Urola Kostako HitzaAzpeitia – Urola Kostako Hitza

Urola Kostako albisteak

Azpeitiko Balentina Agirre plazako parkea itxita, berritzeko lanak tarteko

Azpeitiko Balentina Agirre plazako parkea itxita dago egunotan. Udalak jakinarazi duenez, parkeko hainbat elementu zaharkituta eta modu arriskutsuan zeuden, eta horiek berritzeko eta parkea margotzeko lanak egingo dituzte datozen egunetan. Segurtasun neurriak hartuko dituzte parkea berritzerakoan, baina lehengo itxura izango du lanak bukatzean; hau da, itsasontzi forma izango du jolaslekuak. Berritze lanak hilabeteren buruan bukatzea [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

HARA! Nola iritsi ote da horraino?

Gaur eguerdian Azpeitian ateratakoa da irudia: ardi bat Ezkuztako zabalgunean. Noraezean ote zebilen? Nola iritsi ote da horraino? Eta non ote du artaldea? Belardia aurkitu du behintzat, errepidearen ondoan bada ere.  2019/01/04 - 16:17:02

Herritarren kezkak eta beharrak ezagutzeko galdeketa prozesua egingo du Azpeitiko EH Bilduk

Azpeitiko EH Bilduk herritarren beharrak eta kezkak ezagutzeko Zugandik hasita, herria egiten galdeketa prozesua abiatuko du udal hauteskundeen atarian. Bi bide baliatuko ditu koalizioak herritarrei galderak egiteko: batetik, talde profesional batek ausazko galdeketak egingo dizkie herritarrei telefono bidez; eta, bestetik, herritarrek Internet bidez erantzun ahal izango dituzte galdetegiak. 400 herritarri egingo dizkiete telefono bidezko galde-sortak, [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

Aritz Unanue: “Zuzenean jotzea gustatzen zaigu gehien, eta horretarako aukera paregabea da Arkupehotsak”

Duela pare bat urte sortu zuten Izei taldea Joseba Eizagirre, Pello Arribas, Aritz Unanue eta Aitzol Etxaniz azpeitiarrek. Musikaren munduan eskarmentua duten lau lagun horiek Izei taldearekin lehen aldiz igoko dira Sanagustin kulturguneko agertokira. Urola Kostako Hitzak Aritz Unanue Izei taldeko bateria-jotzailearekin hitz egin du, eta hark azaldu duenez, dena emateko prest daude taldekideak. Lau [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

Nora Alberdiren argazki erakusketa ikusgai dago Azpeitiko Sanagustin kulturgunean

Nora Alberdi azpeitiar gazteak ateratako argazkiak ikusgai jarri dituzte Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Urtarrilaren 15era bitartean izango da erakusketa zabalik. Askotariko momentuak izoztu ditu Alberdik irudietan: paisaiak, naturako elementuak, eskuak, pertsonak Hona hemen erakusketako irudiak:  2019/01/04 - 16:17:02

Nuarbe auzoa ur hornidura sare nagusira lotuko dute

Nuarbe auzoan hainbat arazo izan dute urarekin urteetan, eta egoerari irtenbidea emateko beste urrats bat egingo dute erakundeek. Hain zuzen ere, auzoa uraren hornidura sare nagusira konektatzea adostu dute Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, eta obra horiek 2022ra arteko plangintzan sartu ditu kontsortzioak. Udalak jakinarazi duenez, ekainean adostu zuten lanok egitea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

Ikusleak txunditu ditu Azpeitiko Gaztetxearen Hoi Denk Zirkue! ikuskizunak

Magiaz, umorez, algaraz eta dantzaz bete zen atzo, urtarrilak 3, Azpeitiko Gaztetxea, Hoi Denk Zirkue! ikuskizunaren galan. Dozenaka haur, gaztetxo eta guraso elkartu ziren bertan, Gaztetxeak antolatutako zirkoaren hirugarren edizio ikusteko, eta gogotik gozatu zuten emanaldiak iraun zuen bitartean. Estenatokia dotore zegoen atzokoan, asanbladako kideek Gaztetxea zirkoz jantzi baitzuten ikuskizunerako; kolore beltza, zuria eta gorria nabarmentzen [ ]  2019/01/04 - 16:17:02

Azpeitiko Sanjuandegi auzoko Azoka Herritik, bideoan

Azoka Herritik iritsi zen Sanjuandegira, zapatuan, beste urte batez. Eguna triste esnatu bazen ere, eguerdia iristerako jende ugari bertaratu zen plazara, eta antolatzaileen aburuz aspaldiko azokarik jendetsuena izan zen zapatukoa. Giro ederra, denetariko postuak eta jende ugari elkartu zituen Azoka Herritikek. Baserritarren, artisauen eta kooperazio taldeen postuak ikusteko eta haien prioduktuak erosteko aukera izan zen [ ]  2018/12/18 - 07:00:03

Ostegunean irekiko dute Azpeitiko Bidezko Merkataritzako denda, Betharramen

Gabon garaiko urteroko hitzordua beteko du aurten ere Azpeitiko Parrokiako Mixio Taldeak, Bidezko Merkataritzako denda irekita. Aurten, kokapen berria estreinatuko du dendak: Betharrameko aretoan jarriko dute. Urte luzez Frontoi Txikiaren ondoko eraikinean jarri ondoren, iaz Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan ipini zuten, eta aurten berriro aldatuko dute tokiz. Ostegunean, hilaren 20an, zabalduko dute Bidezko Merkataritzako [ ]  2018/12/18 - 07:00:03

Pedro Luengo azpeitiarrak sortutako margolanak ikusgai, Azpeitiko Foru Ibilbideko erakusketa aretoan

Pedro Luengo azpeitiarrak berak sortutako margolanen erakusketa jarri du Azpeitiko Foru Ibilbideko Udal erakusketa aretoan. Portrait. Black and white izena jarri dio erakusketari, eta joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak. Azpeitiko artistak sortutako artelanak hilaren 31 arte egongo dira ikusgai. Erakusketa aretoa aste osoan zehar egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jai egunetan, [ ]  2018/12/18 - 07:00:03

Nabigatu euskaraz