Aktualitatea ataleko albisteak. eitb.eus atariko RSS jarioa.

Kontsultatu doan eitb.eus-en Aktualitatea ataleko albisteak, une oro eguneratuta, zure albiste irakurgailu edo webgunean.

Urtarrilean bakarrik, 565 salaketa erregistratu dira EAEn emakumeen aurkako indarkeriagatik, egunean 18

Datuek erakusten dute % 1,4ko jaitsiera izan dela 2024ko urtarrilaren aldean. Lurraldeka, Bizkaian 289 biktimizazio erregistratu dira (2024ko urtarrilean baino % 9,9 gehiago), Gipuzkoan 176 eraso (% 16 gutxiago) eta Araban 100 (aurreko urteko berberak).  2025/02/20 - 19:02:15

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hezkuntza plangintzaren araua egokitzea adostu dute, EAEko ANk baliogabetu ostean

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hezkuntza plangintzaren araua "egokitzea" adostu dute  2025/02/20 - 19:02:15

Epaileak Jose Luis Abalosi pasaportea kendu dio eta 15 egunetik behin epailearen aurrera aurkeztera behartu

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak egindako eskaera aintzat hartu du Leopoldo Puente epaileak. Kriminalitate zantzuak daudela-eta eskatu ditu behin-behineko neurriak fiskalak; PPren akusazio popularrak (beste sei akusazioak koordinatzen dituena) bat egin du eskaera horrekin.  2025/02/20 - 16:56:15

Podemosek jakinarazi du Monedero alderditik baztertu zuela, sexu erasoak egiteagatik salaketak zituelako

Podemosek jakinarazi du Juan Carlo Monedero koalizioalderditik baztertu zuela 2023an sexu indarkeriagatik bi salaketa tarteko  2025/02/20 - 14:46:11

10.800 euroko isuna Rubialesi sexu erasoa egiteagatik, Jennifer Hermosori baimenik gabe musu eman baitzion

Magistratuak absolbitu egiten du muxuari garrantzia ken ziezaion ondoren egindako hertsapenetatik. Halaber, 200 metroko erradioan Hermosora hurbiltzea debekatu dio Rubialesi.  2025/02/20 - 14:46:11

Bizkaiko enpresa batek errepidean animaliak detektatzeko sistema bat sortu du

Gobernu foralaren ikerketa baten arabera, Nafarroako hiru istriputatik batean animaliak daude tartean. Sistema horrek % 70 murriztu ditzake mota horretako istripuak.  2025/02/20 - 14:46:11

Lurraldebusek eta Euskotrenek inoizko bidaia kopuru handiena zenbatu dute 2024an

2024an aurreko urtean baino 2,3 milioi bidaiari gehiago garraiatu zituen Lurraldebusek (% 8,7 gehiago), eta igoera eskualde guztietan gertatu da. Gainera, Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotuko dituen linea berri bat martxan jarriko du.  2025/02/20 - 14:46:11

Emakume batek salatu du alaba kaleratu dutela Zallako taberna batetik, bezero batek sexu erasoa egin ostean

Ama batek salatu du alaba kaleratu egin dutela Zallako (Bizkaia) taberna batetik, bezero batek sexu erasoa egin ostean  2025/02/20 - 12:22:16

Tiroz hilda aurkitu dute Arturo Torro Gandiako alkate ohia eta enpresaburua

Gorpua A-38 autobidean aurkitu dute, Valentziako Xeresa herriaren parean. PPko alkate ohia hainbat auzitan zegoen nahastuta: 2023an 3 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten 2023an, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.  2025/02/20 - 12:22:16

Inoizko fakturazio handiena lortu du makina erremintaren sektoreak 2024an: 2.193 milioi euro

AFM makina-erremintaren klusterrak egindako balantzearen arabera, 2024an eskariak % 23,11 jaitsi ziren. 2025ari begira, fakturazioa "nabarmen" jaistea aurreikusi du eta industria "bideragarria" babesteko deia egin du.  2025/02/20 - 12:22:16

Nabigatu euskaraz