uztarria Aktualitatea.
Banda Gazteak girotu du Astearte Karnabaleko eguerdia
San Martin egoitzan karnabaletako piezak jo ondoren, kalerik kale ibili dira musikariak. 2025/03/04 - 13:45:01
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkaritza hartu dute Mendietxen
Alex Txikonen eta Maitane Azurmendiren eskutik ezagutu zuten atzo mendizaletasunari eskainitako Azpeitiko museoa Goizane Alvarez eta Azahara Dominguez diputatuek eta Turismo saileko Jakes Arrizabalagak eta Clara Navasek. 2025/03/04 - 13:45:01
Astearte Karnabal goizeko diana eta sokamuturra, bideoan
Mozorrotutako jende oldeak hartu ditu aurten ere kaleak karnabalen azken eguneko goizean goizeko orduetan. Udal Musika Bandaren segizio koloretsu eta alaiaren ondoren, sokamuturraren aurtengo azkenaurreko irteera etorri da. 2025/03/04 - 11:21:01
Elkanoren lur hartzea eta Telefonica, mozorro lehiaketan sari nagusiak
Banakako mozorroetan hiru sari eta taldekakoetan lau sari banatu ditu Azpeitiko Udalak mozorro lehiaketan. 2025/03/04 - 11:21:01
Zenbat dakizu gure bailarako emakume kulturgileei buruz?
2025/03/04 - 09:00:02
Astelehen Karnabala, sekula baino ikusgarriago
Jantzi eta karroza ikusgarriak atera dituzte azpeitiarrek kalera, eta ikuskizuna ematen ari ez dena, ikuskizunez gozatzen ari da. Jendetza dabil kalean, eta giroa bikaina da. 2025/03/04 - 00:21:01
Sokamuturra, jolas parkea eta mozorroak Astelehen Karnabal arratsaldez
Lopene ganadutegiko zezenak atera dituzte arratsaldeko sokamuturrean, eta zezena kalean zebilen bitartean, haurrentzako jolas parkea zabalik egon da Izarraitz pilotalekuan. Gauerako helduen mozorro festari aurre hartuz, kuadrilla ugari ibili da kalean mozorrotuta. 2025/03/03 - 20:09:02
Karnabal beltza Lagun Onaken talde nagusientzat
Touringen kontra 1-2 galdu du Hirugarren Mailako taldeak Garmendipen. Ohorezko Erregional Mailan, berriz, denboraldiko lehen poza eman dio Lagun Onakek punturik gabe zegoen Ondarbeltz Amaiak Mutrikuri (1-0). 2025/03/03 - 17:43:02
Irudimen eta kolore uholdeak hartu ditu kaleak
2025/03/03 - 17:43:02
Kolorez, irudimenez eta umorez jantzita hasi da Astelehen Karnabala
2025/03/03 - 17:43:02