Oarsobidasoko HitzaLezo â Oarsobidasoko Hitza
Oarsoaldeko eta Bidasoko informazioa, euskaraz
Baserritarrek Saldise plaza hartuko dute Santomas egunean
Igande goizean hasita baserritarrek eta baserriko produktuek hartuko dute Saldise plaza, Santomas egunaren harira. Munttar txistulari taldearen kalejirak emango dio hasiera Santomas egunari 11:00etan. Ordurako, Saldise plazak betiko itxura aldatu eta azokar itxura hartuko du. Lezoko hamabi baserrietako produktuak erosteko aukera izango da: Peliar, Bordatxo, Iribarren, Juan Martindegi, Piri, Larraka, Harriaundi, Lopene, Olamarta, Zunoyar azitegia, [] 2015/09/03 - 14:07:06
Egoitza berria du Lezoko EAJk
Guillermo Lazon kaleko 6. zenbakian dago. Herritarrekiko hurbilago egon nahi dute jeltzaleek. 2015/09/03 - 14:07:06
Dispertsio kilometroak konpromiso kilometro bihurtu nahi ditu Sarek
Pedal kolpe erronka egingo du Sarek. Nanterre (Frantzia) eta Puerto De Santa Maria (Cadiz, Espiania) espetxeetarako distantzia berdindu nahi du. Lorentxo Aiestaran eta Xabier Alegria euskal presoak bi espetxe horietan daude, hurrenez hurren. 2015/09/03 - 14:07:06
Arto-irin artean arnasa eman diote euskarari AEKko ikasleek
Gabonetako oporren aurreko azken eskola eguna izango dute gaur Xenpelar AEKko ikasleek, eta modu berezian agurtu dute hurrengo urtera arte ikasturtea: taloak egiten. Ura epeldu eta arto-irin artean eroso mugitu dira, euskaraz etengabe euren artean taloak osatzea lortu duten arte. Plantxan jarri eta behin erreta txistorra goxoz bete dute Santomas feriko bezperetan. Helburua beraien artean [] 2015/09/03 - 14:07:06
Bigarren eskuko azoka izango da Saldisen larunbatean
Bigarren eskuko azoka antolatu dute larunbaterako Saldise plazan. Orain arte hilaren lehen larunbatarekin egiten zuten azoka, baina hemendik aurrera hileko hirugarren larunbatean egingo dutela azaldu dute arduradunek. Besteak beste, arropa, oinetakoak, liburuak eta jostailuak erosteko aukera izango dute Saldise plazara joaten direnak 10:00etatik 14:00etara. 2015/09/03 - 14:07:06
Kantu jira saioa egingo dute larunbatean
Sasoi berriko laugarren kantujira egingo dute larunbatean. Betiko moduan, aiton Bordatik abiatuko da 12:00etan eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdiak eginda Gurutze Santuaren plazan amaituko da. Kantu Jirako arduradunek herritar guztiak animatu dituzte kantu jiran parte hartzera. Horretarako abestien kopia liburuxka Aiton Bordan, Aizpean edo musika eskolan jaso dezakete. 2015/09/03 - 14:07:06
âMunttarâ, udal aldizkaria, jasoko dute lezoarrek etxean datozen egunetan
Gaur eta astelehena btartean banatuko dute Munttar, udal aldizkari berria lezoarren etxeetan 2015/09/03 - 14:07:06
Kantujira solidarioaren entsegua egingo du bihar gazte asanbladak
Kantu jira solidarioa egingo du Lezoko Gazte Asanbladak hilaren 24an. Dirua eskatu beharrean, elikagaiak jasotzea du helburu ekimenaren bidez, Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratzeko. Hori prestatzeko entsegua egingo du Tiñelun bihar, ostirala, 22:00etan, eta bertaratzeko deia luzatu die lezoar guztiei. Entsegua amaituta luntxa egingo dutela gaineratu dute gazte asanbladako kideek. 2015/09/03 - 14:07:06
Autobus gehiago blues jaialdirako
Gaueko zerbitzuak indartuko ditu Ekialdebusek ostegunetik igandera, Hondarribia eta Irun artekoa eta Hondarribia eta Donostia artekoak, herrietatik nahiz aireportukoa. Jaialdiko antolatzaileek autobus zerbitzua erabiltzea gomendatu dute. 2015/09/03 - 14:07:06
Donosti Cup txapelketa jokatzen ari dira Lezoko Plazeta futbol zelaian
Donosti Cup futbol txapelketaren 23. aldia jokatzen ari dira eta Plazetak, hamar urteren ostean, aurten berriz ere hartu ditu partidak. 21 herrialdetako 6.500 futbolaritik gora ari dira txapelketa jokatzen 28 zelaitan. Hilaren 7an hasi ziren partidak eta bihar amaituko dira. Ordutegiari dagokionean berriz, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte. Sarrera doan izango da, eta plazetako partidak [] 2015/09/03 - 14:07:06