Altza â Irutxuloko Hitza
Donostiako albisteak, auzoz auzo
Altzako Santa Barbara jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Irailaren 22tik 24ra bitarte festetan murgilduko dira Altzan. Adin guztientzako egitarau zabala prestatu dute auzo elkarteko kideek. Besteak beste, ez dira faltako kirola, herri bazkariak eta musika. Egitaraua Irailak 22, ostirala 19:00.- Jaien Hasiera: Banderaren Altxaera eta su artifizialen traka. 19:30.- Haurrentzako jolasak eta tailerrak. 19:30.- Sardina jate herrikoia. 20:00.- Break Dance erakusketa. 22:30.- Kontzertuak: [ ] 2017/09/29 - 01:39:02
San Joan bezperaren bueltan
Udako solstizioarekin batera, San Joan bezpera ospatzen dute hainbat auzotan. Baina ez hori bakarrik, jai giroarekin jarraitzeko grina piztu dute batzuek. Izan ere, Oletak dagoeneko txupinazoa bota du, eta Igeldok eta Altzak datozen egunetan hasiko dituzte festak. OLETAKO JAIAK Pala txapelketen finalerdiak jokatu ostean, jaiak asteazkenean hasi zituzten; beraz, jada giro bikaina antzeman daiteke Oletan. [ ] 2017/06/26 - 01:47:02
Roteta Berri eta Txomin Eneako haurtxokoek diru laguntza jasoko dute
Udal Haurtxokorik ez dagoen hiriko zenbait auzotan laguntza ekonomikoa eskainiko du udalaren Gazteria sailak. Horrela, Roteta Berri eta Txomin Eneako haurtxokoek 64.657 euro jasoko dituzte, ekintzen kudeaketa, antolaketa eta burutzea, jolasen berrikuntza, urteko aisialdiko programa finantzatzeko eta Gabonak Zuretzat programan parte hartzeko. Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok azaldu duenez, Roteta Berri (Altza) eta Txomin Eneako haurtxokoak [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
Zorretan dago Donostia
«Eraikin hau Altzako udaletxea izan zen. Gaur egun, Altza Donostiako parte da, baina, garai batean, Gipuzkoako udalerria zen, udaletxe eta guzti. 1821etik 1840ra bere administrazio propioa izan zuen eta, hain zuzen ere, eraikin zahar hau zuen egoitza. 1939ko azaroan, Altzako udal batzarrak, erregimen frankistaren babesean, Altza Donostiari anexionatzea sinatu zuen. 1940ko apirilean, anexionatu zen Altza [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
20 urteko motor gidari bat hil da, Buenavista hiribidean
SOS Deiak jakinarazi duenez, 20 urteko motorzale bat hil da gaur 06:00etan, Buenavista hiribidean. Ezagutzen ez den arrazoiengatik, motoan zihoan gaztea lurrera erori da. Bi anbulantzia bertaratu dira, eta motor gidaria indarberritzen saiatu dira. Halere, kolpearen ondorioz hil egin da. 2016/06/02 - 21:48:04
Altzako kiroldegia lehentasun bihurtu nahi du EAJk
Altzako kiroldegia izan da gaurko agertokia EAJrentzat. Eneko Goia Donostiako alkatetzarako hautagaia bertan bildu da bere alderdikideekin, eta auzoak bere agintaldian lehentasuna izango dela aldarrikatu du. Goiak gogora ekarri du Altzakoa izan zela hiriko lehen kiroldegia, eta bertan inbertitzea beharrezkoa dela adierazi du: Egungo azpiegiturak 30 urte baino gehiago ditu, eta egoera kaskarrean dago. EAJk [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
âBilduk eta EAJk badminton txapelketa Donostian jokatzea galarazi dute Espainiako banderak ez ikustekoâ
PSE-EEko alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco Altzako kiroldegian izan da gaur, bere taldekideekin, eta kirolaren alorrean proiektu garrantzitsuagoak onartu behar direla adierazi du: Kiroldegiaren eraldaketaren alde apustu egiten dut, etorkizunean leku modernoa eta funtzionala izan dadin, kanpoko piszinekin, gimnasia erritmikoa egiteko espazioarekin, eta waterpoloa egiteko aukerarekin . Gascok hainbat salaketa egin dizkio Bilduri eta EAJri, handinahiko proiektuak [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
Altzako kiroldegi berriaren oinarrizko proiektua aurkeztu dute
Altzako kiroldegi berria eraikitzeko lehiaketa irabazi duen lan taldeak (Chocarro Herranz-Tabuenca Leache) oinarrizko proiektua aurkeztu du gaur. Proiektuak hainbat aldaketa biltzen ditu, eta behin betikoa lau hilabeteko epean aurkeztuko dute; obrak berriz 2016ko udan hasiko dituzte, lehiaketa amaitzen denean. Kiroletako zinegotzi Josu Ruizek aurkeztu ditu poriektuaren oinarriak, eta auzotarren ekarpenak kontuan hartuta lan egin dutela [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
Sustapenak eta AUZOA elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Altzan enplegua sortzeko
Donostiako Sustapenak eta AUZOA Altzako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute bertan enplegua eta merkataritzaren lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. Azken hiru urtetan hainbat hitzarmen sinatu dituzte bi aldeek, eta balantze positiboa egin dute Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek, Sustapeneko zuzendari Euken Sesek eta AUZOA elkarteko ordezkari Maria Dolores Garrotek. Horrela, hitzarmen berriak bi [ ] 2016/06/02 - 21:48:04
Adur Fernandez presoaren gurasoei harrera egin die aldundiak
Adur Fernandez preso altzatarrari bisita egitera joan zen lagun batek istripua izan zuen duela bi aste, Valladolidetik bueltan zetorrela. Fernandezen gurasoek ere ezbeharra izan zuten 2009an, semeari bisita egitera zihoazela. Bada, gaur goizean Martin Garitano diputatu nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak harrera egin diete Fernandezen gurasoei eta Etxerat elkarteko kide [ ] 2016/06/02 - 21:48:04