Entzun - ikusi
2006ko audientziak
2006an ETB2k 2,6 puntu galdu ditu, eta ETB1ek sei hamarreko: %4,4ko kuota Matzmorduajangojonau urtezaharreko saioa 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten: %10,1eko kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Dena dela, kate gehienek egin dute behera lehiakide berriak azaldu direlako: Cuatro eta La Sexta. Audientzia portzentaien banaketa zatikatzen joango da datozen urteetan, kate berriak sortzearekin batera. ETB1ek datu onak lortu zituen urtezaharreko gauean. Wazemank umorezko saioaren taldeak eman zion ETB1en ongi etorria 2007 urteari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten programa: %10,1eko batez bestekoa. Datu ona da ETB1entzat, Wazemank-ek ohi izaten duenaren pare; abenduaren 23an %9,5 izan zuen. Iazko urtezaharreko Earki gatxink! programak %8,2ko audientzia izan zuen (42.000 ikus-entzule). ETB2n Vaya semanita saioko aktore taldeak egin zuen urtezaharreko saioa hirugarren urtez jarraian eta %17ko batez bestekoa eskuratu zuen: 102.000 ikus-entzule. 2006an Tele5 ikusi da gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zortzigarren urtez: %26,3. Tele5 lider espainian. Ia bi puntuko aldea ateratzen dio Espainian Tele5k (%21,2) Antena3ri (%19,4). Hirugarren tokian TVE1 dago, %18,3arekin. La Sextak goranzko bidea darama eta %3,2ko pantaila kuota eskuratu du abenduan; %4a prime-time ordutegian. 2014/06/30 - 13:20:01
La2n katalanez beste hiru hilabetez
Gaur TVEri buruz argitaratu dugun erreportajearekin lotutako berriak iritsi zaizkigu, La2 kateko katalanezko deskonexioen gainean. Urtarrilaren 1ean deskonexio horiek desagerrarazi nahi zituzten eta orain beste hiru hilabetez luzatuko dituzte. TVEren katalanezko deskonexioak, beste hiru hilabeterako Kataluniako Generalitateko Kultura eta Komunikazio kontseilari Joan Manuel Tresserrasek ziurtatu du TVEren katalanezko deskonexioak beste hiru hilabetez luzatuko dituztela. Epe hori amaitzen denean, Kataluniako TVErentzat konponbide egonkorrak egotea espero dugu. Joan den astean Generalitateko presidente Jose Montillak gutun bat bidali zion Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeari La2ko katalanezko deskonexioen jarraipena eskatuz. Orain negozioazio berriak helduko dira. Euskarari dagokionez, ez dago albisterik gaiaren inguruan. Zeru horiek telefilma urtarrilaren hirugarren astean emango dutela nahiko albiste bada, baina hori ere ez da erabat ziurra. Papereko edizioa eskura ez duenarentzat honatx "Euskarak TVEn duen presentzia urriaz" titulatutako erreportajea: Nahiz eta RTVEk Espainiako estatuko hizkuntza ofizialak kontuan hartu beharko lituzkeen, TVEren mende erdiko historian euskarak leku txikia izan du. Orain bi minutu ditu egunero. Transizio garaia da TVEn. Arduradun berriek bi asteren bueltan hartuko dituzte karguak. RTVE korporazio berriak hartuko ditu erabakiak eta ez dago jakiterik lurralde deskonexioekin zer gertatuko den. Aurreko planak murrizketak iragartzen zituen. Murrizketak ere katalanarentzat, galegoarentzat eta euskararentzat. Oso esparru txikia du euskarak TVEn. TeleNorte-ko albistegian bi minutu eskaseko laburpena egiten dute egunero Bilboko zentroan. Bestetik, azaroaren amaieratik hona Oskorri eta Kukubiltxoren Doktor Do, Re, Mi ikuskizuna ari dira ematen igande eguerditan La2n. Donostian, Gasteizen, Iruean, Baionan eta Bilbon grabatutako emanaldietatik ateratako irudiekin argitaratutako DVDa da emankizunaren oinarria. Urtarrilaren 7an izango da azkena. Handik aurrera ez dago jakiterik euskara zein neurritan entzungo den TVEn. Egoera probisionala da eta erabakien zain gaude. Duela hilabete batzuk elkarrizketak ere egiten genituen euskaraz, esan du Alvaro Lopez de Goikoetxea TVEren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroko zuzendariak. Aitzpea Goenagak zuzendutako Zeru horiek telefilmarekin beste itxura eman zezakeen TVEk. Azaroan Espainiako telebista publikoaren batzordeak Zorion perfektua eta Bihotz bi telefilmak ekoiztea onartu zuen, eta negu honetan hasiko dira grabatzen ETBk lan horietan parte hartu nahi du. Zeru horiek urte hasieran estreinatu zen Miarritzen FIPAn. Anjel Amigok azaldu duenez, litekeena da telebistako estreinaldia urtarrilaren 20an izatea La2 katean. Bilboko TVEren zentroan, aldiz, jakiteke dago euskararekin zer gerta daitekeen. CIU-REN PROPOSAMENA ezerezean. Duela hilabete batzuk RTVEko administrazioko kontseiluko CIUko kide Marc Puigek proposamen zehatza jarri zuen mahai gainean: TVEko filmak, telesailak, erreportaiak, marrazki bizidunak eta kirol emanaldiak lau hizkuntzatan eskaintzea, sistema dualaren bitartez. Telebista publikoak hizkuntzari begiratuta jokatu behar lukeela aldarrikatzen zuen Puigek: Niri TVEk, gaztelaniaz egiten badit eta nire hizkuntza gaztelania ez bada, diskriminatu egiten nau Gaztelako edo Extremadurako herritarren aldean. EAJk Madrilen RTVEren kontrol batzordean duen ordezkariak, Jose Ramon Belokik, ez zuen orduan itxaropen handirik TVEko jokaeran: Euskarazko lanak noiz egingo dituzten galdetu dudanean, lotsa ematen duten erantzunak jaso ditut. Eleaniztasuna aipatzen dute, baina argi dago hortik ez direla joango. TVE bere 50 urteko historia errepasatzen ari den egun hauetan, memoriarako gelditzen da 1965. urtea: telebistan euskaraz entzun zen lehen aldia, Hilario Azkarate eta Atano X.aren arteko partida eta Joxe Mari Iriondoren kontaketa. 70ko hamarkadan iritsi ziren Euskalerria eta Al fondo el hombre euskarazko saioak. Albistegiaren bi minutuko laburpenak ere historiako irudi bihur litezke. Argazki bitxi bat aurkitu dugu Efe-n, honako mezua hornitzeko. Luis Fernandez errioxarra izango da RTVEko presidente berria urtarrilaren 2tik aurrera. Aurrekoan Madrilgo legebiltzarrera Vespa batean iritsi zen. Hurrengoan guk ordaindutako auto handi batean izango da. Galdera hau egingo nioke: Errespetatuko al duzu estatuaren hizkuntz aniztasuna eta euskararekiko begirunerik erakutsiko al duzu? 2014/06/30 - 13:20:01
Info7 eta Radiokultura frekuentziarik gabe
Radiokultura eta Info7 frekuentzia gabe utzi ditu Bordeleko CTR-k Hamar urtean behin banatzen ditu irrati frekuentziak CSAk. Lege zorrotza ezartzen du, gainera, Frantziako Gobernuak irrati libreekiko. Baiona-Miarritze-Angelu inguruan emititzeko baimen bat zegoen libre eta lehiaketaren emaitza eman berri dute: Bordeleko CTRk hartu du erabakia eta Skyrock irrati musikal komertzialari eman diote frekuentziari. Info7 eta Radiokultura Internet bidezko irratiek aurkeztutako proiektuak, beraz, esku hutsik gelditu dira. Gure Irratiak ere beste frekuentzia bat eskatua zuen, baina hori ere ez dute haintzat hartu. Lehiaketara 16 irrati aurkeztu ziren, tartean elkarte askoren babesa zuten proiektuak. Baimena jaso duen Skyrock, aldiz, Parisetik emititzen duen emisora musikal komertzial bat da. Iragarki asko emititzen dituzte eta ez dute tokiko errealitatea kontuan hartzen. Are gutxiago Euskal Herriko berezitasunak, esan du Mikel Etxebarria Radiokulturako koordinatzaileak. Prentsako egunkari baten aurrean iragarki liburuxka batek irabaztea bezala da. radiokultura: erabaki larria da. Mikel Etxebarriak onartzen du aukera gutxi zituztela lehiaketan, irrati komertzialek botere handia dutelako. Baina CTRk hartutako erabakia larria eta harrigarria dela uste du. Skyrock irratiaren programazioa eta hedatzeko modua ez dira batere ongarriak tokiko gazteentzat, Radiokultura irratiko kidearen aburuz. CTRk tokiko esperientzia kontuan hartu behar dela dio, baina baimena lortu duen irratiak ez du halakorik. Skyrockek ez du inkestarik egin Ipar Euskal Herrian, beste proiektu batzuek ez bezala. 2014/06/30 - 13:20:01
EHEren salaketa
EHEko kide Saioa Rodriguezek idatzitako gutun bat ekarri dugu honera, haren salaketari buruz iritziak emango dezutenaren itxaropenarekin. Hortxe gutuna: ETBk euskararen aldeko ekimenak boikotaren bitartez isilarazi nahi ditu Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza politikaren emaitza onak aurkezteko egin eta esandakoen bozgorailu ezin hobea izaten ari da ETB. Aldiz, politika hori (Euskal Herrian diren besteekin batera) kritikatu eta beste diskurtso eta ekimenak sustatzen gabiltzan hainbat herri eragile eta sektoreren ahots gehienek ez dute lekurik telebista publikoan, guztion telebista omen den horretan. Euskararen inguruan ez dirudi inor oldartzen denik eta ez dirudi herri ekimenik dagoenik ere. Normaltasuna da nagusi, dena ongi doa, bide onetik. Bi adibide besterik ez nituzke aipatu nahi: batetik, abenduaren 3an, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldia. Informazioa: diskurtso ofizialak, sariak eta emaitza onak. Ekitaldia normaltasun osoz egin omen zen. Ekitaldi horretan EHEko hiru kidek Iruzurrik ez, hizkuntza eskubideak bermatu pankarta zabaldu eta beste kide batek protestaren zergatiak azaltzen zituen agiria eman zion Ibarretxeri oholtza gainean. ETBk ekimen hura ezkutatu zien herritarrei. Bestetik, abenduaren 6an Osakidetzako oposizioak zirela eta, albistegian azterketa horien gorabehera guztien berri eman eta arazotxo tekniko batzuez gain, normaltasun osoz egin zirela adierazi zuten. Euskararen arazoa aipatu ere ez. Bitartean, kanpoaldean 100 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen euskararen eskaera eskasa salatzeko eta beste 35 kidek azterketa trabatu zuten barnealdean, azterketen normaltasuna nabarmen hautsiz. Berriz ere, ekimena eta diskurtsoa ezkutatu zuen ETBk, aipu txikiena ere saihestuz. Jakina da telebista horren aukera politiko nagusia zein den. Orain ez dugu ezer berririk deskubritu. Baina mingarria eta salagarria iruditzen zait aukera guztien ahotsak hain modu zakarrean isilarazi eta boikot informatiboa honela bultzatzea. Gutun honekin, ETBko arduradunei herritar eta aukera guztien zerbitzura aritzeko deia egin nahi diegu. Saioa Rodrigez. EHEko kidea 2014/06/30 - 13:20:01
Zorionak Ainhoa Larreari
Ainhoa Larrea lezoarrak irabazi du 2006ko Bidaia eta Mendi Kroniken lehiaketa. Zorionak Ainhoa!!! Suitzako goi mendi zeharkaldian disfrutatuko duzula badakigu. Hor doa 'Thae' erreportaje irabazlea: Thae Eta zuk nola duzu izena?. Horrela hasten dituzte elkarrizketa guztiak Vietnameko iparraldeko zonalde liluragarri batean bizi diren Black Mong gutxiengo etnikoko emakumeek. Hain sinplea den galderak ohitura eta bizimodu bitxi batean murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Ainhoa Larrea Vietnam, frantsesen kolonia izan ondoren, amerikarren aurkako guda latza bizitu duen herrialde xarmanta. Atzerritarren eraginaren ondorioz, oso aberatsa den herrialdea, baina barrualdean ere hamaika zibilizaziok beren aztarna indartsua utzi dute, eta izaera bereziko giza taldea sortu. Lurralde handia da, ibaia, delta eta itsasora begira bizi dena, eta giroko hezetasunak eta inguru guztietatik datorren urak, herrialde berdea bilakatu dute. Horrexek harrapatzen dubisitaria: Vietnamgo naturaren handitasunak. Zonalde bakoitzak bere ezaugarri bereziak dauzka, baina Sapa eta inguruko mendiak dira bidaia honetan maitemindu gaituztenak. Hanoiko geltokian gaueko trena hartu dugu mendietara ihes egiteko. Hilabete daramagu Vietnam ezagutzen eta hegoaldetik iparraldera 1.600 kilometro pasatxo egin ditugu; beroa eta hezetasunetik alde egiteko garaia iritsi da, eta Sapako mendiak aukeratu ditugu bi arrazoi nagusirengatik: mendiak berak eta bertan bizi diren sei gutxiengo etnikoak. Gauez egin dugu bidaia luzea, eta goizaldean iritsi gara Lao Cai herrira. Trenetik jaitsi bezain pronto, hain ezagunak ditugun jendearen joan-etorriek irentsi gaituzte, hainbestetan entzun dugun mendietako lasaitasuna turistak erakartzeko gidetan saltzen den gezur txikia izango ote den galdetuta. Furgonetan egin dugu Lao Cai-Sapa bidea eta Lao Cai-ko zurrunbiloa atzean utzi bezain azkar, paisaia pixkanaka nola aldatzen doan dakusagu. Errepideko bihurguneek mendian gora garamatzate eta landaretza tropikala poliki-poliki desagertzen doa, alpinoagoa den paisaia bati ongietorria emanez. Tenperatura bera ere dezente jaisten doa, altura hartzen dugun moduan. Sapa 1922. urtean sortu zen estazio termala da. Vietnamgo ipar-mendebaldean dago, Txinako mugatik oso gertu. Herriko arkitektura nahasketa bitxia da: frantziar koloniaren eragina dute etxeek, eta bertako eraikinak sarritan okre indartsu edo mostaza kolorez margotuak ageri dira. Hala ere, historia ez da xamurra izan herri honekin. Bigarren Mundu Gerraren, Frantzia eta Estatu Batuen aurkako gudaren eta Txinarekin izandako tira-biren ondorioz, Sapa deseginda geratu zen 1979an. Bere garaian eraiki ziren hotelak xahutu eta itxi egin ziren. Turismoak, ordea, bizia ekarri du berriz ere mendietako herri honetara, eta hotel ugari berreraiki eta gutxiengo etnikoen merkatuak indartu dituzte. Inguruko bailaretara begira dagoen herrixka da Sapa, eta zonalde honen aberastasunera so dagoen balkoia dirudi. Hoang Lien mendiek babesten dute Sapa, frantsesek Alpe Tokinarrak bezala bataiatu zituztenek. Fansipan handia ageri da, bere 3.143 metroekin, gailur nagusi bezala. Sapatik 19 km-ra dago gailurra eta bizpahiru egun behar dira bertara iristeko. Mendizale ororentzat erronka erakargarria, zalantzarik gabe! Zonalde honen benetako aberastasuna, ordea, jendea da. Sei gutxiengo etnikok beraien kultura, hizkuntza, ohiturak eta jantziak gordetzen dituzte. Sapako merkatuetan giza talde bakoitzaren ohiko jantziek kolore berezia ematen diote herriari. Bertara joatn den orok inguruak ezagutzeko modua topatu behar du eta, era egokiena, oinez da. Hamaika herrixka daude zonaldean eta bertakoek azkar ikasi dute turistei saltzeko ibilaldiak direla dirua irabazteko modurik errazena. Sapan bertan agentzia mordoa dago, baina taldeetatik ihes egiteko era ezberdinak bezain erakargarriak daude: moto bat alokatu, bertako gidari baten zerbitzuak kontratatu... Ly izena du gure gidariak. Vietnamdar gazte bat da, adina zehaztea zaila egiten zaigu, bertako jendeak adingabea dirudi eta. Sapa ingurua erakustea izango da bere ardura nagusia: arroz zelaiak, gutxiengo etnikoak, ohiturak, historia, ... hainbeste dago ezagutzeko! Ibilaldia goizean goiz hasi dugu eta Ta Van herriraino iristea izango da eguneko eginbehar nagusia; bertan, Zay etniako familia batek ongietorria emango digu eta etxean jasoko gaitu, beraien ohiturak eta berezitasun gastronomikoak erakusteko. Bidea aparta da, arroz zelaien artean ibili behar dugulako. Zelaiak terrazetan egituratuta daude, terraza perfektuak! Inoiz ikusi dugun berde elektrikoenaz gozatzeko parada dugu, laborategian sorturiko gezurrezko kolorea dirudi eta. Begientzat arrotza den kolorea da, baina bereziki atsegina. Belarra hazita dago eta jendea ikusten da arroza lantzen, patxadan, presarik gabe. BELARRITAKOAK. Paisaiak islatzen duen lasaitasunak bertako jendearen joan-etorriekin kontraste izugarria sortarazten du. Turistengana hurbiltzen diren denak emakumezkoak dira, harrotasunez beraien jantziak erakusten dituzten emakumeak. Hamaiketakoa egitera gelditu gara Lao Chai herrian eta Thae hurbildu zait, hamabost bat urtetako Black Mong taldeko gaztetxoa. Aurpegiz oso polita da eta pozik erakusten dizkit bere jantzi eta bitxiak. Nola izena duzu? Ni Thae naiz, Black Mong neskatoa. Horrelaxe hasi du gure elkarrizketa eta bere mendiei buruz luze hitz egiteko aukera aprobetxatu du. Hala ere, gehien interesatzen zaizkionak nire belarri hutsak dira. Black Mong emakumeek, adinean aurrera doazen heinean, belarritako gehiago jartzen dituzte, emakume izaeraren sinbolo garrantzitsua. Hamabost urterekin bigarrena noiz jarriko zain dago eta ezin du ulertu nik belarritakorik ez eramatea. Zergatik? Black Mong taldea zonaldeko gutxiengo etnikorik handiena dela esan dit eta indigoarekin tindatzen dituzten arropak janzten dituzte. Urdin iluna da beraien kolore nagusia, baina kolorez jositako gerriko biziak eta gerri aldean daramatzaten poltsak beraien irudia alaitzen dute. Ilea ere oso garrantzitsua da emakumeentzat. Gerrirainoko luzera izaten du ileak eta kopetaren parean mototsa hartzen dute, burua ile horrekin biltzen dutelarik. Beraien itxura borobiltzeko, txapel beltz bat jartzen dute eta belarrietan ahalik eta uztai gehien. Emakume izaera erakusteko modu bikainena! Belauneraino iristen zaizkien larruzko zatiak jartzen dituzte, hankak babesteko. Eskolara joatearen garrantziaz hitz egiten dit Thaek. Gustura joaten omen da, baina etxean ere lagundu behar izaten du, hainbeste dago egiteko! Arroza landu, etxean lagundu, eskulanak egin, ahizpa txikiak zaindu... Hala ere, beraien hizkuntza propioa eta vietnamiera ikasi behar dituztela dio, gainerako etniekin ulertu ahal izateko vietnamiera nahitaezkoa baita. Turistek ingelesa eta frantsesa irakasten dizkiete. Jendearekin hitz egitea gustuko du, eta horretarako hizkuntzak ikasi behar dituela aitortzen du. Ingelesa, behintzat, ederki menderatzen du. Aldameneko herrian Red Dao komunitatea bizi da eta kolore gorria omen da bereizten dituena. Buruan zapi gorria daramate emakumeek eta jantzi beltzek osatzen dute beraien itxura. Zilarrezko bitxiek garrantzi aparta dute eta ezkontzetako zapi gorrietan josten dituzten zilarrezko bitxi handiak erakustea gustuko dute. Thae ez da Red Daoen herriraino joaten eta eserita egon garen harrian itxoingo nauela dio. Bueltakoan niretzat bereziki egindako poltsa salduko didala dio, baina bitartean eskumuturreko bat oparitu dit, bere geroagoko salmenta ziurtatu nahian edo... Giang Ta Chai herrixkan Red Dao taldekoak bizi dira. Lauzpabost etxetxo baino ez dira, baina arroz zelai handiak dauzkate. Bide ertzean dagoen lehenengo etxearen atarian urte mordoa dituen Red Dao emakumea zain dugu. Oinutsik doa eta bere etxera sartzeko gonbitea egin digu. Tea prest dauka eta etxea erakutsi eta gauza batzuk saltzeko irrikaz dago. Gonbitea onartu dugu eta egurrez egindako etxe handian sartu gara. Sei seme-alaba omen dauzka eta alargundu zenean bi seme beraien emazteekin gelditu omen ziren berarekin etxean. Gainerakoak Sapa eta Lao Cai-n bizi dira. Bizimodua ez da erraza, arrozak ez duelako irabazi handirik ematen eta etxeko emakumeek eskulanak egiten dituzte turistei saltzeko. Ezkondu zen eguneko zilarrezko txanponak erakutsi dizkigu, bere altxorrik baliotsuena! Red Dao emakumeek beraien azala kontu handiz zaintzen dutela aitortzen digu, ordu asko eguzkitan pasatzen dituztelako. Bainuontzi funtzioa egiten duen upel bat daukate etxearen atzealdean eta bertan garbitzen dira, lur emankorrek ematen dizkieten hamar belar mota desberdin urari nahastuta. Emakumeak beti emakume! Buruan daramaten zapi gorria nola jartzen duten erakusten digu eta emakume guztiek zapian ondo gordeta pospolo kaxa txiki bat ezkutatzen dutela aitortzen du, lehor mantendu behar baitira pospoloak, sua egiteko modu errazena. Etxean egindako eskulan batzuk erosi ondoren eta emakumeak prestatutako tea dastatu bezain pronto, berriz ere Ta Van-era bueltatu gara. Hantxe dago Thae nire zain, niretzat egin duen poltsa eskutan duelarik. Irribarre zintzo batekin agurtu gaitu. Zenbatean erosiko didazu poltsa? Zuretzat bereziki ekarritakoa da. Tratua itxi bezain laster ziztu bizian atera da. Beste turista talde bat iristen ari da herrira, Eta zuk nola duzu izena? galdetzen diola entzun dut. 2014/06/30 - 13:20:01
2006ko audientziak
2006an ETB2k 2,6 puntu galdu ditu, eta ETB1ek sei hamarreko: %4,4ko kuota Matzmorduajangojonau urtezaharreko saioa 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten: %10,1eko kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Dena dela, kate gehienek egin dute behera lehiakide berriak azaldu direlako: Cuatro eta La Sexta. Audientzia portzentaien banaketa zatikatzen joango da datozen urteetan, kate berriak sortzearekin batera. ETB1ek datu onak lortu zituen urtezaharreko gauean. Wazemank umorezko saioaren taldeak eman zion ETB1en ongi etorria 2007 urteari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten programa: %10,1eko batez bestekoa. Datu ona da ETB1entzat, Wazemank-ek ohi izaten duenaren pare; abenduaren 23an %9,5 izan zuen. Iazko urtezaharreko Earki gatxink! programak %8,2ko audientzia izan zuen (42.000 ikus-entzule). ETB2n Vaya semanita saioko aktore taldeak egin zuen urtezaharreko saioa hirugarren urtez jarraian eta %17ko batez bestekoa eskuratu zuen: 102.000 ikus-entzule. 2006an Tele5 ikusi da gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zortzigarren urtez: %26,3. Tele5 lider espainian. Ia bi puntuko aldea ateratzen dio Espainian Tele5k (%21,2) Antena3ri (%19,4). Hirugarren tokian TVE1 dago, %18,3arekin. La Sextak goranzko bidea darama eta %3,2ko pantaila kuota eskuratu du abenduan; %4a prime-time ordutegian. 2008/01/23 - 20:02:06
Zorionak Ainhoa Larreari
2008/01/23 - 20:02:05
La2n katalanez beste hiru hilabetez
2008/01/23 - 20:02:04
Info7 eta Radiokultura frekuentziarik gabe
2008/01/23 - 20:02:03
EHEren salaketa
2008/01/23 - 20:02:03