(titulua)
Maketak, San Telmora
Bizitzaren gorabeherengatik hasi zen Juan del Campo maketak egiten duela hamar urte. Harekin eta Juana Mari emaztearekin amaginarreba ezindua bizi zen Easo kaleko eraikin bateko bosgarren solairuan. Etxeko igogailua kendu egin zuten, ez zituelako baldintzak betetzen. Hori horrela, Del Camporen amaginarreba ezin zen etxetik atera eta ordu asko eman zituen hura zaintzen. Horrela piztu zitzaion maketak egiteko zaletasuna. Eskuak, dena dela, trebatuak zituen horretarako, izan ere, forjatze lanak egiten zituen urtetan aitaren tailerrean. Denera, 35 maketa ditu amaratarrak eta horiek guztiak Udalari utziko dizkio, San Telmon jartzeko, museoaren zaharberritze lanak bukatuta. «Lehen maketa 12 logelako panpin etxea izan zen. Bilobentzat egin nuen eta ikusi zutenean aho bete hortz geratu ziren», kontatu du Del Campok. Ez zen panpin etxearekin konformatu. Horixe ezetz. Jacan dagoen Torreciudad monasterioa izan zen hurrena. «Monastegi horretako ordezkaria izan nintzen eta urtemuga baten harira egin nuen bere maketa». Hirira begira jarri zen ondoren. Hau da, Donostiako zenbait eraikin begiz jo zituen, hala nola, Miramar Jauregia eta Arbide dorreak. «Miramonera eraman aurretik Etxaide kalean zeuden dorreak eta asko gustatzen zitzaizkidan. Miramonen jarri zituztenean, egun batean hara joan nintzen argazkiak ateratzera eta urratsak eta harriak zenbatzen xehetu nituen dorreen ezaugarriak». Behin hori guztia eginda, lanari ekin zion. Arbide dorreen maketa, beste guztiak bezala, kolarekin zapaldutako zerrautsarekin egina dago. «Egur ona da, ez baita hondatzen. Arazoa da ezin dela tailarik egin, eta beraz, erliebea emateko egur geruzak jarri beha... 2009/09/16 - 23:04:01
Easo plazako komunak itxita jarraitzen dutela gogora ekarri du Amara Baik
Amara Bai pozik agertu da Araba parkean komunak jarri dituztelako. Dena dela, auzo elkarteak gogora ekarri du Easo plazakoek itxita jarraitzen dutela. Berriz ere erabilgarri egon daitezen lanean jarraituko dutela esan du auzo elkarteak. 2009/09/16 - 00:00:01
Easo kaletik, iraganera
Zer egiten dute Jose Maria Usandizagaren konposizioek eta irudiek iturri artean? Easo kaleko Accesorios Sanitarios dendako erakusleihoa da. Bertan ikusgai dauden objektuek dendaren aurretik pasatzen direnen arreta bereganatzen dute. Orain, Musika Hamabostaldia dela eta, konpositore donostiarra eta musika dira protagonista, baina Titanic ontzia, zezenak, zinema edo traineruek ere badute bere lekua. Musikagile donostiarraren autografoak, hiletari buruzko albisteak, bere konposizioak... denetik dago erakusleihoan: «Usandizagaren inguruan informazio gutxi dago. Ez zuen errekonozimendurik izan. Nire lagun baten osaba zen Usandizaga,eta hala pentsatzen du hark ere», azaldu du Aranzabalek. Alonsok ere ondo ezagutzen du Usandizagaren lana eta ibilbidea: «Oso gazte hil zen, 28 urterekin. Batek daki, agian frantsesa edo italiarra izan balitz... ezagunagoa izango litzateke. Las golondrinas opera egin zuen eta Madrilgo Erret Antzokian estreinatu zuen. Gero Parisen bizi izan zen luzaroan... Oso pertsona ona zen, ogi puska, baina berak ez zuen espero hain gazte hiltzea... Pena da oraindik inork opera hau antzeztu ez izana». ... 2009/08/14 - 10:46:02
Haur eta gazteen dantzaleku izan da Easo plaza
Santuaren egunaren bezperan hasi ziren saninazioak eta atzo, auzoko tabernetan ikus zitezkeenetako batzuei gaua motz gelditu zitzaien eta patroiaren eguna goizean goiz ospatzean hasi ziren. Horretarako ez zuten herri krosan edo Arroka kaleko frontoiko barrene herrikoian parte hartu. Tabernaz taberna jarraitzea nahiago izan zuten. Dena den, gehiengoa Easo plazaren inguruan bildu zen. Batzuk plazaren albo batean jarritako postuetan zer edo zer begiratu edo erosteko asmoarekin zebiltzan. Denetarik zegoen salgai: pitxiak, jostailuak, barazkiak edota gaztak, arropa... Baina gehiengoa plazaren erdiguneko txosnaren ondoan pilatu zen. Ez hainbeste zintzurra bustitzeko, dantza ikusteko, baizik. Izan ere, 12:30ak pasatxo zirela Amarako 30. Haur Dantza Txapelketari hasiera eman zioten eta Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako 15 urtetik beherako neska mutilak nor baino nor aritu ziren dantzan. Arin arinak edota fandangoak ekintzez beteriko egunaren lehen mugarri izan ziren. ... 2009/07/31 - 23:31:02
Jaietako danborradaren entseguak gaur hasiko dira
Gaur, 20:00etan, izango da festetako danborradaren lehen entsegua, Arroka kaleko frontoian. Danborradan parte hartu nahi dutenek gaurko entsegura joan behar dute. Datorren astean, hirutan entseatuko dute: astelehen, astearte eta asteazkenean. Azken entsegua Oria txarangarekin egingo dute; txaranga horrekin aterako da danborrada abuztuaren 1ean. 2009/07/23 - 23:06:02
Ertzaintza, festazaleei: «Hiru minutu dituzue plazatik alde egiteko»
Hamabosgarren urtez jarraian antolatu zuten atzo San Nahid eguna Easo plazan, hots, nahi dugun eguna-ren laburdura lelotzat duen festa. Ertzaintzak, ordea, jaia bertan behera utzi zuen eguerdi partean, auzokideen harridurarako. Amara Zaharreko festazaleek bazkaria zuten, baina Ertzaintzak jarduera hori bertan behera utzi zuen. «Hogeita hamar ertzain etorri dira eta esan digute hiru minutu genituela plazatik alde egiteko. Hiru minutu horiek pasatu aurretik, kargatu egin dute», azaldu zuen festazale batek . Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituela eta plazan arratsaldeko 18:15ak arte egon zela jakinarazi zuen. «Eurengana joan garenean zer gertatzen zen galdetzera, esan digute egunean zehar antolatutako jarduerak debekatzeko agindua zutela, 'terrorismoa goraipatzeagatik'. Ez dugu ezer ulertzen», erantsi zuen. ... 2009/06/27 - 23:50:03
Hamabosgarren urtez ospatuko dute, bihar, San Nahid eguna Easo plazan
Uztaila bukaeran izaten dira Amara Zaharreko saninazioak, baina duela 15 urtetik ekaina bukaeran ere izaten da festa. Auzoko zenbait gaztek San Nahid eguna, 'nahi dugun eguna'ren laburdura, antolatzen dute Easo plazan. Hau da, inongo santurekin loturarik ez duen egunbeteko festa. Eguerdian, Gaztelumendi anaiek bertsoak botako dituzte. 14:00etan, herri bazkaria egingo dute ¬pasta entsalada, haragi gisatua eta helatua; txartelak zortzi eurotan salduko dituzte-. Arratsaldean, X Iraultza auzoko taldeak joko du, sagardo dastateka eta herri poteoa izango dira eta bukatzeko 3gabe2, Skakeitan eta Gaztetxeband taldeek joko dute. 2009/06/25 - 23:46:04
Maite Peñak eta Amaia Goñik egin dute pastelik gozoena
Vasconia elkarteak antolatutako jardunaldi gastronomikoek egunik gozoena zuten atzo, gozoki lehiaketa antolatu baitzuten. Bi pertsonentzako bidaia irabazteko irrikan, sei lagunek aurkeztu zuten sagarra osagai nagusi zuen postrea. Epaimahaiaren puntuaziorik altuena Maite Peñaren eta Amaia Goñiren pastelek eskuratu zuten. BidaiaMaite Peñari egokitu bazaio, Amaia Goñik elektrogailu berriak erosteko 300 euroko saria irabazi zuen. Cebanc sukaldaritza eskolako irakasleak izan ziren aho sapaia goxatzen lehenak , beraiek zutelako pastelik onena aukeratzeko erantzunkizuna. Gozoki lehiaketa ospatu aurretik, haurrek taloak egiten ikasteko tailerra izan zuten. Helduentzat barrikotea antolatu zuten arratsaldean. 2009/03/29 - 01:42:03
Bigarrenez, eltze artean Vasconian
Joan den urtean bezala, aurten ere jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu Vasconia elkarteak. Gaur aurkeztuko ditu jardunaldiok Mikel Corcuerak gastronomia kritikoak eta emakumezko sukaldariek hartuko dute hitza: Elena Arzak eta Lourdes Rekondo sukaldariak eta Linda Biolago sommelierra izango dira Arroka kaleko elkartean. Bihar Yolanda Atorrasagasti elikadura osasungarriaz ariko da eta Cebanc sukaldaritza eskolako ikasle batzuek zenbait plater prestatuko dituzte. Etzi, Ardoaren Eguna izango da; hiru ardo dastatu ahal izango dira. 19:30ean hasiko dira jarduerak gaur bihar eta etzi. Gozoki lehiaketa larunbatean Larunbatean haurrentzako sukaldaritza tailerra izango da Easo kalean eta taloak egiten ikasi ahal izango dute. Bestalde, Eason bertan aurkeztuko dute beren gozokiak lehiaketan parte hartuko dutenek. Elkartean eta auzoko elkartean daude eskuragarri lehiaketaren oinarriak. Gauean, bestalde, barrikotea izango da elkartean bertan eta hasi aurretik emango dituzte jakitera gozoki onenen egileen izenak. Bihar da barrikoterako txartelak eskuratzeko azken eguna ¬23 euro ¬. ... 2009/03/25 - 00:31:01
Proiektu osorako finantzazioa lotu nahi dute San Bartolomeko lanak hasi aurretik
San Bartolomeko zaharberritze proiektuan hainbat etxe lurrera botatzea jasota dago. Hil honetan bertan bota nahi zituzten lurrera lehen eraikin zaharrak, baina makinak ez dira oraindik lanean hasi eta datozen egunetan ere ez dira hasiko. San Bartolome Muinoa enpresak ¬lanez arduratuko da¬ birparzelazio proiektua aurkeztu zuen otsailean. Udalak proiektu hori onartzea da eman beharreko azken urratsa lanak hasteko. Udalak proiektu hori «nahiko aurreratua» du, San Bartolome Muinoaren arabera. Bestalde, enpresaren iturriek azaldu dutenez, «proiektu osorako finantzazioa» lotu nahi dute banketxeekin obrei ekin aurretik, eta ez bakarrik hasierarako. Hori horrela, nahiago dute obrak hasteko data zehatzik ez ematea. Beste aldetik, enpresak azaldu du Amara kaleko 12.eko eta Arroka kaleko 10.eko zazpi bat familik urte hasieran beren etxeak hustu egin zituztela. Haietako batzuei 900 euroko errenta eman diete trukean eta beste zenbaiti San Roke eta Benta Berriko etxebizitza batzuk eskaini dizkiote behin behineko bizileku gisa. ... 2009/03/19 - 00:41:05