Urola Kostako HitzaErrezil â Urola Kostako Hitza
Urola Kostako albisteak
Kantu giroz beteta datoz Gabonak
Beste behin ere ate joka dira Gabonetako festak. Aurten ere, Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herri guztietan egingo dute geldialdia, etxeetan opariak utzi baino lehen. Horrez gain, ohitura zaharrei eutsiz, herri guztietan kalera aterako dira herritarrak kaleak Gabon kantuekin girotzera. Ikastetxeetako gaztetxoak, abesbatzetako kideak eta animatzen den oro murgilduko dira Gabon giroan datozen egunetan. Bestalde, [ ] 2019/01/04 - 16:15:02
Langileen protestak eskualdeko hainbat anbulatoriotan
Atzo, abenduak 19, elkarretaratzeak egin zituzten Urola Kostako hainbat anbulatoriotan. Zarauzko, Zumaiako, Orioko eta Zestoako hainbat osasun langilek egin zuen bat lan baldintza hobeak eskatzeko deialdiarekin, antolatzaileetako batek HITZAri jakinarazi dioenez. Azpeitian ez zuten bat egin protestekin, eta Azkoitiko daturik ez dute ez antolatzaileek, ez hedabide honek. Protesten helburuak Lehen Arreta Arnasberritzen foroak deitu zuen [ ] 2019/01/04 - 16:15:02
Jokin Eizmendik irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
Larunbat gauean Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatu zen Asteasun, eta Joseba Ostolaza Harri Eskolako kide Jokin Eizmendi zarauztarrak irabazi du 2018ko txapela, aurkariei errenta nabarmena aterata. Ikuskizun eder eta berritzaileaz gozatzeko aukera izan zuten hitzordura bertaratu edo telebistaz jarraitu zutenek, eta harri-jasotzea indartsu dagoela argi geratu zen beste behin. Hasiera batean txapelketan zazpi harri-jasotzailek [ ] 2019/01/04 - 16:15:02
Iñaki Olidenek irabazi du III. Saizar Idi Demako finala
Argazkiak: Ibon Errazu Atzo arratsaldean, igandearekin, III. Saizar Idi Demako finala jokatu zen Errezilen, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren barruan. Lehia estua izan zen, hiru parte hartzaileak 60 plazaren bueltan ibili baitziren, hala ere, Iñaki Oliden izan zen txapelketako garailea 62 plaza, 3 metro eta 80 zentimetroko markarekin. Bigarren postua Ipiñarrietak lortu zuen 60 plaza, 3 zinta, [ ] 2019/01/04 - 16:06:02
Adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak greban daude
Azaroa amaieran protestak eta grebak egin zituzten adinekoen zaintzaren sektoreko Gipuzkoako langileek, lan hitzarmen duina eskatzeko. Negoziazio-mahaian ez da akordiorik egon, eta ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute berriz, aste honetarako. ELAk aste osorako deitu du lanuztea, abenduaren 24tik 31ra bitartean; LABek, 24an eta 31n deitu du. ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, ona izan da [ ] 2019/01/04 - 16:06:02
III. Saizar Idi Dema Txapelketa jokatuko dute igandean Errezilgo probalekuan
Saizar Idi Dema Txapelketaren hirugarren edizioa jokatuko dute igandean, hilaren 23an, Errezilen, eta hiru demalari lehiatuko dira hango probalekuan. Gainera, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren finala ere izango da egun horretan jokatuko duten dema. Parte hartzaileen artean, eskualdeko demalariak ere izango dira igandeko proban: Azkoitiko Isidro Erretegiak eta Orioko Olidenek neurtuko dituzte indarrak, Ipiñarrietarekin batera. 18:00etan hasiko [ ] 2018/12/18 - 06:58:02
Akrobazia erakustaldia eskainiko du bizikleta gainean Iñigo Arroyok, Errezilen
Gaztetandik kultur elkarteak aurtengo azken ekintza antolatu du hilaren 19rako, asteazkena. Iñigo Arroyo txirrindularitzako BMX diziplinan aditua da, eta hainbat erakustaldi eskainiko du Errezilen egun horretan. Barakaldarrak bizikleta gainean akrobaziak egiten ditu, eta 15:00etatik 16:30era bitartean, eskolako ikasleei eskainiko die saioa. 18:00etatik 19:30era, berriz, herritar guztientzako erakustaldia egingo du eskolako jolastokian. Akrobaziak egiteaz gain, bere [ ] 2018/12/18 - 06:58:02
Arria V.ak lortu du Urrezko Aizkolari Koparen finalerako txartela
Urrezko Aizkolari Koparen bigarren finalaurrekoa jokatu dute gaur goizean, Aizarnazabalen, eta Xabier Orbegozo Arria V.a nagusitu da proban. Horrenbestez, hilaren 31an Asteasun jokatuko duten finalerako txartela lortu du errezildarrak. 12:00etan hasi da finalaurrekoa Aizarnazabalgo pilotalekuan, eta Arria V.ak Jon Rekondo izan du aurrez aurre. Bi aizkolariek hamalau kanaerdiko ebaki behar izan dituzte. Arria V.ak, 37 [ ] 2018/12/18 - 06:58:02
Uraren, ibilgailuen eta zaborraren tasak ehuneko 1 igoko ditu Errezilgo Udalak
Errezilgo Udalak 2019rako ordenantza fiskalak onartu berri ditu. Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga eta ur hornidura, zabor bilketa eta estolderia zerbitzuen gaineko tasak %1 igotzea onartu ditu udalak. Gainontzeko tasak eta zergak, berriz, lehen bezala geldituko dira datorren urtean. Xebero Agirretxe alkateak azaldu duenez, zergetan eta tasetan igoera progresiboaren aldekoak dira Errezilgo Udalean, herritarrei gutxien eragiten [ ] 2018/12/18 - 06:58:02
Giro ederrean egin dute Errezil Sagarraren astearen barruko ikastaroa
Udazkenarekin batera iritsi ohi da sagar uzta, eta urtero sasoi horretan egin ohi duten bezala, Errezil Sagarraren Astea ari dira egiten Errezilen. Prestatutako egitarauaren barruan, ikastaroa eskaini zuen atzo, asteazkena, Azpeitiko Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak Errezilgo Erniope elkartean. Hamar lagun inguruko taldea animatu zen Eizagirrek eskainitako ikastarora, eta giro ederrean aritu ziren sukaldatzen. Ondoren, prestatutakoak dastatzeko aukera izan zuten ikastarora animatu [ ] 2018/12/05 - 03:05:01