Oarsobidasoko HitzaPasaia – Oarsobidasoko Hitza

Oarsoaldeko eta Bidasoko informazioa, euskaraz

Lehenbiziko bi oihalak josi ditu gaur herriko Gure Esku Dagok

Hainbat sektoretako aurpegi ezagunek ekainean eraikiko den hautestontzi erraldoirako lehenbiziko bi oihalak josi dituzte Niessen aretoan; herrian beste 78 josi behar dira ekaina bitartean; joste eguna ekainaren 6an izango da.  2015/09/03 - 13:57:07

Alkartasunaren kopla zaharrak, bihar, Antxon

17:45ean eta Azokatik abiatuta, urteroko ohiturari jarraipena emango dio Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak, kopla zaharrak kantatzeari ekingo diote. Baina herritar oro gonbidatu dute dantza taldekoek horretan parte hartzera, tabernaz taberna, kalez kale. Hortaz, herritarrei animatzeko eskatu diete.  2015/09/03 - 13:57:07

Mitxintxola V. Mendi Lasterketa, urtarrilaren 4an, Pasai Donibanen

11:00etan abiatuko da 3,4 kilometroko mendi lasterketa plazatik. 10:00etan, haurrekin mendi martxa egingo dute Mitxintxolaraino.  2015/09/03 - 13:57:07

Datorren larunbatean emango diete bildutako dirua Urtezaharreko sutean etxea galdu zutenei

SOS Pasaia Trintxerpe plataformako kideen eskutik jasoko dute dirua katutuek, hilaren 27an, Ziriza etxean izango den ekitaldian, 12:00etan.  2015/09/03 - 13:57:07

Berritasun asko aurtengo Antxoko Gabonetako Krosean

Abenduaren 27an da, 20:00etan hasita. Gauekoa da lehenengoz.  2015/09/03 - 13:57:07

Etxeko txikientzako eskaintza oparoa antolatu dute Gabonetarako

Gazteria eta Kirol Departamentuak 22 urtez jarraian antolatu du Gabonetako Haur Jaia, herriko aisialdi taldeekin eta ludotekekin elkarlanean; hilaren 22an, 23an, eta 26an izango dira jarduerak.  2015/09/03 - 13:57:07

Urtea “arduraz” hasteko eskatu du Pasaiako alkateak

Amaia Agirregabiriak 2014ko lehen minutuetan sortutako sutea gogorarazi du. Zantzu guztien arabera, esan du, ontzietan erabiltzen diren bengala batek su beldurgarria piztu zuen. Urte berriaren ospakizuna udalerriko 42 familiarentzat etsipena bilakatu zela nabarmendu du, eta horregatik, pasaitarrei eskatu die urtea arduraz hasteko. Norberaren ospakizunengatik ez dadila beste inor inoiz kaltetu, gaineratu du.  2015/09/03 - 13:57:07

Euskara ikasleak festa giroan trebatuko dira datozen egunotan

Trintxerpeko Udal Euskaltegiak XXI. Kultur Astea antolatu du datorren asterako, ohi bezala, Santa Ageda bezperaren bueltan eta orotariko jarduerekin.  2015/09/03 - 13:57:07

Bihar egingo dute Antxon Txabol Sotoaren Urte Zaharreko krosa

11:00etatik aurrera egin behar dira izen emateak. Probak 12:00etan hasiko dira, adinaren araberako lasterketak izanik.  2015/09/03 - 13:57:07

Primerako giroa Antxoko azokan

Goizeko lehen ordutik ari dira ospatzen San Tomas; 19:00etan neguko solstizioa ospatuko dute Antxon, Alkartasunaren eskutik, Soka Dantzarekin.  2015/09/03 - 13:57:07

Nabigatu euskaraz