Zabaldu: argitaratutakoak
Blogen arteko argitaratze eta komunikaziorako gune laguntzailea
Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen
Antzaren kasua geroz eta ilunagoa, narratsagoa, bihurtzen ari da Tolosan aurkitu zutenetik. Sortu diren hutsune misteriotsuak, zalantza ulertezinak eta galdera zentzudunak, hipotesien itsaso bat eragin dute denon buruetan. Zer gertatu da Jon Anzarekin? 2010/03/14 - 19:10:02
Otegiren kontrako auziko erresoluzioa NBEren aurrean kexa gisa aurkezteko aukera
Otegiren aurkako epaia ONUren ahurrean kexa moduan agertzeko ahalmena agertu du Jone Goirizelaiak. Ea benetan, inork honetan eskua sartzen duen, ez bait dago Euskal Herria pairatzen hari garenaren eskubiderik. http://www.gara.net/paperezkoa/20100305/186414/es/El-castigo-Otegi-puede-derivar-una-queja-ante-ONU 2010/03/13 - 12:20:07
Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin
Bilboko euskalgintzako 25 eragilek Isabel Celaáren eredu hirueleduna kritikatu eta erantzuteko larunbatean EHBEk deitu duen manifestaldian parte-hartzeko deia egin dute. 2010/03/12 - 17:05:02
Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean agertu dela zabaldu du frantziar telebistak
France3k zabaldu du informazioa 18.45etan. Iturri poliziak aipatuz, Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean atzeman dutela zabaldu du frantziar hedabideak. Beti ere, telebistak eman duen albistearen arabera, iazko apirilaren 18an desagertu zen euskal militantea Baionatik trenez heldu zen Toulosera. Okzitaniako hiriburuko karrika batean konortea galdu eta erietxe batera eraman zuten. Handik astebete batera bertan hil zen. Toulouseko hil-etxean «orain identifikatu dutela gorpua» gaineratu du FR3k. 2010/03/11 - 21:47:19
Vaya Semanita La Siete katean
Tira " aldaketaren " parte izan den " umore " saioak, mugaz gaindi, Espainia osoa konkistatu du 'La Siete' 'Telecincoren' bigarren katearen bitartez. Orain Euskal Herrian bizi diren espainolez gain, estatu guztikoek egingo dute irri, euskaldun herrikoiaren eta abertzalearen kontura. 2010/03/11 - 19:52:03
Euskal gazte ezkertiar independentisten bilgunea sortu dute: gaztEHerria
Esparruko hainbat erakundek eta norbanakok aurkeztu dute gaur, Donostian, " independentziaren aldeko olatua " sortzeko. Apirilaren 2an " jaialdi erraldoia " egingo dute Durangon. 2010/03/11 - 17:55:05
Emakumeen Mundu Martxari Bizkaiko Zubia igarotzea eragotzi egin diote
Bizkaiko Zubiak zubi esekia gelditu du gaur Emakumeen Mundu Martxako furgonetak eta partaideak ez garraiatzeko. Hirugarren nazioarteko martxa feminista Euskal Herrian egiten ari den hirugarren egunean izan da hori, Portugalete eta Areeta arteko ibilbidean. 2010/03/11 - 15:59:03
AHT ondoren, gasbide berri batek zeharkatuko du Ipar Euskal Herria ?
Europatik heldutako berriek diotenez, Roussillon-etik eraman behar zuten gasbidea, azkenik, Larrañetik eramaten dute. 1993az geroztik, Ipar Europatik Hegoaldera gaza eramateko gasbidea martxan da Xiberoko herrian. Alta, hegoaldetik iparraldeko horniketa bermatzeko azpiegitura berria eraiki nahi dute oraingoan. 2010/03/11 - 10:11:08
Ultrak Defentsa Ministerioaren eraikin baten bildu ziren Iruñean [Gazt]
Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak, 2009 urtean hainbat eraso eta mehatxu burutu zituenak, Espainiako Defentsa ministerioak Iruñean duen eraikin bat erabili zuen bere bilerak egiteko. 2010/03/10 - 18:45:06
PP, PSE eta UPyDk torturak salatu dituztenen aurka kereila eskatu dute
Rodolfo Ares barne sailburuari otsailean tortura salatu zuten atxilotuen aurka kereila bat ezar dezan eskatzeko bat egin dute Gasteizeko Parlamentuan PP, PSE eta UPyDk. Hiru talde hauek gehiengo absolutua dutenez, ziurra da eskaera hau aurrera aterako dela parlamentuan. 2010/03/10 - 16:50:04
