Irutxuloko Hitza » Auzoak » Amara Berri
Donostiako informazioa euskaraz
Oskar Alegriaren âEmak Bakia baitaâ filma, Ernest Lluch kultur etxean
Asteazkenean (maiatzaren 21ean) Emak Bakia baita filma emango dute Amara Berriko Ernest Lluch kultur etxean (19:30). Filmaren proiekzioaren ondoren solasaldia Oskar Alegria zuzendariarekin eta Euskadiko Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernandez-ekin. The post Oskar Alegriaren Emak Bakia baita filma, Ernest Lluch kultur etxean appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/03/05 - 14:55:22
Karlos I.aren hiribideko zubibidearen arazoa konpontzeko lehen urratsa
Amara Berriko bizilagunen aspaldiko eskaera da Karlos I.aren hiribideko zubibidea kentzea. Auzotarrek behin eta berriz esan dute errepide horrek auzoa bitan banatzen duela, eta autoen joan-etorriek sortzen duten soinua jasangaitza dela. Irtenbide osoa gauzatu bitartean, aldundiak proposamen bat aurkeztu zuen abendua hasieran, zubibidea bota gabe, inguruaren egoera hobetzeko. Aldundiaren proposamenak arazo estetikoa eta akustikoa konponduko [...] 2014/12/19 - 10:10:06
Aldundia bihar hasiko da Karlos I.aren hiribideko proiektua idazten, udalaren laguntzarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak amaratarrekin bildu dira astearte arratsaldean, Anoetako kiroletxean, Karlos I.aren hiribiderako aurreikusitako proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Azpiegituren diputatu Larraitz Ugartek hartu du hitza lehenik, bizilagunen aurrean aurpegia ematera joan direla esateko eta proiektuak, zubibidearen desagertzea ekarriko ez badu ere, auzotarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko duela azpimarratzeko. Badakigu ez dugula zubibidea kentzen, arazoaren [...] 2014/12/09 - 22:17:01
Gutxienez 40.000 ikuslerentzako lekua izango du estadio berriak
Abenduaren 1ean Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak Anoetako obren eta ustiapen eskubideen, estadio txikiaren berritze lanen eta inguruaren hirigintza lanen lehiaketa arautuko duten baldintza-pleguei oniritzia emango dien ala ez erabakiko du. Aipatutako lehiaketa prozedura irekiz eta publizitatea eginez gauzatuko da. Pleguetan, harmailak zelaira gerturatzeko betebeharra jasotzen da, eta horretarako, atletismoko pistak kendu beharra. Jarleku kopurua handitu [...] 2014/11/25 - 19:21:02
Asteartean aurkeztuko dituzte Anoeta estadioa berritzeko baldintzak
Anoeta Kiroldegia eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenaren inguruko informazioa ere emango dute. Udal gobernuak Anoetako eraberritzea abian jartzeko lehiaketa publikoari buruzko informazioa helaraziko die EAJ, PP eta PSE-EEri. Asteartean bilduko da udal batzordea eta proiektuaren baldintzak zehaztu ez ezik, Anoeta Kiroldegia eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenari buruzko informazioa ere eskainiko die udal gobernuak. Udal Gobernuak [...] 2014/11/23 - 10:39:01
Azaro Kulturala antolatu du Ikasbide kultur elkarteak
Amara Berriko taldeak euskara eta bertsolaritza hartu ditu oinarritzat. Ikasbide Kultur Elkarteak puntako gonbidatuak izango ditu hilabete honetan. Izan ere, Azaro Kulturala antolatu du Amara Berriko Kultur Elkarteak, eta tartean, hitzaldiak, bertso saioak, eta kantuak izango dira, besteak beste. Hilabete kulturalari azaroaren 12an ekin zioten, Iñaki Egañaren hitzaldi batekin, eta bertso-saio didaktiko batekin, baina beste [...] 2014/11/14 - 17:49:08
Karlos I etorbidearen jabetza eskualdaketaren inguruan azalpenak eskatu ditu EAJk
Udalak kalearen 125 metro bere gain hartu ditu semaforo bat ipintzeko helburuarekin. Carlos I etorbidearen 125 metro bere gain hartu ditu udalak. Orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza izan da etorbide osoa, eta baita bere ardura ere; baina irailaren 23an udalaren esku gelditu da ibilbidearen heren bat. Duela hilabeta batzuk, bizilagunek semaforo bat eskatu zuten [...] 2014/11/13 - 18:42:02
Amarako haurrek auzoaren historia ezagutuko dute bertatik bertara
Amarauna izeneko programaren barruan, Amarajira jarduera sortu dute. Ikastetxeek eta Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiak elkarlanean egindako proiektuan, haurrek auzoan zehar bisita gidatuak egiteko aukera izango dute tokiko historia bertatik bertara ezagutzeko. Azaroaren 3tik 12ra, Amara Berri ikastetxeko lehen hezkuntzako (lehen eta bigarren mailako: 6-7 urte) hamabi talderekin hasiko da Amarajira. Ibilaldian Amarako historiaren pasarte [...] 2014/11/05 - 09:43:05
Hiritarren erronkei buruzko hausnarketa egingo dute Hiria Pentsatu zikloan
Ernest Lluch Kultur Etxean egingo dute, urria eta abendua bitartean; hainbat artista, pentsalari, poeta eta zientzilarik parte hartuko dute. Munduko biztanleriaren erdia hiritan bizi da, eta 2050. urtean % 69ra igo daitekeela estimatzen da. Ziklo honek hiria deitzen zaion errealitate konplexu horren inguruan hausnarketa espazio bat proposatzen du. Hiria eta gaur egungo gaiei helduko diete, [...] 2014/10/20 - 13:41:05
Amara Berriko haurrak euskararen alde korrika
Asteburuan ederki pasa dute auzoan, jai egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan baitute. Larunbatean, eguraldi kaskarrari aurre egin eta haurrak kalera atera ziren Euskararen aldeko lasterketan parte hartzera. IRUTXULOKO HITZAk lasterketa babestu du. Irabazleek Irutxuloko Hitzaren elastiko bana eskuratu dute. 12 2014/10/15 - 12:42:10