Urola Kostako HitzaAzkoitia – Urola Kostako Hitza

Urola Kostako albisteak

Ohiturari jarraituz, patata tortilla lehiaketa egin dute Azkoitiko gaztetxoek

 2019/01/04 - 16:21:02

Mus Txapelketa jokatuko dute larunbatean Azkoitiko Zurt tabernan

XI. Mus Txapelketa jokatuko dute larunbatean, hilak 5, Azkoitiko Zurt tabernan, 15:30ean hasita. Izen-ematea 30 euro ordaindu beharko da bikoteko. Izena eman nahi dutenek bi lekutan egin dezakete izen-ematea, Zurten bertan edo Latz tabernan. Txapelketaren egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 15:30ak baino lehen. Dena den, izen-ematea aurrez egiteko eskatu dute Zurt tabernako [ ]  2019/01/04 - 16:21:02

‘Gau Magikoa Kai, Mai, Koa’ antzezlanerako sarrerak Azkoitiko udaletxean eros daitezke aurrez

Gontzal Mendibilek Gabonetarako sortu duen Gau Magikoa Kai, Mai, Koa haurrentzako antzezlana taularatuko dute ostiralean, hilaren 4an, Azkoitian, eta udalak adierazi duenez, emanaldirako sarrerak gaur, bihar eta etzi eros daitezke udaletxeko kultura sailean. 09:00etatik 13:00etara bitartean salduko dituzte sarrerak udaletxean, eta egunean bertan, emanaldia baino lehen ere eskuratu ahal izango dira, Baztartxo antzokiko lehiatilan. 5 [ ]  2019/01/04 - 16:21:02

Kalean da Soma Cult musika taldearen aurreneko maketa fisikoa

Soma Cult taldeak bere aurreneko maketa kaleratu du, eta gaurtik aurrera eskuragarri izango da euskarri fisikoan. Izan ere, egindako lanarekin aurreneko kopiak kaleratu dituzte, eta salgai jarriko dituzte beren kontzertuetan nahiz Beasaingo irizar tabernan. Azpeitiko, Azkoitiko eta Beasaingo hiru musikarik osatzen dute Soma Cult: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak. 2017 urte [ ]  2019/01/04 - 16:21:02

‘InDJ Muggie’ umeentzako ikuskizuna eskainiko dute gaur, Azkoitian

Azkoitiko Udalak antolatuta, umeei zuzendutako InDJ Muggie ikuskizuna eskainiko dute gaur, osteguna, Elkargunean. Antzerkia, zirkua eta dantza uztartzen ditu lanak, eta 17:00etan hasiko da doako emanaldia. Honako hau da ikuskizunaren sinopsia: InD-Jones esploratzaileak, udako abesti berriaren bila, munduari bira ematea erabakiko du, eta oraingoan Dj-Nai elkartuko zaio bidean. Zerbaiten bila ibiliko dira eta ez dute etsiko aurkitu [ ]  2019/01/04 - 16:21:02

HARA! Gantzarainen ‘Zuloa’ lana nabarmendu dute iaz argitaratutako liburuen artean

Berria egunkariko literatur kritikariek Xabier Gantzarainen Zuloa saiakera nabarmendu dute 2018an argitaratutako liburu onenen artean. Zuloarekin batera, Harkaitz Canonen Fakirraren ahotsa eleberria ere nabarmendu dute kritikariek. Gaur, osteguna, argitaratu ditu kazetak iazko liburu onenen kritikak, eta Peru Iparragirrek eta Aiora Sampedrok goraipatu dute Zuloa. Besteak beste, honako hau aipatu dute azkoitiarrak idatzitako saiakeraren inguruan: Zuloa [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

2018ko Azkoitia-Azpeitia, Euskal Herriko maratoi erdi onena

Azkoitia-Azpeitia Euskal Herriko maratoi erdi onena izan zen iaz ere; izan ere, Espainiako Atletismo Federazioak emandako puntuazioa tarteko, nazioarteko maratoi erdi hori Espainiako hainbat lasterketekin osatutako sailkapeneko seigarren postuan dago –azken urteetan postu horretan ageri da–. Diego Garciaren oroimenezko proba udaberriro egiten dute, eta atzo jaso zuten haren antolatzaileek maratoi erdien rankinga. Horiek jakinarazi dutenez, [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

Cristina Uriarte sailburuari Azkoitiko hezkuntzaren berri eman diote herriko politikariek

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin bildu ziren Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziak atzo, osteguna. Udaletxean elkartu ziren politikariak, eta hezkuntza esparruko hainbat gai jorratu zuten, bide batez, herriko egoeraren berri emanez. Esaterako, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, eskolak, enpresak eta udalak elkarlanean egiten ari diren lana nolakoa den azaldu zioten Uriarteri. Halaber, sailburuak [ ]  2018/12/18 - 07:04:02

Jostailu bilketa egingo dute Azkoitiko parrokian abenduaren 26an eta 27an

Jostailu bilketa egingo dute Azkotian hilaren 26an eta 27an. Parrokiako Kantzelera joan beharko da bertako arduradunari egoera onean dauden jostailuak eramatera, 09:00etatik 12:00etara. Urtero legez, jostailu bilketa egingo dute ume denek berea jaso dezaten. Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak jasoko dituzte jostailuak. Jostailuak jasotzeko eguna, berriz, abenduaren 28a izango da, 09:00etatik 12:00ak bitartean.  2018/12/18 - 07:04:02

Ramon Oñederra ‘Kattu’ gogoan izan dute haren hilketaren 35. urtemugan

Datorren abenduaren 19an 35 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta hura gogoan izan dute gaur dozenaka lagunek bere sorterrian. 13:00etan hasita egin dute Katturen eta joan zen urriaren 11n hil zen Joxe Aranburu Txataren –Gotzon Aranburu preso azpeitiarraren aita– oroimenezko ekitaldia. Trikitilariak Elgeta abestia joz iritsi dira plazara, eta [ ]  2018/12/18 - 07:04:02

Nabigatu euskaraz