Urola Kostako HitzaGetaria – Urola Kostako Hitza

Urola Kostako albisteak

Poker eta pala txapelketak antolatu ditu Getariako gaztetxeak

Getariako Gazte Asanbladak zazpigarren urtez poker txapelketa antolatu du abenduaren 28rako, ostiralerako. 16:30ean hasiko da norgehiagoka, eta bertan parte hartu nahi dutenek, 16:00etan eman eman beharko dute izena gaztetxean bertan. Inskripzioa 10 eurokoa izango da. Irabazleak diru sarreren %50a eta trofeoa irabaziko ditu, bigarren sailkatuak diru sarreren %30a, eta hirugarrenak %20a. Getariarrak txapelketan parte hartzera animatu dituzte [ ]  2019/01/04 - 16:05:02

Ostiralean bukatuko da UKUEn enplegua sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Urola Kostako Udal Elkartearen enpleguaren sustapenera bideratutako diru-laguntza lerroan eskabideak aurkezteko epea hurrengo ostiralean, abenduaren 28an, amaituko da. Enpleguaren sustapenerako 115.000,00 euro gorde dira, eta langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek: Prestakuntza Bonoaren programa Berrikuntza aurreratuan ikastaroa egin eta bonoa eskuratu duenen bat kontratatuz gero, diru-laguntza zuzenean eskuratuko du enpresak. Bonoa eskuratu [ ]  2019/01/04 - 16:05:02

Irudietan: Gurrutxagak eta Larrañagak irabazi dute Getariako III. pala txapelketa mistoa

Hirugarren urtez Getariako gaztetxeak pala txapelketa mistoa antolatu du. Gaur jokatu da parekidetasuna ardatz duen kirol hitzordua, eta giro ederra izan da goizean goizetik frontoi inguruan. Goiz-eguerdi parteko txapelketa izan da eta 10 bikotek parte hartu dute norgehiagokan. Getariako III. pala txapelketa mistoko txapeldunak Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga izan dira.  2019/01/04 - 16:05:02

Irudietan: Jendetza bildu du San Prudentzion ‘Ezkurrak, basotik ahora’ ekimenak

Ezkurra basotik ahora lelo hartuta, goiz osoko egitaraua antolatu dute San Prudentzioko Lagunek Goiaberen eta Basaberen lankidetzarekin. Besteak beste, inguruko landaredia ezagutu eta ezkurrekin oinarrizko elikagaiak prestatzen ikasi dute. Goizari amaiera emateko, mokadutxoa edo xaixia izan dute auzoan. Ezkurrekin egindako ogia eta kafea dastatzeko aukera izan da bertan. Horretaz gain, danbolinan erretako gaztainak ere egin [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Aitor Urrestiren kontrako pintaketak salatu dituzte Getariako EAJk eta EH Bilduk

Atzo azaldu ziren pintaketa horietan A.Urresti al gulag, Gora ETA eta Gora langile borroka mezuak idatzita zeudela kritikatu du alderdi jeltzaleak. “Gaur [atzo], abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, agertu dira pintaketak. Horiek guztiz deitoragarriak dira, ez dira onargarriak eta lekuz kanpo daude. Bizikidetzan pausoak ematen ari den gizarte batentzako zama besterik ez dira horrelako ekintzak; argien artean itzaluneak”, adierazi [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Elkano Fundazioak mendeurreneko programazioaren zati bat aurkeztu du

Joan Sebastian Elkanok 1519-1522 bitartean emandako lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatu, eta horren harira, hainbat ekimen antolatzeko asmoa dute Elkano Fundazioa osatzen duten erakundeek. Itsasoak lurraldearen garapen ekonomikoan eta sozialean izan duen garrantziari balioa eman nahi diote, nabigatzaile getariarraren figura historikoa eta bere ondorioak nabarmenduz. Datozen hiru urteetako helburuak aurkeztu dituzte gaur Elkano Fundazioa [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Abian jarri du Getariako EH Bilduk Herri Programa osatzeko dinamika parte hartzailea

2019ko udal hauteskundeetarako EH Bilduren herri programa osatzeko, Hariz hari Getaria harilkatzen dinamika parte hartzailea abiatu dute. Dinamikaren lehen urratsa udan egin zuten arren, herriko eragile eta elkarteekin biltzen hasi dira beste behin. Herritar eta auzotarren ekarpenak biltzea dute hurrengo pausoa. Alde batetik, 250 herritarrek azken urteetan udal jardueran antzeman dituzten alderdi positiboak eta hutsuneak [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Bihar San Tomas da Zarautzen eta Getarian

San Tomas eguna abenduaren 21 da. Bada, ordea, jaia asteburu honetan hasiko duenik. Getarian eta Zarautzen, esaterako, bihar hasiko dituzte lehen ospakizunak. Goizean zehar, ohi bezala, txistorra eta taloak dastatzeko aukera izango da bi herrietan. Hainbat jarduera ere antolatu dituzte, Zarautzen AEK-k eta Getarian Gure Txeru kultur elkarteak. 12:00etatik 14:00etara bitartean, talo eta txistorra postuak [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Sahatsagako etxebizitza sustapeneko baldintzetan aldaketak eskatu ditu Getariako EAJk

Getariako EAJk aldaketak eskatu ditu urriaren 11n EH Bilduk azkatasunez eta presaka udalbatzarrean onartu zituzten Sahatsagako II. fasean eraikiko diren babes ofizialeko eta tasatuak diren etxebizitzen esleipenerako oinarrietan. Zehazki, hiru dira jeltzaleek etxebizitzen banaketan proposatutako aldaketak: gazteentzako etxebizitza gehiago gordetzea, 35 urtetik gorako eta bakarrik bizi direnentzako aukerak sortzea, eta azkenik, etxebizitza handienak familia ugarientzako izatea. [ ]  2018/12/18 - 06:48:02

Agintea, haurren eskuetan

Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, Alkate Txiki eguna ospatu zuten atzo. Etxeko txikienak izan ziren nagusi egun osoan zehar. Tailerrak izan zituzten Berdura plazan, eta ondoren hasi zen eguneko ekitaldi nagusia: aginte makila haurrei eskaini eta udalbatzarra egin zuten udaletxean. Goraino bete zen pleno aretoa, eta haurrek beren eskakizunak egiteko aukera izan zuten bertan. Denis Garrastazu [ ]  2018/12/05 - 02:55:02

Nabigatu euskaraz