Errenteria-orereta, Oarsoaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda errenteria-orereta

EB: «Beharrezkoak dira Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak»

Errenteria-Orereta Errenteria-Oreretako Ezker Batuak adierazi du «beharrezkoa» dela Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egitea eta Juan Carlos Merino Errenteria-Oreretako alkateari eskatu diote «lanekin lehenbailehen hasteko». Horren harira, EBk gaineratu du beraiek orain urtebete proposatu bezala, Udaleko alderdi guztien arteko «akordioa» lortu beharko litzatekeela aurretik. Horretarako, «orain arte egon den kudeaketa txarra» alde batera utzi eta «informazioa eta gardentasuna» beharrezkoak direla uste du EBk. ...  2010/11/05 - 00:23:01

Hoyostarrak Donostiako Rallyan ariko dira bihar

Errenteria-Orereta Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek Euskadiko Atzeko Koparako puntuagarria izango den Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartuko dute bihar. Biharko proba 12:00etan hasiko da Donostiako Atano pilotalekuko aparkalekutik. Guztira, 64 autok parte hartuko dute Donostiako Rallysprintean eta 162 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Ibilbideak bi zati nagusi izango ditu. Lehenengo zatia, Donostian hasiko dute parte-hartzaileek, eta Lezotik pasatu ondoren, Jaizkibelera abiatuko dira. Bigarren zatian, berriz, Jaizkibeletik Irunera jaitsi beharko dute, eta Ingelesaren Gaztelua zeharkatu ondoren, berriz ere Donostian egongo den hasierako puntura itzuli beharko dute. ...  2010/11/05 - 00:23:01

1942an jaio zirenen bazkaria, hilaren 27an

 2010/11/05 - 00:23:01

Harategietan euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarri dute

Errenteria-Orereta Oarsoaldeko lau udalek harategietan euskara erabiltzeko kanpaina jarri dute martxan. Kanpainak bi ekimen bilduko ditu. Batetik, harategietan produktuen gaineko informazioa euskaraz jartzeko kartelak, eta bestetik, errezeta lehiaketa. Hala, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo harakinek aukera izango dute produktuen informazioa duten euskarazko kartelak jartzeko eta errezeta lehiaketa iragartzeko euren establezimenduetan, dohainik. Atzo aurkeztu zuten kanpaina eskualdeko lau udaletako arduradunek: Maite Peña Errenteriako Euskara zinegotziak, Ander Poza Oarsoaldeko Garapen Agentziako presidenteak eta Pasaiako alkateordeak, eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Oiartzungo ordezkariak falta ziren. Jakinarazi zuten oraingoz, 70 establezimentuk agertu dutela kartela jartzeko asmoa. Beste norbaitek nahi izanez gero, euskara zerbitzuetara zuzentzeko azaldu dute. ...  2010/11/05 - 00:23:01

'Gatazka hasi da' lana eskainiko dute gaur, Errenteria Hiria Kulturgunean

Antzerkia gustuko dutenek bi hitzordu izango dituzte gaur, Errenteria-Oreretan. Izan ere, Orratx! Antzerki Taldeak Gatazka hasi da antzezlanaren emanaldi bikoitza egingo du. Lehenengo hitzordua 10:00etan izango dute antzerki zaleek. Bigarrena, berriz, 17:00etan. Bi emanaldiak Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira. Antzerkia ikustera joan nahi duenak sarrera doan lortzeko aukera izango du, baina kontuan izan beharko du gonbidapenak beharko dituela: horiek Kulturguneko leihatilan lor daitezke, saioak hasi baino lehen.  2010/11/04 - 01:09:02

Zintzilik Irratian denboraldi berriko programazioarekin hasi dira dagoeneko

Beste urte batez martxan jarri dute Oreretako Zintzilik Irrati librea. Aurtengoa 26. urtea du herriko irratiak eta urtero legez, berritasun ugari prestatu dituzte irratiaren arduradunek denboraldi berriari begira. Aurreko urteetan bezala, denboraldi berria hasteko «irrikitan» daude irratiko kideak. «Proiektu berri bat martxan jartzen den bakoitzean horren atzean ilusioa eta gogoa dago beti », adierazi du Aitor Sarasuak, Zintzilik Irratiko kideak. Hala, aurreko urteetan bezala, asanbladan eta autogestioan oinarrituta egongo da Zintzilik Irratia. «Erronka handia da guretzako autogestioaren bidez irratiarekin aurrera jarraitzea», gaineratu du Sarasuak. ...  2010/11/04 - 00:38:02

1960. urtean herrian jaiotakoen bazkaria

 2010/11/04 - 00:38:02

H-6 zerbitzua mantentzea erabaki dute Batzar Nagusiek

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Errenteria-Orereta eta Donostiako ospitaleak lotzen dituen autobus linea mantentzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. PSE-EEk aurkeztu du proposamena, eta ondoren EAJrekin eta Hamaikabatekin osatu du; azkenean aho batez onartu dute. Aurrera ateratako proposamenak bi puntu ditu: lehenengoan, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote H-6 linea berria mantentzeko, eta horrenbestez, zerbitzua ematen jarraitzeko Errenteria-Orereta eta Donostiako ospitaleen artean. Linea hori, Pasaian, Buenavistan, Altzan eta Garberan geratzen da. Bigarren puntuan, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote autobusak Martuteneko 27 poligonoan geltoki bat izatearen aukera eta bideragarritasuna aztertzeko, batik bat lantokira sartzeko eta handik irteterako garaian. ...  2010/11/04 - 00:38:02

Kaputxinoetako obren esleipenari, helegitea

Ika-mika handia sortu dute Beraun-Kaputxinoetako igerilekuko obrek, eta oraindik ere nahikoa zeresan emango dute. Obren esleipenaren berri eman zuen duela aste batzuk Errenteriako Udalak, eta orain ezker abertzaleak jakinarazi du adjudikazioaren kontrako helegitea jarri duela. «Eztabaida haren ondoren, badirudi proiektua egiteko obren esleipena gauzatzearekin bukatutzat eman dutela. Hala ere, guk aurrera jarraitu nahi dugu gai honekin», adierazi du ezker abertzaleak. Zentzu horretan, igerileku batzuk eraikitzea, eta 17 urte ondoren «utzikeria hutsagatik» eraitsi beharrak dakarren diru publikoaren «xahubidearen gaian» sartuta daudela azaldu dute, eta iritzia emateaz gain, behin-behineko adjudikazioaren kontrako helegitea jarri dutela. ...  2010/11/04 - 00:38:02

Bidezko Merkataritza Azoka egingo dute etzi Xabier Olaskoagan

Larunbata honetan Bidezko Merkataritza Azoka antolatuko dute Telleri ikastetxeko ikasleek eta irakasleek Xabier Olaskoaga plazan. Azoka plazako sarreran jarriko dute, 10:30etik 13:30era. Bidezko Merkataritzaren sareetan aurki daitezkeen hainbat produktu erakutsi eta salgai jartzeaz gain, helburua merkataritza mota horren filosofia eta arrazoiak azaltzea da. «Bidezko merkataritza ohiko merkataritzaren aukera bat da. Azken horrek irizpide ekonomikoak besterik ez ditu kontuan hartzen. Bidezko merkataritzak, berriz, balio etikoak ere aintzat hartzen ditu», azaldu dute antolatzaileek. ...  2010/11/04 - 00:38:02

Nabigatu euskaraz