ataria, aktualitatea: Abaltzisketa

Dagoeneko eman daiteke izena Gabonetako pilota topaketan

Abenduaren 4a izango da izena emateko azken eguna. Finala abenduaren 30ean jokatuko dute, Amezketako pilotalekuan.  2025/02/14 - 09:40:15

Giro ederra, txerrikia janez

 2025/02/14 - 09:40:15

«Ostatuak aukera ematen du herritarrekin elkarlanean herria biziagotzeko»

Abaltzisketako ostatuak igandean zabalduko ditu berriro ateak. 12:00etatik 14:00etarako tartean euren sukaldea ezagutarazteko jakiak aterako dituzte jendeak probatu ditzan, eta trikitilari bat ere izango dute. Hortik aurrera zabalik egongo da egun osoan.  2025/02/14 - 09:40:15

Bertsotan Abaltzisketako Txerri Festan

Iker Zubeldia eta Julio Soto, Txerri Festan bertsotan.  2025/02/14 - 09:40:15

Bi mendizale erreskatatu dituzte Txindoki mendian

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek erorikoa izan duen emakume bat eta bera laguntzen saiatu den gizonezko bat erreskatatu dituzte gaur arratsaldean, Txindoki mendian, Abaltzisketan.  2025/02/14 - 09:40:15

Aralar parke naturalak 30 urte

Apirilean 30 urte bete ziren Aralar mendilerroko Gipuzkoako aldea Parke Naturala izendatu zela. Guztira 10.971 hektareako eremua hartzen du, Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa, Zaldibia zein Enirio-Aralar Mankomunitatean. Parke osoaren %72 da publikoa, Ataungo udalerri eta Enirio-Aralar Mankomunitatearen jabetzakoa, Enirio-Aralarko lurrak herena izanda.  2025/02/14 - 09:40:15

Sua piztu da Abaltzisketako baserri batean

Sasiain Arandi auzoko baserri batean piztu da sua.  2025/02/14 - 09:40:15

Mondejua

 2025/02/14 - 09:40:15

Mariren Kobak Trailaren bigarren edizioa Larraitzetik abiatuko da

Helburutzat Mari jainkosaren kobak lotzea duen lasterketaren 20 partaideak larunbatean abiatuko dira Abaltzisketako Larraitz auzotik. Eguzkia irten baina lehenago irtengo dira korrikalariak eta antolakuntzak emandako mapei esker hainbat koba lotu eta helmugara iritsi beharko dute 12 ordutan.  2025/02/14 - 09:40:15

Gidaririk gabeko autoa Abaltzisketan, herri txikietako garraio alternatibak eraldatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak LandaGO mugikortasun autonomoko eredu aurreratua garatzeko proiektua aurkeztu du gaur goizean Abaltzisketan. Ibilgailu jasangarria eta autonomoa izango da, proba pilotu fasean dagoena. Amezketa eta Abaltzisketa arteko errepideko datuak hartuko ditu apirila bitarte, eta aurrerago, legediak eta baldintzek uzten dutenean, zerbitzu publikoa eskainiko luke.  2025/02/14 - 09:40:15

Nabigatu euskaraz