Irutxuloko Hitza

Donostiako albisteak, auzoz auzo

Trebeska, 40 urte dantzan

Trebeska dantza Taldea 1976. urtean sortu zen Donostian, Egiako Xabier mendi elkartearen barruan, mendizale, musikari eta dantzariak elkartuz. Hasieran, dantza taldeak Xabier izena hartu zuen, mendi elkartearena, alegia. Xabier elkartea mendi talde gisa errejistratuta zegoen, baina estatutuetan kultur jarduerak aurreikusita zeuden. Modu honetan, 1976ko irailean Xabier elkartearen dantza taldea sortu zen. Hasierako urte haietan zortzi [] The post Trebeska, 40 urte dantzan appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/10 - 09:13:08

San Isidro bezperako bertso kantujira egingo dute Loiolan

Larunbatean, jai giroak hartuko du Loiola. San Isidro bezperako bertso kantujira egingo dute. Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikanok parte hartuko dute ospakizun honetan. Kantu zaharrak eta bertso berriak tartekatuko dituzte. Loiolako Eliza kaletik abiatuko dira 12:00etan, eta auzoko kaleetan barrena zabalduko dituzte kanta eta bertsoak. Loiolan baserritarrek ospatu ohi zuten San Isidro eguna, baina [] The post San Isidro bezperako bertso kantujira egingo dute Loiolan appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 18:08:02

Ezagutza elkarbanatzeko egitasmoa abiarazi dute Loiolako Erriberan

Loiolako Erriberan ezagutza elkarbanatzeko egitasmo bat abiatu dute: KonParte. Hilean behin auzotar batek gainerakoei bere ezagutza eta abileziak transmititzean datza. Javier Santos, ingeniari industriala eta TECNUN-eko irakaslea izan zen lehenengo hizlaria; aurkezpenak egiteko teknikak erakutsi zituen bertan. Hurrengoa maiatzaren 19an egingo dute arratsaldeko 20:00etan. Gipuzkoa Basquet Klubeko-ko Jordi Grimau jokalaria eta Lolo Encinas entrenatzailearen laguntzailea [] The post Ezagutza elkarbanatzeko egitasmoa abiarazi dute Loiolako Erriberan appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 16:13:05

Olinpiar Jokoetarako bidean dabil Imanol Garmendia

Alemanian jokatutako Europako Txapelketan parte hartu du Imanol Garmendia arraunlari donostiarrak, joan den asteburuan. Timonelik gabeko aulki mugikorreko laukoan lehiatu da Espainiako Selekzioarekin, eta seigarren postuan geratzea lortu du. Hala, Olinpiar Jokoetan sartzeko bidean dabil; izan ere, bi aste barru jokatuko dute txartela. Santurtziko Ander Zabala kidearekin batera sinatu berri du Garmendiak kontratua Basque Team-ekin. [] The post Olinpiar Jokoetarako bidean dabil Imanol Garmendia appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 14:18:11

Irlako igeriketa zeharkaldian izena emateko epea zabalik da

Donostiako Atletikoren Irlako igeriketa zeharkaldian izena emateko epea zabalik da joan den ostiraletik. Proba honen hemeretzigarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta abuztuko azken asteburuko igandean egingo dute, abuztuaren 28an. Kirolprobak webgunean eman daiteke izena. Bi zeharkaldi egingo dituzte egun berean, Kontxako badian. Bata, haurrena, eta bestea, helduena. Haurrak 11:30ean hasiko dira igeri egiten, eta 600 [] The post Irlako igeriketa zeharkaldian izena emateko epea zabalik da appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 14:18:11

Maniki baten larrutik idatzitako bertsoekin gailendu da Altzan Amaia Hermoso

Altzako bertso paper lehiaketa irabazi du Amaia Hermosok (Amara Berri, 1992) Maniki batenak bertso sortarekin. Sei bertso idatzi ditu maniki baten larrutik. Gorputza, moda eta beste zenbait konturen gaineko hausnarketak aurki daitezke bertan. Apirilaren 16an banatu zituzten sariak Altzako XVI. Bertso Asteko bertso bazkarian. Klitto! atari digitalean irakurri daiteke bertso sorta osorik. Jarraian, sari banaketan [] The post Maniki baten larrutik idatzitako bertsoekin gailendu da Altzan Amaia Hermoso appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 12:24:05

Mendiaren inguruko pelikulek beteko dute Antzoki Zaharra

Mendi Tour jaialdia iritsiko da laster hirira, Vasco de Camping mendi elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Bilbao Mendi Film Festivaleko lanik onenak eskainiko dituzte, maiatzaren 10ean, 11n eta 12an, Antzoki Zaharrean. Egun bakoitzerako sarrerak 6 euroko prezioa izango du. Bilbao Mendi Film Festivalean saritutako zenbait film labur ikusteko aukera egongo da; bi egunetarako proiekzioak eta [] The post Mendiaren inguruko pelikulek beteko dute Antzoki Zaharra appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 12:24:05

Kontsulten araudiaren aldeko kontzentrazioa egingo dute

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Donostiako galdeketa araua, Espainiako Estatuaren Abokatuak Donostiako galdeketa arauaren kontra jarritako inpugnazioa onartu ondoren. Erabakiak hainbat eragile eta herritarren kezka piztu du, eta herri kontsulten araua defendatzeko mobilizatzen hasi dira. Batetik, Change.org plataformaren bidez kontsultaren aldeko sinadurak biltzen ari dira. Bestetik, ostiralean egingo duten kontzentrazioan parte hartzeko deia zabaldu [] The post Kontsulten araudiaren aldeko kontzentrazioa egingo dute appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 10:30:02

‘Maite dugu parkea, ez suntsitu!’

Mezu horixe helarazi zuten atzo uliatarrek. Udaberriko festa ospatu zuten eta jendetza bildu zen mintegi zaharretan. Festa giroa izan zen nagusi, aurrera egiteko ilusioa eta gogo bizia baitute. Baina elkartasunerako eta aldarrikapenetarako beta ere hartu zuten. Herritarrek hala sentitzen eta defendatzen duten arren, eremuari parke izaera emateko eskatu zuten behingoz. Ez dute lorategietan etxebizitzak egiterik [] The post Maite dugu parkea, ez suntsitu! appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 10:30:02

Faroltxoarekin piztuko dute festa Morlansen

Morlanstarrak Auzo Elkartearen ekimenez berreskuratu zituzten jaiak, 2013. urtean. Lehenengo urtean egun bakarreko festa egin bazuten ere, ondorengoetan hiru egunetara luzatu izan dituzte jaiak. Aurten, gainera, igandeko jarduerak iluntzera arte izango dira. Hala, ostiralean, maiatzak 13, ekingo dio Morlansek Donostiako auzoko jaien denboraldiari. Ostiralean, zuzia jaitsi eta faroltxoa piztuko dute, 19:00etan, festari hasiera emateko. Igandean, [] The post Faroltxoarekin piztuko dute festa Morlansen appeared first on Irutxuloko Hitza.  2016/05/09 - 10:30:02

Nabigatu euskaraz