Algara Konpartsa
Bilboko konpartsa euskalduna
2012ko uda heldu da Algarara!
Gero eta hurbilago dago Aste Nagusia, eta Algaran dena prestatzen hasiak gara. Betiko moduan, Bailen kalean elkartuko gara aurten ere, eta urteroko programazioaz gain, kontzertuak eta beste sorpresa asko egongo dira bertan. Gogoratu! Abuztuaren 18an festak eztanda egin baino lehenago txupinarekin, elkarrekin bazkalduko dugu; igandea Dantza Eguna izango da eta Urbeltzen Dantza Ganbararekin gozatuko dugu, [...] 2012/08/15 - 18:18:22
2011ko Algara bazkari mundiala
Beste urte batez, Kafe Antzokian elkartu ginen algarakideok, Aste Nagusian egindako lanagatik eskerrak emateko; eta, jakina, berriz ere elkarrekin ederto pasatzeko. Eguerdi partean eman genion hasiera egunari, Kepa, Roberto eta musika-eskolako adiskideekin, freskagarriak lagun, Ledesman zehar. Eta tripazorriak zarataka hasi zirenean, Antzokira jo genuen, bazkaltzeko tenorea zen eta. Bertan, pasta platerkada(k), oilaskoa eta gazta-tarta goxoa [...] 2012/08/15 - 18:18:22
2011ko San Tomas eguna
San Tomas, Santomasak, Tomas Deuna kontua da Tomas delako horri omenaldia egin behar diogula abenduaren 21ean, eta jakina, Algarak ez du huts egingo. Arratsalde partean gure txandatxoa egingo dugu Bilboko Konpartson artean Areatzan jarriko dugun txosnan, 16.45etik 19.00etara. Behin bukatutakoan, lehen potea hartuko dugu bertan. 19.45ean gutxi gorabehera, Plaza Berriko Sorgintzulo tabernan jarraituko dugu poteoa, [...] 2012/08/15 - 18:18:22
Gogoaren indarra ospatuko dugu Europako finalaren egunean
Athleticekin final hau ospatuko ez dugu, ba! Kalera atera eta zale guztiekin irabazteko ilusioa konpartituko ez dugu, ba! Europa League geurea da eta! Izan ere, festa erraldoia prestatu dugu asteazken historiko honetarako: txapelketak, jolasak, kantak eta dantzak egun osoan zehar, Albian hasi eta Antzokian bukatu, futbola eta gure Athletic beti gogoan. Goizeko 11.00etan Futbol-ginkanari ekingo [...] 2012/08/15 - 18:18:22
Mendi-martxa Serantesera
Larunbat honetan, hilak 21, Algara mendira doa. Euriari beldurrik izan ez eta goizeko 9.00etan Kafe Antzokiko atean elkartuko gara gure inguruko mendietako ibilbide ederrak ezagutzeko asmoz. Serantes dugu helburu oraingo honetan. Asmo handikoa ote? 2012/08/15 - 18:18:22
Txosnako lehen prestatze-lanak
2012/08/15 - 18:18:22
Konpartsero Eguna larunbatean
Uztailaren 21an ospatuko dugu 2012ko Konpartsero Eguna, gainerako konpartsekin batera, Bilboko Areatzan. Urtero legez, hainbat ekitaldi egongo dira egun osoan, eta hainbeste sari eskuratutako SuperJulen izango da gure ordezkaria pintxo lehiaketan. Algarakideok 12etan geratu gara, bazkaldu aurretik pote batzuk hartu, denon artean mahaiak prestatu, jan-edana ekarri eta, pintxoen lehiaketan esku hartu ondoren, armonia ederrean bazkaltzeko. [...] 2012/08/15 - 18:18:22
Konpartsero eguna 2012
Larunbatean konpartseroen bazkaria izan da Areatzean eta giro bikaina gure artean. Pintxo lehiaketan parte hartu dugu eta Julenek, izozkien kukurutxo batean pintxo gozo-gozoa egin du: ahate urdaiazpikoa, foie, arrautza hariak izan ditu, besteak beste. Ez dugu irabazi lehiaketa, baina denok pentsatu dugu epai mahaikoak ez direla iritsi gure maila katalogatzera Goiz erdian 11.00etakoa egin dugu. [...] 2012/08/15 - 18:18:22
Algara konpartsaren egitaraua
Aste Nagusia heltzear dago, denon artean ondo baino hobeto pasatzeko prest gaude. Ekitaldiz beteriko Aste Nagusi honetan gure ekarpena egin nahi izan dugu kontzertu, bazkari, joko, eta bestelako hitzorduekin. Gure txosnan izango direnak eta konpartsen arteko ekitaldietatik nabarmendu ditugun batzuk aurkituko dituzu gure egitarauan. Abuztuak 18, larunbata 14:00 Bazkaria Algaran, motorrak berotzeko 17:00 Txupinaren kalejira [...] 2012/08/15 - 18:18:22
Konpartsero eguna uztailaren 17an
Gutxi falta da oraindik 2010ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da: 11:00 Musika 12:00 Puzgarriak 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza) 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa 13:00 Pintxoen aurkezpena [...] 2010/07/07 - 13:03:03