Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitza

Egiako eta Loiolako Erriberako danborradak, iruditan

Jai giro ederrean ospatu dute San Sebastian eguna hiriko auzo guztietan, baita Egian eta Loiolako Erriberan ere. Egian, Donosti Gain elkarteko danborrada izan da goiza alaitzearen arduraduna, arratsaldean auzoko gainontzeko danborradei lekukoa pasatu baino lehen. Loiolako Erriberan, bestalde, ohiko legez, Erriberatarrak danborrada jendetsuak zeharkatu du auzoa arratsaldean, Sarriegiren erritmora. Jarraian, bi danborrada horien irudi bilduma ikus dezakezue: Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako Donosti Gain danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra) Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada. (Argazkia: Beñat Parra)  2025/02/13 - 14:26:02

Egiako bizilagunak protestan, osasun arreta hobea jasotzeko eskubidearen alde

Mobilizazioa antolatu dute urtarrilaren 17an auzoko 28 eragilek, anbulatorioko egoera hobetzeko exijitzeko.  2025/02/13 - 14:26:02

Gordegia, bosturteko bat auzoaren memoria gordetzen

Bost urte bete ditu Gordegia Egiako artxibategi grafikoak eta badute zer ospatu. Auzoko milaka argazki eta bideo dituzte webgunean auzotarren eskura eta ez dute gelditzeko asmorik: «Auzo nortasuna sortzen du honek».  2025/02/13 - 14:26:02

Villa Saliako eguneko arreta zerbitzua udan jarriko dute abian

Donostiako Udalak Egiako Villa Salia eraikinean eguneko arreta zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du. 1.001.279 euroko aurrekontua izango du urte bakoitzeko, eta bi urteko iraupena izango du kontratuak, urtebeteko bi luzapenekin. Egoitza udan irekitzea aurreikusten du udalak, eta ordurako arreta zerbitzua martxan egongo dela adierazi du Eneko Goia alkateak. Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza izango da, eta zerbitzua hiru eremutan garatuko dute: eguneko zentroa, kaleko hezkuntza eta gune komunitarioan egiten den lana. Zehazki, baliabide hauek eskainiko dituzte eraikinean: informazioa ematea, bitartekaritza, gizarte eta hezkuntza arloko esku hartzea eta esku hartze psikosoziala, kontsigna baten kudeaketa, mantenua, arropa garbitzea, norberaren garbitasuna, entretenimendua eta informazioa eskuratzeko aukera ematea, komunitate inguruneko jardueren sustapena eta ikerketa.  2025/02/13 - 14:26:02

Gordegiaren bosgarren urteurrena ospatuko dute

Gordegia Egiako artxibategi grafikoak bost urte bete ditu, eta ekitaldi berezi bat antolatu dute asteazkenerako (hilak 18), urteurrena ospatzeko. Hain zuzen ere, urteotan bildutako irudi guztien artean egindako aukeraketa bat proiektatuko dute zenbait irudi emaileren laguntzarekin, argazkien nondik norakoak azalduz Gaineratu dutenez, ikusleek oroitzapenak partekatzeko aukera izango dute eta gaztelerara egindako itzulpena egongo da entzungailuekin. 19:00etan izango da emanaldia, auzoko kultur etxean, eta, amaieran, auzoko argazki zaharren erakusketa inauguratuko dute. 2019an sortua Hainbat egiatarrek 2019ko urrian abian jarritako proiektua da Gordegia , auzoko artxibo grafiko bat osatzeko helburuarekin sorturikoa, baita argazki eta bideo bakoitzaren atzean dagoen kontakizuna osatzeko helburuarekin ere, auzoaren memoria historikoa eta kolektiboa osatzen joateko. Ordutik, auzotarren ekarpenei esker, Egiako askotariko argazki eta bideo historikoak jarri dituzte sarean ikusgai , dagokien dokumentazioarekin; jaietakoak, mobilizazioetakoak, auzo paisaia erakusten dutenak, eta abar. IRUTXULOKO HITZAk, esaterako, zenbaitetan erabili du Gordegiaren materiala, erreportajeak osatzeko; esaterako, Euskalduna tabernaren inguruko atzera begirakoa, Plaza Haundiko marmoldegiaren ingurukoa, Porrontxo jaien 40. urteurreneko erreportajea eta auzoko euskalduntze prozesuaren ingurukoa osatu zituen hedabide honek Gordegiaren argazkiekin. Horrez gain, zenbait liburutan parte hartu du urteotan Gordegiak, hala nola, Juanpe Urrosolok 2021ean argitaratutako Txurrutala -n. Lan hori guztia dela eta, Argia aldizkariak Interneteko Argia Saria eman zion Gordegiari urte hasieran, aitortza modura.  2025/02/13 - 14:26:02

Egun Antifaxista antolatu dute Egian

 2025/02/13 - 14:26:02

Egiako anbulatoriorako baldintza duinak eskatuko dituzte auzoko 30 eragilek

Egiako bizilagunak haserre daude auzoko anbulatorioko baldintzengatik. Asteak daramate protestan, sinadurak biltzen eta elkarretaratzeak egiten Egia Bizirik Auzo Elkarteak sustatuta. Prentsaurrekoa egin dute gaur manifestazioa iragartzeko. 33 eragile batuko dira ostiralean. Auzo elkarteak egindako irakurketaren arabera, Osakidetzaren arazo nagusia langile falta da: “Medikuak falta dira, erizainak falta dira, administrazioko langileak falta dira… Arazo orokorra da, eta urte askoren emaitza da, osasun arreta pribatizatzearen alde egiten duen politika baten emaitza”. Arazoa orokorrak, hain zuzen, Egian ere ondorioak dituela salatu dute. Hainbat adibide jarri dituzte. Gaixotasun bajan edo amatasun lizentziarekin dauden medikuen kasuan, ordezkapenak ez direla egiten, esaterako, eta, egoera hori “hilabeteetan” luzatzen dela salatu dute: “Hilabetetan pediatrarik gabe egon gara Egiako anbulatorioan. Askotan, kontsultara joaten ziren haurrak beste auzo batzuetara bidaltzen zituzten, edo, okerrago, Ospitalera, larrialdietara”. Honela, salatu dute “nahikoa langile ez dagoenez, askotan gaixo kronikoek ez dute izaten behar luketen arreta. Kasu askotan, azterketak, aldizkako probak eta abar egiteko epeak ez dira betetzen”. Pribatizazioaren ondorio Auzo elkarteak uste du auzoko egoera, “arazo orokorra” dela: “Urte luzeetan Pribatizazioaren alde apustu egin duen politikaren ondorio eta emaitza da eskuartean dugun egoera hau. Eredu honen aldaketa atzeraezina da. Beharrezkoa da errotiko aldaketa, unean uneko partxeo eta erretoke faltsuak gainditu eta egiturazko arazoei irtenbidea emango diona”. Sektore guztiak inplikatzera deitu du auzo elkarteak, eta horretarako, manifestazioa antolatu dute urtarrilaren 17rako, Egian ere kalitatezko Osasungintza Publikoaren alde. Murrizketarik ez. Lehen arreta indartu lelopean. 18:30ean irtengo da Egiako Plaza Berritik, auzoko kaleak zeharkatuz, Plaza Handin ekitaldi batekin amaitzeko. Egoera honen arduradunek “entzun” ditzaten nahi dute, eta, horregatik, “zarata sartzeko edozein tramankulurekin” etortzea gonbidatu dituzte bizilagunak. Egoerarekin kezkatuta, 28 eragilek eman diote atxikimendua mobilizazioari: Egia zeinuka, Azoka Txikia, Latxaga guraso elkartea, Donostiako Bilgune Feminista, Asociación Egiatarrra, Guztiontzako Egia Auzotar Sarea, Egihaurgunea, Xabier Elkartea, Aitzarte Mendi Taldea, Egia Eskubaloia, Arrano Elkartea, Egia Bizirik Auzo Elkartea, Txoko Berri Elkartea, Ongi Etorri Eskolara, Josemi Zumalabe Fundazioa, Porrontxo Jai Batzordea, Ateri Koop, Trebeska Dantza Taldea, Gora egia, Gordegia, Egiako Gazte Asanblada, Egiako Sare, Donosti Gain Elkartea, Urzaleak Elkartea, Egialai Elkartea, Elkarrekin kooperatiba txikia, Txondorra eta Literatura Solasaldiak.  2025/02/13 - 14:26:02

Egia, anbulatorio duin baten alde borrokan

Egiako bizilagunak haserre daude auzoko anbulatorioko baldintzengatik. Asteak daramatzate protestan, sinadurak biltzen eta elkarretaratzeak egiten, Egia Bizirik Auzo Elkarteak sustatuta. Prentsaurrekoa egin zuten manifestazioa iragartzeko eta 33 eragile batuko dira gaurko manifestazioan.  2025/02/13 - 14:26:02

Plaza Haundiko igogailua hiru astez egongo da geldirik

Egiako Plaza Haundiko (Luis Martin Santos plaza) igogailua geldirik dago, udalak abiatu baititu instalazioa modernizatzeko lanak. Udalak azaldu duenez, aste honetan hasi dituzte lanak, abenduko zubirako igogailua prest edukitzeko; izan ere, hiru aste iraungo dute lanek. Zehazki, kontrol sistema berri bat instalatuko dute, igogailuaren maniobra, zoruko seinaleak, argiztapena eta jarduera bandalikoen aurkako kabina hobetzeko . 16.000 euroko kostua izango dute lanek.  2025/02/13 - 14:26:02

Egiako auzotar asko elkartu dira anbulatorioaren egoera iraultzeko

600 herritar inguruk parte hartu dute osasungintza publikoaren aldeko manifestazioan.  2025/02/13 - 14:26:02

Nabigatu euskaraz