Antigua – Irutxuloko Hitza

Donostiako albisteak, auzoz auzo

Lugaritz bete du Joseba B. Lenoir Gang boskoteak

Kristoren gogoa zuten Donostian kontzertua eskaintzeko, eta halaxe erakutsi dute Joseba B. Lenoir Gang musika taldeko kideek. Publikoa zutik jarri ez ezik, eurek ere gozatu dute oholtza gainean, abesti batetik bestera are eta indar gehiago eskainiz. Kontzertua hasi baino minutu batzuk lehenago amaitu dira sarrerak, eta Lugaritz kultur etxeko ekitaldi aretoa bete egin da. Irutxuloko [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Pilota partida berezia antolatu dute Antiguan, Pausoka elkartearentzat dirua biltzeko

Esku pilota partida ederra antolatu du Antiguako pilota eskolak, uztailaren 3rako. Binakako lehia izango da, Augusto Ibañez Titin III.a eta Ekaitz Saralegi izango dira lehiako izarrak, eta beraiekin batera arituko dira Gorrotxategi eta Aizpitarte, hurrenez hurren. Norgehiagokarako sarrerak salgai daude 10 eurotan, eta bildutako dirua Pausoka Elkartearentzat izango da. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena, Antiguako frontoian [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Hemen dira sanjoanak

Hurrengo egunetan etorriko denaren aurrekaria besterik ez da izan Antiguan egunotan antolatu diren jarduerak. Hain justu, besteak beste, dantzariek hartu zuten auzoa igandean, San Joan jaiak hemen direla iragartzeko. Eta hala da, auzoko festak iritsi dira; indartsu, gainera. Erramun Martikorena abeslariak kontzertu berezi bat emango du ostiralean, 22:00etan, Antiguako frontoian. Auzoko Luberri abesbatzarekin partekatuko du [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Garazi San Sebastianek irabazi du Lugaritz-Ikertze Ipuin Lehiaketa

Lugaritz Ikertze XIV. Ipuin Lehiaketak badu irabazlea jada, Garazi San Sebastian. Bilgas izeneko ipuina idatzi du Jakintzako ikasleak, eta Lugaritz kultur etxean jaso zuen ongi merezitako saria. Bigarren postuan geratu da Santo Tomas Lizeoko Nerea Unanue, eta hirugarren lekuan, Ekintza ikastetxeko Iker Alonso. Antiguako ikastetxeetako haurrei zuzendutako lehiaketa da Lugaritz Ikertze, eta Lehen Hezkuntzako 5. [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Herritarrentzat behar dute izan

Jaiak, edo herrikoiak dira edo ez dira jaiak ; hitz horiekin, Aingura kofradiako kide Nahiko Arraizak hasiera eman zion Jaiak eta jasangarritasuna solasaldiari, joan den larunbatean antolatutako Alternatiben Herrixkaren Egunaren barruan, Antigua auzoan. Hain zuzen ere, Matia kalea hartu zuten asteburuan; kalea moztu, eta bere egin zuten oinezkoek, egun osoko festa antolatzeko asmoz. Horrela, egun guztian [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Jaiak, herritarrekin eta herritarrentzat

Jaiak, edo herrikoiak dira, edo ez dira jaiak adierazi du Aingura kofradiako kide Nahiko Arraizak. Ideia horrekin hasi dute Jaiak eta jasangarritasuna berriketaldia, gaur Antiguako Matia kalean antolatu duten Alternatiben Herrixkaren Egunean. Kalea erabat hartu dute egun berezi hau antolatu duten 50 eragileek, eta bertaratu direnek bestelako gizarte bat sortzeko proposamenak ezagutu dituzte, hitzaldi, merkatu, [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Oihalak apaintzen ari dira donostiarrak ekainaren 21erako

Iaz Durangotik Iruñearako giza-katea osatu ostean, aurten hautetsontzi erraldoiak osatzeko asmoa du Gure Esku Dagok. Euskal Herriko bost hiriburutan hautetsontzi bana osatuko du dinamikak, ekainaren 21ean, eta hautetsontzi horiek janzteko, herriz herri oihal-zatiak apaintzen ari dira hainbat herritar. Partaideek 20 laguneko taldeak osatu behar dituzte oihalak atontzeko, eta ondoren, guztiak elkarrekin josteko asmoa dute. Egun handiari begira, [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Irudimena lantzeko garaia iritsi zaie Antiguako haurrei

Berriro ere burua astindu eta irudimena lantzeko garaia iritsi zaie Antiguako haurrei. Izan ere, abian da jada Lugaritz Ikertze XIV. Ipuin Lehiaketa. Antiguako ikastetxeetan ikasten duten haurrei zuzendutako lehiaketa da, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek dute zehazki bertan parte hartzeko aukera. Lugaritz kultur etxean erakusketa bat osatu du Eider Eibarrek, hainbat marrazkirekin, eta lehiaketara aurkeztuko diren [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Gizon bat hil da Benta Berrin, kamioi batek harrapatuta

Benta Berriko polikiroldegian 86 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean, bertan lanean zebilen kamioi batek harrapatuta. Dirudienez, kamioiak atzera egin du gizonak errepidea gurutzatu behar zuen unean, eta ez da maniobraz ohartu. Zarautz kaleko bizilaguna zen.  2016/06/02 - 14:45:03

Oroitz Salegi preso antiguatarra aske geratu da, 21 urte kartzelan eman eta gero

Oroitz Salegi antiguatarra aske geratu da, 21 urte preso egon eta gero. Atzo arratsaldean irten zen Leongo Mansillako espetxetik, eta askatasuna berreskuratu zuen, Naiz.info webguneak jakinarazitakoaren arabera. Oroitz Salegiren ibilbidea kartzelan, luzea izatez gain, gogorra izan da. Iaz Salegiren gurasoei egin zien elkarrizketa Irutxuloko Hitzak. Hauek salatu zuten preso antiguatarrari bere seme jaioberria ikustea galarazi [ ]  2016/06/02 - 14:45:03

Nabigatu euskaraz