euskaliritarra
Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!
Biziz ikasi
Baketik bake zentroak, urtarrilaren 22an Baketik-ek biktimekiko elkartasuna lantzeko modulu didaktikoa aurkezten du Donostian. Bizizikasi pedagogiaren barruan eta Izan proposamenaren ildoan kokatzen da. Modulu didaktiko hau bi ataletan egituratua dago: esparru teorikoa eta iradokizun praktikoak eta zehatzak. 2011/01/18 - 23:06:08
Egun positiboa gaurkoa ikuspegi orokorrean
Gaurko egunez ETAren ekintzen bukaerako agiria entzun dut irratian. Berri pozgarri bat iruditu zait, baina badakizue, inoiz ez dela euririk izaten denon gusturako. TESTUA bere KONTEXTUAn Ez litzaiguke gaizki etorriko gogoratzea, munduko beste toki askotan oraindik gerra eta bortizketria dagoela. Eta bakeak esanahi global bat izan behar duela. Ea Jody Williams -en bideo honek laguntzen digun dimentsio eta ikuspegi errealagoa ematen. 2011/01/10 - 19:06:03
50 urte bete ditut nik ere
Aurten 50 urte bete ditut nik ere. Ez da suziriak botatzeko moduko berria, baina gustura sentitzen naiz: bizitzaren erdina aurkituko banintz, gaitz erdi ! Nire lagunak ere, eskolako kideak eta kuadrilakoak, pixkanaka pixkanaka, betetzen joan dira-ta... ZAMA BAT DARAMAT BIHOTZEAN... Galdakaon bizitzeagatik, beste gauza batzuen artean, " La Dinamita " ( Explosivos Rio Tinto lantegia, ERT) bertan egotea jasan behar izan dut, bakezale a izan arren. Kasualitatez, nire familiaren bizimodua, neurri batean, horretatik dependitu zuen sasoi batean; eta Galdakaoko ekonomia ere, nola edo hala. Lantegi honek, tamalez, historia luzea dauka, heriotzarekin eta gerrarekin lotuta. SAMINA SORTZEKO MAKINA... Baina 50 urte hauetan, nire bizitzan izan dudan arantzarik handiena, " si vis pacem, para belum " praktikatzen zutenen karga izan da... Euskadi Ta Askatasuna delakoa hain zuzen ere. Frankismo garaian jaio ginen, ni eta erakunde armatua ere, baina ekintza oso ezberdinak egin ditugu izaki biok ( nik nireak aipatuko ditut bakarrik ): - Bakearen alde eta militarismo aren kontra lerratu nintzen aspaldi baten, beste gauza batzuen artean, soldaduskara ez joateko, objetorea deklaratuz, kontzientzi arrazoiengatik, militarrekin ez kolaboratzeko, sistema militarizatu mundiala ez areagotzeko... - Irakaskuntzan arituz, hiritarren heziketa aberastu nahian, bakea hezkuntza eta giza eskubideak bultzatuz, pertsonak ahalik eta garapen hobea izan dezaten, autoestimua eta komunikazioa garatuz... Egia da pertsonak gure bizitza bideratzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen garela: gure ahalmena gauzarik onenak eta txarrenak egiteko modua ematen digu. Horrela azaltzen du Mireia Uranga k ere bideo labur honetan. Erabat ados nator berarekin! Hezkuntza esparrutik gauza asko egin daitezke bakea ren, egia ren eta berradiskidetzea ren alde. Zer uste duzu zuk? OHARRA: Donotsaveme blog arekin bat nator: Ez dut/dugu behar salbatzailerik! 2009/07/30 - 13:41:02
Gure nagusien elkarrizketak Udaberri Galduan
Oroimen Historikoa berrekuratzeko Udaberri Galdua n ekimen interesgarri bati ekin diote: pertsona nagusien elkarrizketak grabatzeari. FaceBooken talde bat sortzeaz gain, zenbait nagusiren dokumentazioa biltzen ari dira, institutuko gazteei aitona-amonen historiak kontatzeko, material didaktiko batean. Ideia bikaina, txalotzeko modukoa! Laguntza emateko moduan bazaude, jende nagusia kontaktatuz, jarri udaberrigaldua(abildua)gmail.com helbidean kontaktuan! 2009/01/20 - 01:14:04
Mikel Laboa hil da
Abendua hastearekin batera, Mikel Laboa joan egin da. Bere abestien doinua bezala, airean geldituko da Mikelen gogoa. Hegoak ebaki banizkion... eta nik, txoria nuen maite. Eta oihartzunak erantzungo du, behin eta berriz: eta nik, txoria nuen maite! 2008/12/03 - 23:23:06
Pertsona bat hil dute
Gaur eguerdian, bazkaltzera nindoala, aperitibo mingotsa jarri digu telebistak: Ignacio Uria tiroz hil dutela Azpeitian. Nire tripak astindu ditu berriak: enpresarioa, trena eraikitzen ari zen enpresakoa, ETAk abisua eman zuela, lagunekin bazkaltzera zihoala... Seguru nago alde asko zituela Ignaciok. Baina nik bat azpimarratu nahi dut, oinarrizkoena: pertsona bat hil egin dutela: aita, senarra, laguna, osaba, pertsonak betetzen ditugun paperak. Eta bere familiak, eta lagunek sentituko dute. Ez dut arrazoirik ikusten pertsona hau garbitzeko, erditik kentzeko. Zergatik? ELKARTASUNA Bere ingurukoekin nire elkartasuna adierazi nahi dut; eta bat egiten dut lokarriren adierazpena rekin. Gehiago jakiteko ikusi bilaketa hau Googlen 2008/12/03 - 23:23:06
Oteiza jaio zeneko ehun urte
Jorge Oteiza jaio zeneko ehun urte ospatzen dira gaurko egunez. Orion , bere jaioterrian, eta euskadiko zenbait basterretan: besteak beste, zortzigarren lurraldean. Nafarroan ere, bere etxe-museoa dagoen lurraldean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta isla izan dute komunikabideetan. Ikusteko aukera izan dut ere Euskal Telebistan emititutako erreportaia , eta... guztietan argi gelditzen da Jorgek "euskal hiriari" egin dion ekarpena: - askatasuna ideiak adierazteko, - sormena ideia horiei forma emateko, eta - ausardia gauza/forma/espazio ezezagunak saiakera ezberdinekin bilatzeko. Eskerrik asko Jorge zure balentriagatik! 2008/10/22 - 13:25:01
Gabriel Arestiren omenez
Urriaren 14an Gabriel Aresti jaio zelaren urteurrena ospatzen da. 2008/10/14 - 12:43:01
Politika 2.0 beste dimentsio bat politikarako
Uztailaren 5 ean, Gasteizko parlamentuan , politika egiteko beste modu bat ireki nahi da: Politika 2.0 izenarekin deitu dioguna. Parte hartu dezakezu, eta gustokoa baduzu, Meneamen ere mugitu dezakezu. Zatoz blogo- politikara! GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO - Kontsultatu Wikipedian kontzeptu hau - Irakurri eta editatu oinarrizko dokumentua (baimena eskatuz jabeari) - Bisitatu eta komentatu topaketaren blogean - Gaia gustokoa baduzu Zabaldu dezakezu euskal blogosferan - Edo Aupatu dezakezu edo/ta Meneamen mugitu dezakezu ere. - Bururatzen zaizuna erantsi blog honetan 2008/06/23 - 13:17:04
Sestaon kalera aterako da CIP-a
Sestaoko LHIP , edo CIP delakoa, Centro de Iniciación Profesional deritzona, kalera aterako da datorren apirilaren 18an . Julen Iturbe e bere blogean, Artesania en Red , zehaztasun gehiago ematen ditu. Azken batean gazte hauek prestatzen ari dira... kalean bizitzeko! Bere eragilerik handiena, Iratxe Molinuevo da, bertako irakaslea eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea 2008/04/10 - 12:46:03