Berriemaile
Nafarroako egunkari nazionala
Mezua nola idatzi Blogger sisteman
Google-Blogger plataformak Blogspot.com domeinua eskaintzen du Bideo labur honetan Blogger sisteman mezu edo sarrera nola idazten den ikusiko duzu. Screencasta da eta irakasleak azalpenak ematen ditu mezuak egokiro idatziak izan daitezen. Hona hemen screencasta: 2016/09/09 - 19:40:05
Naroa Iturri berriemailea kazetaritzaz mintzo izan da Bilbon
Naroa Iturri - Argazkia: Aitor Artola Mendebalde Kultura Alkarteak antolatutako XIV. ihardunaldietan parte hartu zuen Naroa Iturri kazetari hernaniarrak. Hamaika Telebistako Gipuzkoako estazioko zuzendariak Bilbo eta hedabideak ditu aipagai berbaldian. Euskaltzaindiko Plaza Barrian izan zan topaketa 2010eko maiatzaren 8an. 2016/09/02 - 20:06:02
Herritar nafarren aberri eguna ospatzen Orreagan 2011n
778. urtea garrantzitsua izan zen euskaldun ororentzat, nafarrek Karol Handiaren armadari irabazio zioten Ibañetako lepoan. Horrela sortu zen hain zuzen estatua VIII. mendean Nafarroan. Tomas Urzainki historialaria eta Pro Libertate Nabarra herritar taldea Orreaga 2011 ekitaldian egon dira aurten. Orreagako bataila oso importantea izan zen euskaldunentzat, estatu nafarrraren sorrera ekarri zuelako. 778. urtetetik euri asko egin duen arren, oraindik gogoratzen dugu Karol Handiaren armadaren aurka egindako balentria. Eneko Haritzaren garaiak lehen estatu nafarra eragin zuen handik aurrera; lehenbizi Iruñeko Erresuma izenarekin eta geroago Nafarroako Erresuma izenagaz. 2011. urtean Mendebaldeko hainbat nafarrek parte hartu dute, bereziki Enkarterritik joandako herritarrak. Egun ederra euskaldunen historia oroitzeko. Dena den, monolitoa edo oroitarria zinez txarto kontserbaturik dago, eta txarragoa dena Roldan inskripzioa du, hain zuzen gu erasotzen gintuenaren arerioarena (ez al da zoratzekoa, gure herrian gertatzen dena; zer historia erakutsi digute!) Omenaldia Eneko Haretzari Orreagan, 2011ko abuztuaren 15ean 2016/09/02 - 20:06:02
Hiperloturen garrantzia
2016/09/02 - 20:06:02
Hasier Etxeberriaren hitzaldia kazetaritza era berriaz: begiraleak, zuzeulariak eta gugeulariak
Zuzeu.eus infogunea Hasier Etxeberriari bideoa grabatu diot ZuZeu proiektua azaldu duenean ikasleen aurrean. Hasierrek ederto azaldu du nola hasi diren proiektu berriztatzaile honekin eta zelako pausoak egin dituzten hastapenean Zuzeu webgunea abiatzeko. 2009ko maiatzaren 7an EHU n egindako mintzaldia da. 2016/09/02 - 20:06:02
Martxelo Otamendik gogoeta dagi euskal kazetaritzaz
Aspaldiko bideoak dira, 2007ko urtean egin bainituen. Berria egunkariko zuzendariak gogoeta egiten du euskararen presentziaz Mendebaldeko eta ekialdeko Nafarroako prentsa idatzian. Mintzaldia 2007ko martxoan eman zuen Bilbaoko Euskal Astean. Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldia izan zen. 2016/09/02 - 12:35:03
Bokale Zaharra, Labriteko portua
Frantsesez Vieux Boucau jarri diote izena, eta nafar hizkuntzan Bokale Zaharra da. Hala ere, Port Albret edo Labriteko Portua izenaz ere ezagun da Labriteko kostaldeko portu antzeko hau, Gaskoniako landetan kokatua. Egia esan, benetan zoragarria da turismoa egiteko, daukan itsas lakuagatik, non irla bat ere dagoen. Horrez gain, bidegorriak daude ipar, hego eta ekialdeko norabidea dutenak pinudien artean pedalei eragiteko. Herri polit eta txikia da, zinez, Bokale Zaharra. Garai batean trenbidea pasatzen zen eta egun bizikletaz egin daiteke trenaren bidea, bidegorri bihurturik. Nafarroako Henrike IIIaren garaian sortu zen Labriteko portua, Aturri ibaia probestuz. Bokale Zaharraren mapa - Itsas lakua 2016/09/02 - 03:54:03
LN alderdia Gipuzkoan aurkeztuko da EAEko hauteskundeetan
Mendebaldeko Nafarroako Euskal Autonomi Elkartean hauteskundeak izango dira irailaren 25ean. Egun horretan, Gipuzkoako nafartarrek lehenengoz aukera izango dute alderdi nazional nafar bati botoa emateko. Libertate Nafarra deritzon alderdiak Nafarroa Batua aldarrikatzen du eta horrexegatik aurkezten da lurralde nafar guztietan. Duela gutxi sortutako alderdi hau lehena da mugimendu nafartzaleak sustatua, Nafarroako estatu aske eta batuaren alde dagoena. Zerrendako lehen hautagaia Ibon Arrieta azkoitiarra da. Libertate.eu domeinuan dauka webgunea LNk 2016/09/02 - 03:54:03
Ezkarai, eskiatzeko eta bapo jateko herri aparta
Ezkarai herria ospetsua da eski estazioagatik, Valdezcaray deritzonagatik hain zuzen ere. Ezkarai Demanda mendilerroaren ondoan dago eta Echaurren izeneko jatetxe eta hotela dauka, non bikain jaten baita. Politikari asko joaten dira bertara elkarri hitz egitera. Hego Nafarroako herri honetara mendebaldar xume asko ere joaten dira udan eta neguan. Harrizko etxeak ondo kontserbaturik daude bertan eta eskizaleek dendak dituzte beren tresnak eta jantziak erosi ahal izateko. Ezkarai pasa eta gero egungo muga politikoa dago Errioxako komunitatearen eta Gaztelaren artean. Demandako haranean asko dira nafarreraren presentziako lekukoak: deiturak, toponimoak eta ohiturak batik-bat. Ezkarai herria - Iturria: Wikiloc.com 2016/09/02 - 03:54:03
Aierbe, Oska eta Jakaren arteko herri aparta
2016/09/01 - 22:04:02