Zestoa, Urola-kostako hitza

Hitzako albiste zerrenda zestoa

'Piano bat bertsotan' saioan musika eta hitza uztartuko dituzte

 2010/11/05 - 00:37:03

'Piano bat bertsotan' saioan musika eta hitza uztartuko dituzte

 2010/11/05 - 00:37:03

Herriko kultur taldeek euren jarduerak ezagutzera emango dituzte etzi

Etzi Kultur Taldeen Eguna ospatuko dute herriko kultur talde eta elkarteek Udalaren laguntzarekin. 11:00etatik 14:00etara herriko plazan bilduko dira talde horiek guztiak herritarrei euren jarduerak ezagutzera emateko. «Esperimentua izango da, formatu txikiko gauza», adierazi du Udaleko Kultura teknikari Fernando Arzallusek, baina, helburu sendo eta garrantzitsuak ditu ekimenak. Kultur taldeek elkar ezagutzea eta koordinazioa sustatu eta erraztea da helburu horietako bat. Duela bi urtetik hilero biltzen dira kultur taldeak elkarren berri izan eta jarduerak koordinatzeko, eta ekimen honekin taldeen arteko harreman horiek sendotu nahi dituzte. ...  2010/11/04 - 00:37:03

Kirol jardueren hausnarketa bilera egingo dute bihar

Zestoako Udalak, udalerrian garatzen diren kirol jardueren inguruan hausnarketa egiteko abian dauka herritarren parte-hartze prozesua. Prozesu horren baitan, bihar egingo dute bigarren bilera irekia. Arratsaldean, 19:00etan hasiko da Kultur Etxean. Urriaren 20an egindako lehen bileran, udalerrian garatzen diren kirol jardueren ahuleziak eta indarguneak identifikatu zituzten. Orduan, aldatu beharreko hainbat egoera ikusi zuten parte-hartzaileek, besteak beste: koordinazioa eta kirol ekipamenduen egoera. Bestalde, indargune bezala Zestoako kirol eskaintza orokorrean eta ekimenak aurrera ateratzeko zestoarrek duten gaitasuna aipatu zituzten. Eskola Kirola, kirol federatua eta Kirola Denentzat programak dituzte aztergai eztabaidetan. Bigarren bileraren helburua, aurreko bilerako ondorioetatik abiatuta Zestoak kirol jardueren inguruan martxan jarri beharreko ekimenak identifikatzea izango da. ...  2010/11/02 - 00:13:15

Denda kalera irekiz

 2010/10/29 - 00:24:03

Santazeziliarako kontzertu berezia antolatzen ari da banda

Zestoako Musika Bandak mendeurrena bete du aurten, eta hori ospatzeko ekitaldien baitan Santazeziliatarako kontzertu berezia prestatu nahi dute. Emanaldi horretan parte hartzera animatu dituzte inoiz Zestoako Musika Bandan musikari aritu diren guztiak. «Bandan partaide izan ziren guztiei atea ireki nahi diegu eta antolatu nahi dugun kontzertuan parte hartzera animatu nahi ditugu», azaldu dute Musika Bandakoek. Santazeziliatako kontzertua azaroaren 20an egin nahi dute. Baina hori prestatzeko aurretik bilera batera deitu dute, azaroaren 3an (asteazkena), 21:00etan. Beraz, kontzertuan parte hartu nahi dutenak bilera horretara deitu dituzte. Hala ere, emanaldian parte hartu nahi baina bilerara joan ezin dutenek, bandako beste norbaitekin harremanetan jarri besterik ez dute. ...  2010/10/28 - 23:36:03

Asun Arrazola ikertzaile eta idazleari omenaldi beroa egin diote herritarrek

Zestoako udaletxeko areto nagusia pixkanaka jendez bete zen herenegun. Ehun herritar inguruk, gehienak adinekoak, omendu nahi izan zuten Asun Arrazola Zestoako ikerlari, hezitzaile eta idazlea. Herritarren aurrean jarri ziren Miren Azkarate Euskaltzaindiako kidea eta aurreko legealdiko Kultura sailburua, Alazne Olaizola Zestoako alkatea, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Artearen historiako irakaslea den Edorta Kortadi eta Joxe Mari Arrazola, Asun Arrazolaren iloba. Bertan bildu zen herritar askok bezala, haiek ere bazuten Arrazolaren inguruan zer kontatua, horiek ere gertutik ezagutu baitzuten Zestoako «emakume handia». ...  2010/10/27 - 23:15:03

Inoizko kaleratzerik handiena aurreikusten du TS Fundicionesek

TS Fundiciones galdategiko 75 langile kaleratzeko arriskuan daude. UROLA KOSTAKO HITZA-k langileengandik jakin ahal izan duenez, abian dira 75 langileren kaleratze txostenak eta «egun kontua» da zerrenda hori publiko egitea. Langileek zera adierazi dute: «beldurrak airean gaude eta giro txarra dago lantegian. Egoera penagarria da». Iturrien arabera, TS Fundicioneseko zuzendaritzak joan den ostegunean eman zion erabaki honen berri langile batzordeari, eta dagoeneko jakinaren gainean daude langile guztiak. Langile askok «harriduraz» hartu dute albistea, ez baitzuten espero. ...  2010/10/27 - 23:15:03

Behobia-Donostiara joateko autobusa dago

 2010/10/26 - 00:00:04

Axun Arrazolari buruzko mahai-ingurua egingo dute gaur

Gipuzkoako hainbat herritan Axun Arrazola euskal ikertzaile, historialari, idazle eta hezitzaileari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte. Zestoan Arrazolari buruzko mahai-ingurua antolatu dute gaurko, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Mahai-inguruan parte hartuko dutenak hauek dira: Joxe Mari Arrazola Axunen iloba, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Arrazolaren ikasle izandakoa, Edorta Kortadi Deustuko unibertsitateko irakaslea eta arte aditua eta Alazne Olaizola Zestoako alkatea. Axun Arrazola Zestoako Kale Okerrean jaio zen 1912an, eta aitaren botikan lanean jardun zuen, anai-arrebak bezala, laguntzearren.Gero, ordea, kanpora joan zen ikasketak egitera, baina herriko lagunez ahaztu gabe. Herriaren alde egindakoa eskertu nahian Zestoako Udalak herriaren urrezko domina eman zion 1977an. ...  2010/10/26 - 00:00:04

Nabigatu euskaraz