharko. Bestalde, Betis taldeak ez dio zigorrik ezarriko, nahiz eta bera den jokatzeko moduan duten aurrelari bakarra, eta dauden egoera ikusita ezer ospatzekorik ez duten, azken postuan bait daude une honetan. Ez da lehenengo aldia honelako kasu bat ematen dela futbolaren munduan, baina tristea da oso hainbat milioi kobratzen duten jokalariak horrela ibili beharra, eta are gehiago Betis bezalako egoera batean dagoen talde bateko jokalaria. Ea ba zerbait ikasten duten guztiek hemendik. Dani aurrelari betikoa, besteak beste, Osasuna, Erreala eta Barcelonaren borrero izan dena  2008/09/02 - 06:50:18

Final zortzirenak parekatuak izan dira

Sevillarren erasoaren aurrean ongi aritu zen Limia atezaina Lehia handia izan da ezbairik gabe urtarrilaren hasera honetako kopako kanporaketan. Bi partiden faltan, Zaragoza eta Atletico Madriden eta Real Madrid eta Athleticen itzulekoak alegia, Betis, Cadiz, Barcelona, Espanyol, Deportivo eta Valencia sailkatu dira. Barcelona eta Zamoraren arteko partida kenduta, guztiak ere oso berdinduta egon dira, nahiz eta Deportivo eta Osasunaren artekoak esaterako joanekoan erabakia zirudien. Betis, kanpoan lortutako banakoaz baliatu da sailkatzeko etxean hutsean berdindu ostean Celtarekin. Sevilla eta Cadizen artekoa joaneko partidaren amaierako markagailuarekin amaitu da, 2-3 Cadizen alde, nahiz eta atzokoan Sevillak aukera gehiago izan zituen, Martik langara bidalitako jaurtiketa kasu. Barcelonak bere nagusitasuna erakutsi zuen, eta Zamorak Nou Campeko festa borobiltzen lagundu zuen 6-0ekoarekin, honela 16. partida jarraian irabazi zuelarik talde blaugranak. Espanyol eta Getaferen artekoa oso estu joan zen. Coliseum Alfonso Perezen 0-1ekoarekin amaitu zen eta atzo 0-2 aurretik izan zen talde madrildarra Montjuicen. Baina partidari buelta eman eta 3-2 aurreratu zen Espanyol, bukaeran 3-3koarekin amaitzeko. Osasunak 2-1 irabazi zuen atzo lehenengo aldiz Reyno de Navarran, baina Riazorren 3-0 galdu zuenez kaleratuak izan ziren. Azkenik, Valenciak atzo diferentzia minimoagatik hartu zuen Villarreal mendean, baina Madrigalen 0-2 irabazi zutenez, 0-3 amaitu da kanporaketa. Partida honetan, gainera, kopako momentuko golik onena ikusi ahal izan genuen, Miguel portugaldarrak sartutakoa. Geratzen diren bi partidak Geratzen diren bi partidetan, zuri-gorriak zurien aurka arituko dira. Lehenengoa gaur jokatuko da Santiago Bernabeun eta Athletic-zale asko eta asko etsita daude eta gaurkoan emaitza positiborik ez dute espero. Hala ere jokalariak gogoz ekingo diote partidari eta joaneko 0-1ekoa berdintzea gutxienez espero dute. Beste partida Romaredan jokatuko da hilaren 18an. Atletico Madrideko jokalariak intoxikazioa jasan zuten eta partida atzeratu beharrean izan ziren joan den astean. Atzo jokatu zuten joaneko partida, eta Ewerthonek maisuki gol bat sartu zuen Pablo Ibañez atzelariaren hutsegite batez baliatuz, eta honela Zaragozara sailkatzeko itxaropen handiarekin itzuli ziren koltxoneroak. Gainera atzoko partida eta gero, batzar berezia izan zuten talde tekniko eta zuzendaritza taldeak eta azkenean gaur, 9 partida irabazi gabe zeramatzatela eta, Carlos Bianchi kaleratua izan da. Beste entrenatzaile bat aurkitu bitartean, Pepe Murcia, Atletico B taldeko entrenatzailea egingo da lehen taldearen arduradun.  2008/09/02 - 06:50:18

Winterthur FCB nagusi Vista Alegren

Louis Bullock eztabil batere fin aurtengoan. Aurreko urteetan taldeari egiten zion ekarpenaren bostena ere etzuen egin atzokoan eta horri Rakocevic en baja gehituz gero ulertzekoa da porrota. Kataluniarren bandotik Navarro falta zen, baina aurten fitxatu duten Gianluca Basile k ekarpen handia egin zion taldeari, baita Bootsy Thornton ek ere. Partidaren lehen erdian, Ivanovic en mutilak goitik behera nagusitu ziren, baina hirugarren laurden kaskar baten ondorioz bi puntutara soilik geratu ziren Maljkovic enak. Barneko jokoa aprobetxatu zuten madrildarrak, Felipe Reyes , Marconato eta Marc Gasol baino askoz hobeto jardun baitzen bai puntuei begiratuz, baita erreboteei begiratuta ere. Azken minutu sutsu bat eta gero, Winterthur FCB hiru puntuz aurretik zela, azken segunduan Williams estatubatuarrak falta egin zion Marko Tomas hegalekoari. Madrildarrak kirolez aurkako falta edota hiru jaurtiketa libre zirela zioten, eta bartzelonako denak isilik egon ziren. Azkenean, bi jaurtiketa besterik ez zizkioten eman madrildarrei eta nahiz eta biak saskiratu zituzten, 72-73 galdu zuten. Gauzak honela, Winterthur FCB lider bakartia da orain (9-2) eta Real Madrid kinka larrian dago, 5-6 markarekin. Bi euskal taldeentzat garaipen bana izan da asteburu honetan. Lagun Aro Bilbao Basketek irabazi egin zion Etosa Alicanteri kanpoan (72-77) eta sailkapenean harrapatu du. Perasovicen TAU Ceramica Baskoniak ere erraz irabazi zion CB Granadari Hansenen partida bikain baten ostean, honela, sailkapenean bigarren postua lortuz (8-2). Entrenatzaile kroaziarra Gasteiza iritsi denetik ez dakite zer den galtzea Baskonistek. Gianluca Basile, Navarroren ordezko saskiratzailea atzokoan Euskal taldeak bikain  2008/09/02 - 06:50:18

Saskibaloi denboraldi berriaz...

 2008/09/02 - 06:50:18

Nabigatu euskaraz