ZUMAIAKO ZIKLOTURISTA ELKARTEA

ZUMAIAKO ZIKLOTURISTA ELKARTEAREN BLOGA

GIPUZKOAKO BIRA 2008 ARGAZKIAK

Hemen dituzue 2008 denboraldiko Gipuzkoako Biraren argazkiak. 2008 denboraldiko Gipuzkoako Biraren argazkiak bildu ditugu, bertan parte hartu zuten zumaiarren selekzioa eginez, blogeko albumean dituzue ikusteko edo eskuratzeko. Hona hemen: 2008 Gipuzkoako Bira Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hona hemen lotura: DVziklotour2008  2008/05/07 - 18:38:02

GIPUZKOAKO BIRA 2008

Igande honetan, maiatzak 4, zikloturisten Gipuzkoako bira ospatuko da Igande honetan izango da irteera, goizeko 9tan Donostiako belodromoan. Bertan gipuzkoako eta kanpoko zikloturistak parte hartzea izango dugu. Proba honen berri gehiago, izen ematea, ibilbidea, irudiak, araudia, e.a. ikusteko, klikatu hemen: GIPUZKOAKO BIRA 2008 Ondo izan eta ea eguraldiak laguntzen duen!!  2008/04/30 - 17:56:10

DEBAko BIRAren ARGAZKIAK

Deba-Deba 2008 birako zumaiarren argazkiak bildu ditugu. Debako bira, Gipuzkoako challengeko lehen proba dena, apirilaren 13an ospatu zen. Eguraldi bikaina, fresko xamarra, baina eguzkia izan genuen eta euri arrastorik ez. Bira luzea egitean haize zakarra aurka, kosta zitzaigun Elgoibarrera iristea!! 503 partehartzaile izan ginen, jende asko. Istripu batzuk ere izan ziren. Zumaiarrek ere hartu zuten parte. Blogean bildu ditugu beraien argazkiak. Argazkiak ikusteko klikatu hemen: Deba 2008 Argazki gehiago: www.argazkimartxa.com Oharra: Norbaitek probako argazkiak baditu, bidali helbide honetara: zumaiakozikloturistak@hotmail.com Mila esker. Hurrengo proba Egiakoa izango da, beraz hasi prestatzen. Animo!!  2008/04/18 - 16:51:06

SEILATUEN RANKINGA

Oraingoz sorpresa gutxi, betikoak aurrean. Hona hemen autengo seilatuen rankinga: Jimi 6 seilatu Oscar Bernal 5 seilatu Imanol Cortes 5 seilatu Juan Miguel Etxabe 5 seilatu Juan Maria Etxabe 5 seilatu Fernando Pereira 5 seilatu Juan Mª Santos 5 seilatu  2008/04/12 - 22:22:08

LIZENTZIEN BERRIZTAPENA

GIPUZKOAKO TXIRRINDULARI FEDERAZIOAREN OHARRA Ohartuko zinetenez, Gipuzkoako txirrindulari federazioak eskutitza bidali digu lizentzia egin dugun guztioi. Bertan jartzen duen bezela, bidali diguten papela sinatu eta federaziora bidali behar da. Federaziora joan ezin duenak Ziklos Beristainen utzi dezake papela sinatuta APIRILAK 11 baino lehen. Egun hontarako papela betetzen ez duenak, pertsonalki eraman beharko du federaziora. Gogoratu derrigorrezkoa dela papela sinatuta eramatea federaziora, bestela lizentzia baliorik gabe geratuko da. ZZE.  2008/03/26 - 08:38:08

GIPUZKOAKO 2008 CHALLENGE ZIKLOTURISTAREN EGUTEGIA

2008 denboraldian zikloturistek Challengean parte hartzeko egutegia duzue Jimyren eraso izugarria!! (Zumaiko zikloturistak jadanik ohituta gaude) Donostia-Bayona 2006 urtea CALENDARIO CHALLENGE GUIPUZCOANA DE CICLOTURISMO 2008 Apirilak 13 abril: 15 Debako Bira (Deba) Apirilak 27 abril: Marcha Cicloturista Egia 2008 (San Sebastián) Maitzak 4 mayo: Marcha Cicloturista Ziklotur DV 2008 (San Sebastián) Maitzak 11 mayo: 7. Marcha Donostia-Baiona-Donostia (San Sebastián) Maitzak 18 mayo: Eibar-Arrateko Igoera-Subida a Arrate 2008 (Eibar) Maitzak 25 mayo: 25. Zarautz-Gernika-Zarautz (Zarautz) Ekainak 1 junio: 4. Jokin Ormaetxea Klasika Zikloturista (Azkoitia) Ekainak 8 junio: 23. Bidasoako Zikloturista Bira (Hondarribia) Ekainak 15 junio: 8. Txente Garcia Acosta (Errenteria) Honek berri gehiago hemen : 2008 Challenge gipuzkoan  2008/03/11 - 12:59:34

LEHEN ZIKLOTURISTA IRTEERA

2008 denboraldiko lehen irteera igande honetan izango da. Zumaiako Zikloturista Elkartearen urteroko bizikleta irteerak hasi dira. Aurtengo denboraldiko lehen irteera igande honetan, martxoak 2 izango dugu. Irteera honetako zigilatzea ZUBIETAN izango da eta ohitura den bezala, gasolindegi aurrean bilduko gara, goizeko 8:30tan talde bat eta 9:00tan beste taldea. Eguraldia lagun izango dugu, beraz animo eta iganderarte.  2008/02/29 - 19:16:18

DENBORALDI HASERAKO BILERA

OSTEGUNEAN BILERA 2008 denboraldia hastera doa eta horrekin batera Zumaiako Zikloturista Elkartearen ekintzak hastera doaz. Horiek prestatzeko, denboraldi haserako bilera ospatuko dugu. Bilera, PULPO elkartean izango da, otsailak 28 OSTEGUNA gaueko 9:30tan. Egitararua: - Denboraldiko egutegia - Denboraldiko ekintzak - Zigilatzeko liburuxkak banatu - Lizentziak banatu - 2007ko quebarantahuesoseko partaideei probaren DVD bana emango zaie. Beraz, zikloturistei bileran parte hartzeko deia egiten zaie.  2008/02/22 - 04:49:39

ELKARTEKO BILERA

URTE HASIERAKO BILERA Datorren astean elkarteko bilera egingo dugu, lizentziak banatzeko, seilatuen liburuskak, etab. Datozen egunetan jakin araziko dizuegu ordua eta lekua.  2008/02/20 - 17:44:17

2008ko SEILATUAK

HAUEK DIRA 2008ko SEILATUAK Jarraian azaltzen den zerrendan aurtengo seilatuak non diren azaltzen da. Ikusi daitekeen bezela urterokoaren oso antzekoa da. Martxoak 2............ZUBIETA Martxoak 9............ZESTOA Martxoak 16..........HERNANI Martxoak 23..........LOIOLA Martxoak 30..........ZIZURKIL Apirilak 6...............ARATZ-ERREKA Apirilak 13.............TOLOSA Apirilak 20.............ELGOIBAR Apirilak 27.............AIZPURUTXO Maiatzak 4.............GURUTZEBERRI Maiatzak 11...........MARKINA Maiatzak 18...........GUADALUPE Maiatzak 25...........SATURRARAN (ZARAUTZ-GERNIKA-ZARAUTZ) Ekainak 1...............EIBAR Ekainak 8..............ALEGI Ekainak 15............ARANTZAZU Ekainak 22............BERRIATUA Ekainak 29............ELDUAIEN Uztailak 6..............BEIZAMA Uztailak 13............ZESTOA Uztailak 20............ANGIOZAR Uztailak 27............XOXOKA Abuztuak 3............ONDARROA Abuztuak 10...........IGELDO Abuztuak 17...........LASTUR Abuztuak 24...........ADUNA Abuztuak 31...........MENDARO Irailak 7..................ASTIGARRAGA Irailak 14................KALBARIO Irailak 21.................DONOSTIA Irailak 28.................ZAKILA BIRA  2008/02/20 - 17:44:16

Nabigatu euskaraz