(titulua)

Warning! fabricadecosas.org has expired. If this is your domain name you must renew it immediately before it is deleted and permanently removed from your account. To renew this domain name visit http://www.NameBright.com

Soituren inguruan

Komunikabide bat ixten den bakoitzean zerbait itzaltzen da bakoitzaren ariman. Eta komunikabide hori Soitu.es-ek zituen berezitasunak baldin baditu, are gehiago. Krisiaren biktima dela esan dute. BBVA kupidagabearen biktima. Gaur egungo munduaren biktima. Baina krisia, BBVA eta gaur egungo munduaren produktoa izan da ere Soitu.es. Komunikabide tradizionalei buelta eman nahi izan zien Soituk. Kazetaritza berritzeko gura indartsuarekin [...]  2009/11/02 - 00:15:03

Euskaldunberri berri eta euskaldunzahar zaharrak

Orakuloak esan dit, Ramon Etxezarretari egindako elkarrizketa honen ostean, euskaldunberri hitzari esanahia aldatu beharko geniokela. Ez geniekela hala deitu behar heldutasunean euskaraz ikasten duten heroi hoiei (nire alabantzarik sentituena merezi duten horiek). Azken urteotan, PP eta PSOEren ideologipean, yo soy vasco han eta hemengo foroetan errepikatzen duten haiei baizik. Hoiek dira euskaldunberri berriak. Euskalduntasunaren muina [...]  2009/09/26 - 19:29:06

Samurai baten bidea

Beharrezkoa da (zait) bigarren plano batera pasatzea, bazterrean gelditzea, garrantzia galtzea, inork ez begiratzea, ahaztua izatea. Oihartzunik gabe. Berea eta soilik berea dena eraikitzeko. Bizitza bat, agian? Nortasun bat, behabada? Samurai baten bidea ziurrenik.  2009/09/19 - 14:07:04

Zinemadia 2009

Udako hilabete deprimenteetan blogari eten bat egin ondoren, berriz ere hemen bueltan. Ez, ez dut oporrik eduki. Bai, nire oporrak zeluloidez jantziko ditut aurten ere. Urtero bezala, aurten ere Zinemaldirako hautaketari ekin diot. Aurten %20eko deskontua egongo da 10 sarrera baino gehiago erostekotan. Eta horrez gain, badirudi azkenean espabilatu eta erosketa saski bat jarriko digutela [...]  2009/09/13 - 00:12:03

Udaren gezurrak

Udan kalera ateratzea ez da disfrutatzen dudan zerbait. Hiria jendez gainezka dago, bero handiegia egiten du niretzat eta ez dut inolako motibaziorik aurkitzen. Udan gogorra da bakardadea. Larunbata gauetan bezain gogorra. Derrigorrez egon behar baikara pozik eta zoriontsu udan (larunbata gauetan bezain pozik eta zoriontsu). Derrigorrez egin behar du bakoitzak bere antzerkia, ezer egiteko gogorik [...]  2009/07/26 - 23:47:04

Donostiako metroaren inguruko galderak

Ez dakit zer iruditzen zaidan Donostian metroa eraikitzeak. Zalantzak sortzen dizkit, etimologiatik soziologiara. Ekonomiatik ekologiara. Lehenengo zalantza, metroa deitzea da nik beti topo deitu diodan horri. Metroa askoz ere azpiegitura sofistikatuagoa dela uste dut. Linea anitzekoa. London, Paris, Madrid edo Berlinen aurki daitekeena. Niri Bilbokoa ez zait metro bat iruditzen, bilbainada bat baizik, baina hori nire [...]  2009/07/13 - 22:10:10

Iraupenaren desioa

Gero eta beldur handiagoa ematen dit etorkizunari buruz hitz egiteak. Nik ez dut prospektibarako balio, nekez ulertzen baitudalako orain eta gaur bertan inguratzen nauena. Horregatik ere, tentuz ibiltzen naiz, beste batean aipatu bezala, hau hil da , hau da etorkizuna , hemendik joan behar dugu eta antzekoak esan baino lehen. Eta nire lanean halakoak esateko aukera asko [...]  2009/07/09 - 08:53:06

Osakidetzaren osasuna

Eusko Jaurlaritza batzuen negozioaz orain konturatu den bitartean -aspalditik genekien berri bat, baina badakizu nolakoak diren gauzak jauregietan, mantsoak-, nigana bestelako lotura bat heldu da: Osasun zerbitzuetan erabili ahal izateko 50 proiektu open source. Askoz ere interesgarriagoa, ezta? Eta pozgarriagoa izango litzateke gure inguruan halako zerbait erabili edo sortuko balitz. Osasunaren mundua bereziki interesgarria suertatzen zait [...]  2009/07/02 - 09:31:03

Pepe Rubianes eta askatasuna

Amak esan dit gaur eguerdian, atzo Buenafuentek eta Pepe Rubianesek eduki zuten solasaldia ikusi zuela La 2-en. Orain dela ez asko hildako aktoreari omenaldia egin zioten Espainiako telebista publikoan ere. Azkenean, barkatu egin omen diotela dirudi. Eta barkatzeko ezer ez dagoela uste dudan arren, pozten naiz. Rubianesek, nire haurtzaroko Rubianes maitagarri horrek, hori eta gehiago [...]  2009/06/15 - 23:36:01

Apple AppStore-aren taupadak

Izarrak dirudite. Ideia ez da originala eta ez da denbora errealean ere. Baina zein ondo egiten ditu Applek gauzak, atzokoak bezalakoak antolatzerakoan.  2009/06/09 - 21:43:07

Nabigatu euskaraz