Urola Kostako HitzaBeizama – Urola Kostako Hitza

Urola Kostako albisteak

Mahaiaren bueltan eta kantuan goxatu dute Euskaraldia Beizaman

Festa giroan elkartu ziren atzo iluntzean Beizamako ostatuan, Euskaraldia dela-eta antolatutako ekitaldian, 30 bat lagun. Gaztaina erreak dastatuz borobildutako afariaren ondoren, eztarriak behar bezala berotuta, euskal kantuak abestuz eman zuten gaua, Iñaki Labakak gidatuta. Hona hemen, atzoko afari musikatuaren argazki batzuk:  2018/12/05 - 02:56:01

HARA! Beizaman grabatutako ‘Herri txiki infernu handi’ saioa, sarean ikusgai

ETB1eko Herri Txiki infernu handi saioa grabatu zuten joan den urriaren 25ean Beizaman, eta atzo, igandea, eman zuten telebistan. Ohi bezala, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztu zuten programa, eta Xebastian Lizaso bertsolaria izan zuten bidelagun. Besteak beste, herriko hainbat bizilagun eta udaleko ordezkariak azaldu ziren umorez betetako saioan. Lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.  2018/12/05 - 02:56:01

Kantuz girotutako gaztaina jana egingo dute ostiralean, Beizaman

Euskaraldia dela eta, ekitaldi berezi bat prestatu dute Beizaman ostiralerako, azaroak 30. Hain zuzen ere, afaria egingo dute 20:30ean hasita osatatuan, eta ondoren, gaztain erreak izango dira postrerako. Afalostean, Iñaki Labakak lagunduta, euskal abestiak kantatuko dituzte. Afarira joan nahi duenak, izena eman behar du ostegunera bitartean, Kolarpean.  2018/12/05 - 02:56:01

Erdigunea, Beizamara

Iturralde Beriainen (Nafarroa) izan zen udan, eta bertan ikusi zuen Euskal Herriko erdigunea izenez ezaguna den lekua. Felix Isasak egindako kalkuluen arabera dago zehaztuta leku hori, eta monolito bat ere badago bertan. Etxera itzultzean begira hasi nintzen nola jakin ote zuen hura zela erdigunea, eta, nire kalkuluak eginda, handik metro gutxira kokatu nuen Euskal Herriaren [ ]  2018/11/13 - 00:58:01

Nekane Otaño: “Beizamako umeek harremana ez galtzeko balio du judotekak”

Umeak harremantzeko tresna aparta izan ohi da jolasa; eta Beizaman, umeek harremana ez galtzeko ere balio du. Joan den ikasturtetik, gainera, judoak betetzen du hango umeei zuzentuako aisialdi eskaintza, eta kirola praktikatzeko ez ezik, elkarren berri edukitzeko ere balio die jarduera horrek. Beizamako umeak ikastetxe desberdinetara joaten dira, eta herrian zerbait antolatzea nahi genuen, beraiek [ ]  2018/11/13 - 00:58:01

‘Herri txiki infernu handi’ telebista saioa grabatu dute Beizaman

ETB1eko Herri txiki infernu handi saioa grabatu zuten duela gutxi Beizaman, eta atzo, osteguna, saio horren proiekzioa egin zuten herriko frontoian. 20:00etan hasi zen ekitaldia, eta ehun herritar inguru bildu ziren bertan. Han izan ziren Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak nahiz Xebastian Lizaso bertsolaria. Besteak beste, herriko hainbat bizilagun eta udaleko ordezkariak azaldu ziren [ ]  2018/10/30 - 08:59:01

Beizaman izan da Markel Olano, aldundiak han egin dituen lanak ezagutzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak Beizamako bi baserri bide berritu eta udal eraikinetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak egin ditu azken urteetan, eta egindakoa bertatik bertara ikusteko asmoz, Markel Olano diputatu nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapenerako, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua Beizaman izan ziren atzo, asteazkena. Aldundiak Gipuzkoako udalerri txikietan abiatutako LandaGipuzkoa+ egitasmoaren bidez egin ditu [ ]  2018/10/30 - 08:59:01

Mikel Larrañagak eta Eneko Otañok Lehen Maiako Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute igandean

Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan parte hartuko dute igandean. Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da lehia 12:00etan hasita, eta Larrañagaz eta Otañoz gain, beste lau aizkolari ariko dira nor baino nor: Joseba Otaegi zizurkildarra, Aitzol Atutxa dimarra, Iker Vicente otxagabiarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra.  2018/10/23 - 23:40:06

HARA! Gipuzkoaren erdigunea, Beizama

Asier Iturraldek Euskal Herriaren eta Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdigunearen kokapen geografikoak kalkulatu ditu, hark Iametza.eus-en jakinarazi duenez. 2004an Felix Isasa ingeniariak egindako kalkulua berretsi du; hain zuzen ere, Gaindegiaren Euskalgeo.eus webguneko bi tresna erabilita ondorioztatu du, Euskal Herriaren erdigune geografikoa Nafarroako Andimendi mendilerroan dagoela, Beriain menditik gertu. Gainera, Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdiguneak ere [ ]  2018/10/18 - 02:58:02

Zestoan grabatutako ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa emango dute igandean

Irailean grabatu zuten Herri txiki, infernu handi saioa Zestoan, eta igande honetan emango dute ETB1en, 22:00etan hasita. Hainbat herritar elkarrizketatu zituzten Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek irailaren 11n egindako grabaketetan, besteak beste, Zestoako parrokoa, eta herriko hainbat toki ere bisitatu zuten. Proiekzioa, berriz, handik egun batzuetara grabatu zuten Bainuetxean, eta igandean ikusi ahal izango [ ]  2018/10/18 - 02:58:02

Nabigatu euskaraz