urolakosta, aktualitatea: Orio

Urola kostako albisteak

Oriok 32 ontzi uretaratuko ditu Gipuzkoako Aulki Mugikorreko laugarren jardunaldian

 2025/02/21 - 18:19:01

Pako Aristiren eta Mikel Markezen 'Gora euskal kantagintza' gida, nerabeak euskal musikara erakartzeko

Atzo aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egin duten eta Kultura Eskola programaren katalogoa osatuko duen "tresna pedagogiko berritzailea". 12 eta 16 urte arteko nerabeen artean euskal musika eta kultur ondarea ezagutaraztea eta sustatzea da gida didaktikoaren helburua.  2025/02/21 - 16:17:15

Kofradia eta Dikeko proiektuez xehetasun gehiago eman ditu udalak

Orioko Udalak oharra kaleratu du gaur HAPO berriaren puntu garrantzitsuenak gogoraraziz eta hainbat xehetasun berri emanez, esaterako kofradia berriaren proiektua martxan dela eta Dikeko eremuak zer ekipamendu mota jasoko dituen. Urtebetera jasoko du udalak HAPOaren behin betiko onarpena, eta orduan plana herritarrei aurkezteko ekitaldia egingo du.  2025/02/21 - 11:31:01

Kiloka elkartasun Sahararantz

Janari bilketa amaituta, produktuak kaxetan sartu eta eraman dituzte Irunera. 128 kaxa handi eta zortzi txiki bildu dituzte guztira; 2.600 kilo.  2025/02/20 - 14:35:05

Urola Kostako erronkei erantzuteko, "plan eraldatzaile bat" lantzen hasi da EAJ

Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) Maria Eugenia Arrizabalaga presidenteak eta Urola Kostako 11 herrietako ordezkariek topaketa egin dute Azkoitian, EAJk eskualdean dituen erronkei erantzuteko estrategia bat lantzen hasi baitira. Urola Kostaren garapenerako "hainbat proiektu estrategiko" planteatu dituzte jeltzaleek.  2025/02/20 - 14:35:05

Eskualdeko hiru kazetariren erreportaje batek jaso du Gerda Taro Kazetaritza Saria

 2025/02/20 - 12:12:02

Egun osoko festa izango da aurten Orioko inauterietan

11:30ean hasi eta iluntzera arte, desfiea, photocall-a, herri bazkaria, mozorro lehiaketa eta zuzeneko musika emanaldiak antolatu dituzte elkarlanean Orioko Udalak, Txurrumuskik eta Arkupek.  2025/02/19 - 15:12:02

Noemi Ostolaza izango da Emakundeko idazkari nagusi berria

Orioko Udalean EAJko zinegotzia da, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria izan zen aurreko gobernuan.  2025/02/19 - 15:12:02

Hiru oriotar lehiatuko dira martxoan eskubaloiko Erreginaren Kopan

Maria Zaldua, Libe Arruabarrena eta Laida Urbitarte Granollersen (Katalunia) lehiatuko dira martxoaren erdiadean. Gainera, Arruabarrena Espainiako selekziora deitu dute.  2025/02/19 - 13:05:01

50 urte uda euskaraz bizitzeko espazioa sortuz

2025eko Euskal Udalekuen izen ematea martxoaren 1etik aurrera zabalduko da. Aurten, udalekuen 50. urteurrena ospatuko dute Abaigarren eta Bernedon.  2025/02/19 - 10:48:01

Nabigatu euskaraz