Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitza
Momo Jainkoak hartu du boterea, Goiztiriek lagunduta
Momo Jainkoak Ostegun Gizenean hartu zituen hiriko giltzak, eta gaur, inauterietako larunbatean, hartu du Donostiako aginte makila, Eneko Goia alkatearen eskutik; edo, aurkezleak esan duen moduan, Eneko Minion Goia alkatearen eskutik. Aurten Hodei Buenaventura Gabarainek gorpuztu du Momo. 12:01ean izan da hori, Plaza Berrian. Baina, aurretik, 11:01etik, Goiztiriak Parte Zaharra eta ingurua girotzen aritu dira, Pasai txarangak lagunduta eta ohiko pijamak zein hamarnaka mozorro desberdin jantzita joan diren gazte eta helduen parte hartzearekin. 11:31ean, Maria Cristina hotelaren kanpoaldean bildu dira, bertan Momori agurra kantatu eta ongietorria emateko. Handik, Parte Zaharrerantz abiatu dira denak elkarrekin, Momo Jainkoa eta bere segizioa auto elegante batean zihoazela. Plaza Berrira heltzean egin dute aginte makila emateko ekitaldia, jai giro ederrean. Makilaren esku aldaketa egin aurretik, Quisiera ser alcalde, Donostiyakua abestia dantzatzen aritu dira Momo Jainkoa, bere segizioa, Eneko Goia alkatea, Jon Insausti Jaietako zinegotzia eta Maria Jesus Torres Donostiako Festak erakundeko zuzendaria, azken hiru horiek Minions filmetako pertsonaiez mozorrotuta, han zebiltzan gainontzeko udal arduradunak bezalaxe. Goiak, bere hitzartzean, ironiaz aipatu du hirian obra asko daudela eta horregatik mozorrotu direla Minionez, obra horiek ahalik eta azkarren bukatu eta hurrengo urteko inauterietako desfileak obrarik gabe egin ahal izateko . Era berean nabarmendu du gustura ematen diola urtero aginte makila Momori, baina ohartarazi ere egin du: Herritar guztien kexak ere jasan beharko dituzu egunotan zehar . Momok, bere aldetik, harro hartu du aginte makila, eta zenbait erabaki ere hartu ditu, hala nola, Illunbe Berrian sambodromo bat jartzea. Era berean, gogoratu du garai batean kaiola batean sartuta zegoen Ursula hartza izan zela Igeldoko jolas parkeko erakargarri nagusietako bat, eta hori berreskuratu nahi izan du, ironiaz. Hain zuzen ere, Donald Trump AEBetako presidenteari erreferentzia kritikoa eginez, Trum-Oso izeneko peluxezko hartz bat, kaiola batean sartutakoa, oparitu dio Goiari. Aginte makila jasota, Momo Jainkoarena da hiria egunotan, donostiarrek inauterietan murgilduta jarraitzen duten bitartean; hemen daukazue egitaraua . Jarraian, goizeko irudi bilduma ikus dezakezue: Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) Inauteriak 2025 Goiztiriak. (Argazkia: Beñat Parra) 2025/03/02 - 19:47:02
«Nire jendeak badu bigarren etxe bat hemen: Mapenda»
Dakar eta Donostia, Senegal eta Euskal Herria. Lat Mbaye eta Julia Aramendik osatutako bikoteak Mapenda jatetxea ireki du Grosen. Senegalgo plater zaporetsuak ekartzeaz gain, badute beste espezialitate bat: komunitatearentzat topaleku bihurtu da. 2025/03/02 - 19:47:02
Auzitegi Gorenak GOe eraikinaren Plan Bereziaren alde egin du
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du 2023ko martxoaren 30ean Donostiako Udalaren Plan Bereziaren aurka jarritako demanda, Basque Culinary Centerren GOe (Gastronomy Open Ecosystem) proiektuari bide ematen diona. Ebazpen honekin, Manteoko GOe eraikinaren garapenaren bideragarritasuna berretsi du auzitegiak. Gogoratu behar da eragile eta norbanako ugariren kontrakotasun handia duen proiektua dela , Groseko berdegune bakarra suntsitu dutelako eraikina egiteko. 2025/02/21 - 16:02:14
«Letra populistak ez zaizkigu gustatzen, aldarriak prostituitzea da»
Ez dira ez Daft Punk, ez eta Kanye West donostiarrak ere. Maskarekin ateratzen dira Merina Grisekoak, eta horrek ematen dien misterioari esker, haien identitateak ezkutatzeaz gain, lortu dute publikoak ezagutzea nor diren Julen, Paskal eta Sara. Pop zakarra etiketa asmatu zuten, eta 'Zerua Orain' diskoa argitaratu ostean, 'Zuloa' atera dute duela astebete, dolu prozesu bat kontatzen duen lan zaindu eta landua. Euskal Herriko eta Espainiako eszenatoki handiak zapaldu ondoren, Dabadaban aurkeztuko dute haien lana, datorren astean. 2025/02/14 - 14:27:01
Azora auzotik kanpora bidali nahi dute
Saretxe etxebizitza sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute Grosen. 2025/02/13 - 14:26:17
Grosen salatutako sexu eraso bat ikertzen ari dira
Pasa den ostegunetik ostiralerako gauean Groseko Katalunia plazaren inguruan gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Polizia autonomikoak ostiralean jaso zuen aipaturiko plazaren inguruan gizon baten erasoa pairatu zuen emakumearen salaketa, eta hori da ikertzen ari direna. Horren aurrean, Donostiako Udalak, udal talde guztien babesarekin, erasoa gaitzesteko erakunde adierazpena onartu du, baita elkarretaratzera deitu ere, hilaren 17rako, 12:00etan, Alderdi Ederren. Jarraian, udalaren adierazpen osoa: 1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da. 2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela. 3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta udalak guztiak gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela. 4.- Udalak hiritarrei dei egiten die asteartean, hilak 17ean, 12:00etan, Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera 5- Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du. 2025/02/13 - 14:26:17
Groseko hainbat kale itxiko dituzte San Sebastian egunaren arratsaldean
San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Groseko eta Erdialdeko kale gehienak itxiko dituzte danborraden joan-etorriak errazteko. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio mozketak 16:30etik 20:30era izango dira. Erdialdean iazko mozketak errepikatuko dituzte. Zehazki, Parte Zaharraren eta Araba parkearen artean izango dira gehienak. Era berean, Kontxa pasealekutik Antiguako tunelera bitarteko trafikoa itxiko dute. Grosen Erdialdeko eredua aplikatuko dute aurten. Barrualdeko kaleetan egingo dituzte mozketak, salbuespenekin. Mirakruz kalea, Galtzada Nagusia, Nafarroako etorbidea eta Kolon pasealekua zabalik geratuko dira. 2025/02/13 - 14:26:17
Groseko inude eta artzainek auzoa alaitu dute
Groseko inude eta artzainak izan dira aurten kalera ateratzen lehenak, Artaiñu konpartsakoak igande goizean aritu baitziren auzoa alaitzen. Parte Zaharrekoak igande honetan aterako dira kalera, eta Antiguakoak eta Ikasbidekoak (Loiolako Erribera eta Amara Berri) hurrengo asteburuan. Eguraldia lagun, auzoan barrena kalejira koloretsua egin zuten Grosekoek, eta Katalunia plazan egin zuten ohiko parodia, auzotar ugariren aurrean, dantza ederrekin. Era berean, Aitona oroimenezko saria Donostia Arraun Lagunak-eko emakumezkoen taldeari eman zioten, bere ibilbide bikainagatik. Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako argazki bilduma ikus dezakezue: Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) Groseko inude eta artzainak. (Argazkia: Asier Gonzalez de San Pedro) 2025/02/13 - 14:26:17
Ezkurra tabernak etapa bat itxi eta beste bat ireki du
Groseko Ezkurra taberna ezagunak urtarrilean iragarri zuen lekualdatu egingo zela , trantsizio polita eta lasaia eginez; bada, unea iritsi da. Hain zuzen ere, igandean (hilak 22) Mirakruz kaleko lokal mitikoaren agur festa egin zuten eta laster irekiko dute Ezkurra berria, handik oso gertu, Gloria kalean, Txofre Berri taberna zegoen lokalean, Kiskurra tabernaren ondoan. Lokal berria atontzen ari dira egunotan, eta dena prest izan bezain laster irekiko dute, egun edo aste gutxiren buruan. Hala iragarri zuen agur festa Ezkurra tabernak, bere sare sozialetan: Bihar, igandea, hilak 22, gure azken lan eguna izango da lokal honetan. Ondoren, Gloria kaleko 7. zenbakian izango gaituzue gure produktu eta irribarrearekin. Ehun metrora izango gaituzue. Mila esker bihotzez denoi bidelagun izateagatik urte eder hauetan . Jende andana bertaratu zen festara, eta ohiko edari eta janariaz gain, Revolutionary Brothersen zuzeneko musika izan zuten, bestea beste. Revolutionary Brothers bikote donostiarrak girotu zuen Ezkurrako agur festa. Ezkurra Esentzia mantenduko dute Lokala berria izango bada ere, Ezkurraren iruditeria eta eskaintza gastronomiko ezaguna mantenduko dute, izan ere, etxeko janaria egiteagatik da ezaguna Ezkurra, bereziki bere entsaladilla errusiarrarengatik eta bere patata tortillarengatik. Jendez bete zen Ezkurra taberna agur festan. Ezkurra Ibilbide luzeko taberna Joseba Baldak darama Ezkurra taberna 2002tik, bere anaia Aitorrekin tabernaren ardura hartu zuenetik â2007an, Aitorrek taberna utzi zuen, Malagara joan zelako bizitzeraâ. Aurretik ere Balda familiarena zen Ezkurra, 1960an Josebaren eta Aitorren aita Jose Marik eta haren anaiek, Enriquek eta Alejandrok, Betelu herria (Nafarroa) utzi eta Donostiara etorri zirenetik. Egungo lokalean Eguren izeneko taberna bat egon zen 1930etik 36ko gerrara arte, izen bereko arduradun batekin. Eguren haren koinatu Elias Ezkurraren eskuetara pasatu zen lokala gerraren bueltan, eta hark jarri zion Ezkurra izena tabernari. Aipatu moduan, 1960an hartu zuten tabernaren ardura Balda sendiak, izena mantenduz. Ezkurrako lantaldea, agur festan. Joseba Balda arduraduna, eskuinean. Ezkurra 2025/02/13 - 14:26:17
«Garrantzitsua da Groseko euskal komunitatea indartu eta ikusgarri egitea»
Groseko jai batzordeko kidea da Kai Kerexeta (Gros, 1995). Aurten ere, San Tomas egunerako hainbat egitasmo prestatu dituzte, «egun garrantzitsua» baita auzoko euskal komunitatearentzako. 2025/02/13 - 14:26:17