Azken Portua

Uharte habitatuak dira orain gure ametsak.

Larunbat honetan, komisioaren bilera

Aupa gaztiak!Maiatza ere gainean dugunez, eta ohartzerako abuztua iritsiko zaigunez, festetako hainbat konturi buruz hitz egiten hasteko eta zenbait ardura banatzeko, larunbat honetan, 10:30ean, komisioaren bilera deitzea erabaki da.10:30ean, Isabel tabernan.Bezperan, beraz, ez egin parranda handirik, zuei esatea alferrik baldin bada ere…;-)Ondo segi!  2015/03/05 - 22:53:03

www.azkenportu.net

http://www.azkenportu.net azken portu  2009/07/08 - 23:06:04

BILERA MAIATZAREN 24RA ATZERATU DA!!

Iepala!LARUNBATEAN (MAIATZAK 24) BILERA ISABELEN 10:30ETAN!Gai zerrenda: festetako marroiak errepasatu + beste hainbat kontu (edariak, kamisetak, kontzertuak...)Nahi eta ahal duena azaldu! Zabaldu mezua!Gogoratu maiatzaren 19tik 22ra, Vladimir + Komisiyuak antolatuta, literatur astea ospatuko dela, eta hitzaldiak egongo direla kristau biltokian. Gozatu!  2008/05/14 - 21:01:07

azkenportu.net

http://www.azkenportu.net Skasti-ren kontzertua... jajaja! ezetz, izango da nahiko denbora Skasti-ren kontzertuak aipatzeko.Webgune berria sortu dut: azkenportu.netBertan betiko blogaz gain, argazki galeria, auzoaren mapa, bideoak etab jarri ditut edo jartzen ari naiz. Argazkien atalean adibidez, edonork igo ditzake argazki berriak. Nik jarri ditudanak blog-etik hartutakoak dira. Beraz ea denon artean osatzen dugun.Berrikuntza gehiago ere izango dira, baina onena bertara sartzea izango duzue:azkenportu.netmnx  2008/05/05 - 14:28:02

Skasti taldearen kontzertua izango da larunbatean Gaztetxean, Betagarrirekin batera!

Skasti eta Betagarri taldeen kontzertua izango da larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean. Komisioko kanteranoetako zenbait oholtza gainean ikusteko aukera izango dugu, beraz...Honakoa da Skastiren fotologean azken egunotan irakur daitekeena:"Ustet ordua badala... notizi ikararriya emateko... Martxoaren 15ian, BETAGARRIk Zarauzko Gaztetxian jokou! ta beayekin batea SKASTIk! Beraz, bakizue... plan guztiyak kanzelau... eo atzeatu... ze larunbat ortakua ezta normala izango!!! Ska musikakin sekulako gaua pasa nai dun eonzeñ inbitauda dao, ill ontako 15-ian, Gaztetxea! Taldiak, erabakiyak artu ta berrize bidiai ekiteko biarrezkua in du, ta prest dao, dakan onena bere erriyan emateko, BETAGARRI bezelako talde baten presentziyak emangoyon aparteko motibaziyuakin. Egiyaa da, kontzertua, geldialdi luze bat ta geo suertatu dala baño... ezto aitzakikan; egurra egurra ta egurra!".www.fotolog.com/skasti  2008/03/13 - 18:37:16

III. Bertso Tourra, argazkitan

A las ocho en el Guria hasi, eta a las ocho (de la mañana) en el Kebab amaitu behar omen genuen.Eta Kebaba itxita!Aukera bakarra, beraz...Zortzietatik zortziak arteko argazki batzuk, hemen dituzue.Dena dela, lehen tabernetakoak soilik ageri dira.Ondorengoak, zentsuraren atzaparretan daude.Mila esker azaldu zen jendetzari, mila esker Fredi eta Silveirari, trikitilariei eta, bereziki,zorionak Azken Portuko komisioko lagunei, beste behin ere auzoa kolorez, umorez eta festa giroaz betetzeagatik.Biba zuek! Tabernak beteta, eta kanpoan jendetza. III. Bertso Tourra ere arrakastatsua izan da.Fredi + Silveira = umorea, barreak eta algarak... Anaiak tabernan, urtero bezala, telebista gai-jartzaile...Plaza Gorrian hasi zen soinuarekin Paia... Komisioko kideek prestatutako pintxoak afaltzeko, euro batean!...herrialde guztietan Toki Onak badira, baina bihotzak dio zoaz Azken Portura...;-)...eta Silveirak aurreikusi zuen moduan, pare bat taberna geroagoAvanti Populo eta antzekoak hunkituta kantatzeari ekin zion...  2008/02/25 - 13:07:07

Bihar bilera eta III. Bertso Tourra

Komisioko lagunentzat:Bihar goizeko 11:30ean geratu gara, Ixabelen, arratsaldeko zenbait kontu antolatzeko asmoz.Batez ere ilunabarreko pintxo-afaria ondo antolatzea da asmoa.Beste guztia, lotuta dago.11:30ean, beraz, komisioaren bilera irekia, Ixabelen.Ostegunetako gosarietako kupulako inork ezingo du azaldu goizeko bilerara.Beraz, ardurak Kenpesengan delegatu ditugu (ai amaaaa!) eta bera arduratuko da goizeko bilerapulamentuz eramateaz.Arratsaldean, berriz, badakizue: a las ocho en el Guria!Azken Portuko III. Bertso Tourra, Xabier Silveira eta Fredi Paiarekin.Bihar arte!  2008/02/22 - 14:57:09

Ki Sap Azken Portun [ bideoak ]

Youtuben bueltaka, Ki Sap taldeak pasa den festetan Plaza Gorrian emandako kontzertuaren zenbait bideo aurkitu ditugu. Hemen dituzue. Gozatu! ext-align:center">ext-align:center">ext-align:center">  2008/02/19 - 15:45:14

III. Bertso Tourra, larunbat honetan

Larunbat honetan izango da Azken Portuko III. Bertso Tourra. Aurreko bi aldietan bezala, Fredi Paia eta Xabier Silveira ariko dira Azken Portuko tabernetan barrena, bertsotan.Aurreko urteetan, otsailaren 23a izan gabe ere, denak lurrean amaitzeko modukoa izan da Paiaren eta Silveiraren jarduna, eta aurten ere asmo horrekin gonbidatu ditu Azken Portura bertako jai batzordeak.Hitzordua, larunbat honetan, otsailaren 23an, 20:00etan, Guria tabernan.Tabernetako errondak eta pintxoak, nork bere kontura.Bertsolariak eta trikitilariak, gure kontu.Bertsoak entzun, festa giroaz gozatu eta parranda egin nahi duena, gonbidatuta dago.  2008/02/18 - 15:35:23

Azken Portuko III. Bertso Tourra, otsailaren 23an

Xabier Silveira eta Fredi Paia bertsolariekin, aurten ere Azken Portuko tabernetan barrena ibiliko gara negua apur bat epeltzeko, edo berotzeko, edo neguari su emateko, edo nahi duzuena, Silveira eta Paiarekin inoiz ez baita jakiten nola amaitu daitekeen gaua.Azken Portuko III. Bertso Tourraren eguna zehaztuta dago: otsailaren 23an, 19:00etatik aurrera, Azken Portuko tabernetan.Honetaz hitz egiteko, antolakuntza apur bat zehazteko, eta aurrera begirako beste zenbait kontuz hitz egiteko, komisioaren bilera deitzea erabaki dute propaganda sailburuak eta beste pare batek. Komisioaren bilera, urtarrilaren 26an, larunbatean, 10:30ean Isabelen.Gogoratu, beraz, bi hitzorduak:· urtarrilaren 26an, 10:30ean, Isabelen: komisioaren bilera.· otsailaren 23an, Azken Portuko III. Bertso Tourra, Xabier Silveira eta Fredi Paiarekin.Komentatu jendeari, animatu, eta azaldu!  2008/01/17 - 17:06:40

Nabigatu euskaraz