Oarsobidasoko Hitza » Oiartzun

Oarsoaldeko eta Bidasoko informazioa, euskaraz

Ekainaren 1ean izango da hormen apainketa

Oiartzungo Irrien Lagunek herriko hormak apaintzeko saioa prestatua zuen iganderako (hilak 26), baina data hori ekainaren 1era atzeratu dute. Izan ere, aurreko asteburuan Arraguako jaietan puzgarriak jarri eta hainbat joko egin behar zituzten, baina eguraldi txarra egin zuen. Asteburu honetan izango da hori guztia, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Arrazoi hori medio atzeratu dute festa [...]  2013/05/24 - 15:55:10

OKE bi taldek mailaz igotzeko aukera dute bihar

Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE) asteburu historikoa bizi dezake. Bihar, Erregional Ohorezko Mailako taldeak Hirugarren Mailara igotzeko aukera du, eta areto futbolekoa Gipuzkoako Lehen Mailakoa Euskal Ligara igo daiteke. Igo ala ez, biek ala biek oso sasoi ona egin dute. Hori biribiltzea falta zaie soilik. Futbol zelai handiko taldeak 18:00etan jasoko du Trintxerpe Karla Lekuonan. Ligako [...]  2013/05/24 - 15:55:10

Hilaren bukaeran bukatuko da Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna

Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaiak jakinarazi du hilaren 31n bukatuko dela Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna. Ekainaren 1etik, beraz, instalazio bakoitzeko pertsona abonatuak, bere instalazioetara bakarrik joan ahal izango dira, ez eskualdeko guztietara. Udako denboraldiaren hasierarekin bat egingo du erabakiak. 2012/2013koa bigarren ikasturtea izan da esperientzia hori abian jarri dutela, 2011/2012n hiru hilabetez proban egon ondoren. Hala, [...]  2013/05/24 - 15:55:10

Hirugarren adinekoei eta gazteei zuzendutakoak izango dira hurrengo tailerrak

Astelehenean, hilak 27, hirugarren adinekoekin eta gazteekin egingo dira Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze saioak. Oiartzungo Udalak bi talde horien ikuspuntua jaso nahi du etorkizuneko Oiartzunek nolakoa izan behar duen zehazteko garaian. Biak ala biak udaletxeko areto nagusian izango dira, baina ordu desberdinetan. Hirugarren adinekoen tailerra 17:00etan hasiko da eta gazteena 19:00etan. Sektoreekin egingo diren [...]  2013/05/24 - 12:05:05

Igande honetan bukatzen da Xanistebanetako pala txapelketan izena emateko epea

Xanistebanetako binakako pala txapelketan izena emateko azken eguna etzi (hilak 26) da. Izena emateko hiru toki daude: Miren, Makutxo eta Amazkar tabernak. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Partiden egutegia hilaren 31tik aurrera jakinarazi dute antolatzaileek (Girizia elkartea eta Kataxulo Gaztetxia), emailez zein tabernetan. Finalak abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera.  2013/05/24 - 10:10:03

Amagoia Elezkanoren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Antiju Morik-ek

Amaia Elezkano 26 urteko gaztearen hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Oiartzungo Antiju Morik taldeak. Elkarretaratzea gaur (hilak 24) izango da Txoko Feministan, 19:30ean. Elezkano asteazken gauean hil zuen ustez bere bikotekideak. Zoritxarrez, nahi baino gehiagotan esnatzen gara horrelako albisteekin. Amagoia ez dadila eraildako beste emakume bat izan, izan dadila azkena. Atera gaitezen kalera eta adierazi [...]  2013/05/24 - 08:15:10

Josune Baldaren izenean salaketa jarri du TATek, Giza eskubideen Europako Auzitegian

Espainiako erakunde judizialek Josune Balda oiartzuarrari gertatutakoaz ikerketa sakon eta eraginkorrik egin nahi ez dutenez Europara jo dute TAT Torturaren Aurkako Taldeak eta Giza Eskubideen Behatokiak. Giza Eskubideen Europako Auzitegian salaketa jarri dute 2010eko otsailaren 15ean Josune Balda atxilotu eta inkomunikatuta egon zen lau egunetan zer gertatu zen ikertzeko. Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. [...]  2013/05/23 - 18:18:07

Istrian taldeak Olatu Talka programaren barruan kontzertua emango du

Istrian Oiartzungo musika taldeak kontzertua emango du Donostiako Olatu Talka programaren barruan. Istrian osatzen duten lau kideek taldearen estilo berria erakutsiko dute bihar emango dute emanaldian. Donostiako Zibbibo tabernan izango da kontzertua, 18:00etatik aurrera.  2013/05/23 - 18:18:07

Negatiboa positibo bihurtzeko gakoak

Antonio Sanchezek Nola bihurtu negatiboa positiboan? hitzaldia emango du gaur udaletxeko areto nagusian 19:30ean hasita. Sanchezek parkinsona du, baina berak dioen bezala, bera ez dago gaixo, gaixo dagoena Mister Parkinsona da . Norberak bere gaixotasunarengatik asko egin dezakeela dio, ikerlariek zerbait asmatu arte itxaron beharrean. Baikortasun hori transmititu nahi du gaurko hitzaldian. BOGA astekariak elkarrizketa egin [...]  2013/05/23 - 14:24:10

Elizalde ikastetxean ere auzolanean aritu dira

Elizalde eskolan auzolanari ekin diote gurasoek. Krisia dela eta margolariak kontratatzeko dirurik ez dagoenez, eta frontoia eta inguruko ormak pintadaz beterik eta oso itsusiak zeudenez, beraiek margotu dituzte , azaldu dute ikastetxetik. Primeran gelditu dela-eta oso gustura daude eta eskerrak eman nahi dizkiete ikasle, guraso eta irakasleen izenean.  2013/05/23 - 12:28:02

Nabigatu euskaraz