Edizio jarraia, Irutxuloko hitza
Irutxuloko hitzako azken ordua.
Biarritz Olimpiquek ez du Anoetan jokatuko
Biarritz Olimpiquek eta Tolousek Anoetan jokatu behar zuten partida Biarritzen egingo dute. Irailaren 11ean jokatu behar zuten Donostiako futbol estadioan. 2010/09/06 - 21:06:02
Kaiku eta Urdaibai nagusi
Kaiku izan zen nagusi Kontxako Banderako lehen jardunaldian, 19:12:66ko denborarekin, baina Urdaibaik gertutik jarraitzen dio 2 sengundo eskasera. Beraz, ezusteko handirik ezean, Bizkaiko bidea hartuko du banderak. San Juanek ere erakustaldi bikaina egin zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen, 10 segundoko aldearekin. Pedreņari alde txikiena aterata, Orio izango da Ohorezko Txandako laugarren ontzia. 2010/09/06 - 15:10:03
Donostiarrak lehen txandan ekingo dio Kontxako Banderaren erronkari
Osteguneko sailkatze estropadaren ondoren jakina da zeintzuk izango diren Kontxako Bandera etxeratzen saiatuko diren zortzi arraun elkarteak, eta baita zein ordenutan irtengo diren. Donostiarra lehen txandan arituko da Astillero, San Juan eta Kaikurekin. 2010/09/03 - 21:56:02
EAJ-k gazteei bideratutako alokairu sozialen inguruko dekalogoa osatu du
Xabier Ezeizabarrenak jakitera eman duenez, bere alderdia gazteei zuzendutako alokairuzko etxebizitza sozialen inguruko proposamen multzoa osatu du EAJ — k. Hirian dagoen etxebizitza merkatuaren ezaugarriak ikusita, Etxebizitzaren Sozietate Publikoan hamar proposamen egingo ditu alderdiak. 2010/09/03 - 15:59:03
Udal akatsen segida "gelditzeko" deia egin du EA-k
EAren udal bozeramaile Ricardo Burutaranek Udalaren kontrako epai baten berri eman eta horren arrazoia utzikeria edota gaitasun eza direla adierazi du. Aipatutako epaian epaileak Udala hainbat ordainketa egiteko agindua eman du erakundearen akatsak ez duela bere akordioak betetzetik libratzen argudiatuta. 2010/09/03 - 15:59:03
Polanskiren 'The Ghost Writer' filmak jasoko du FIPRESCI saria
Zinemaldiaren behin betiko programazioaren aurkezpenean, Mikel Olaziregi zuzendariak eta bere ondorengoa izango den Jose Luis Rebordinosek Zinemaldiaren inguruko hainbat zehaztapen azaleratu dituzte. Besteak beste, FIPRESCI sariaren jabea Roman Polanski zuzendariaren 'The Ghost Writer' filma izango dela adierazi dute. Hau da, Polanskik zuzendutako lanak jasoko du nazioarteko kritikarien federazioak urteko pelikula onenari emandako saria. 2010/09/03 - 15:59:03
Lizardi kaleko proiektua gauzatzea onartu du Udal Gobernuak
Zubiaurre eta Zarategi pasealekuak lotzen dituen Lizarde kalean mugikortasuna errazteko proiektua gauzatzea onartu berri du Udal Gobernuak. Bost arrapala mekaniko eta eskailera mekaniko bat hartzen dituzte kontuan 2,6 milioi euroko aurrekontua duten lanek. 2010/09/03 - 15:59:03
Cervantes plazako hondarra Kontxan eta Ondarretan botako dute
Udal arduradunek jakitera eman dutenez, Cervantes plazako aparkalekua egiteko lanen ondorioz ateratzen ari den 1.100 metro kubiko hondarra Kontxa eta Ondarretan botako dute. Lehenago ateratako harearekin alderatuta oraingoak kalitate hobea dauka eta honenbestez hondartzatan botatzeko modukoa. 2010/09/02 - 22:12:04
San Juanek irabazi du Kontxarako sailkatze estropada
Gaur erabaki da zein traineru lehiatuko diren datozen bi igandeetan gizonezkoen Kontxako Bandera etxeratzeko. San Juan izan da lehiaketan ezustea emanda, gaurko sailkatze estropadan irabazlea, 19.41.93ko denborarekin. Gaurko 24 parte hartzaileen artean zazpik eskuratu dute arraunaren olinpiadarentzako txartela. 2010/09/02 - 22:12:04
Almeriaren aurkako partida astelehenean jokatuko du Realak
Telebista emankizunak direla — eta, astelehen batean jokatuko du Realak aurtengo denboraldiko bigarren partida. Gauzak horrela, Almeriako taldearen aurka txuri — urdinek jokatuko duten partida, irailaren 13an jokatuko da. 2010/09/02 - 16:16:02
