ataria, aktualitatea: Amezketa
Belaunadien talai dantzak
Aurten 50 urte beteko dira Talai dantzak berreskuratu zituztenetik, eta hori ospatzeko belaunaldi ezberdinetako dantzariek goizean elkar zehartu dute herrigunea. Tartean geldialditxoa egin dute duela bost urte zendu zen Koldo Saralegi Amundarain herritarra omentzeko. 2025/03/02 - 15:49:02
Makil hotsak nagusi, Abaltzisketan eta Amezketan
Abaltzisketako txantxoak baserriz baserri ibili ostean, herrigunean egin dituzte dantzak; Amezketan, belaunaldi ezberdinak elkartu eta talai dantzak egin dituzte. 2025/03/02 - 15:45:02
Zumadi ikastetxerako garbitzaile bat kontratatuko du Amezketako Udalak
Aldi baterako lan kontratua izango da, eta lehiaketa bidez aukeratuko dute langilea. 2025/02/19 - 12:50:01
'Memoriaren giltza' liburua landuko dute irakurketa taldean
Ramon Olasagasti idazlearen Memoriaren giltza eleberria landuko dute Amezketako irakurle taldean. Otsailaren 25ean — asteartea — izango da saioa, Pernando Amezketarra kultur etxean, eta 19:00etan hasiko da. 2025/02/17 - 11:49:02
Erre zen baserrira ez gerturatzeko ohartarazi du Amezketako Udalak
Udalak nabarmendu du zigilatuta dagoela eraikina eta ezin dela bertara sartu edo gerturatu; eta, horrez gain, jabetza pribatukoak direla inguruko lursailak ere. 2025/02/13 - 14:32:02
Gimnasioko bazkideentzat bilera egingo dute
Pernando Amezketarra kultur etxeko lehen solairuan egingo dute bilera, 19:00etan. Zerbitzuaren inguruko beharrak eta proposamenak landuko dituzte, besteak beste. 2025/02/13 - 14:32:02
Belaunaldi arteko Talai dantza
Aurten mende erdi beteko da Amezketan Talai dantzak berreskuratu zituztenetik eta hori ospatzeko aurretik dantzan aritutako herritarrak ere gonbidatuko dituzte. Otsailean hiru entsegu egingo dituzte: hilaren 7an, 14an eta 21ean. 2025/02/13 - 14:32:02
Gaurtik itxita egongo da Bartolome Deunaren kaleko zati bat
15. eta 19. zenbakien artean egingo dituzte lanak eta, ondorioz, itxita egongo da kalea Bionetxetik Laubide etxeen artean, bi norabideetan, eta garajeetako erabiltzaileentzat izan ezik. 2025/02/13 - 14:32:02
Baso publikoaren kudeaketa plana aurkeztuko dute asteazkenean
Datozen hamar urteetan baso publikoetan zein lan egingo dituzten zehazteko plana osatu du Amezketako Udalak LurGeroa enpresarekin elkarlanean. Asteazkenean aurkeztuko dute plana, 18:00etan, Pernando Amezketarra kultur etxean. 2025/02/13 - 14:32:02
Amezketako pilota jaialdiak baditu irabazleak
Master Laboral Kutxaren Binakako Txapelketa Nagusia jokatu dute goizean Amezketako Larrunarri pilotalekuan; lau partida izan dira guztira eta dagoeneko baditu irabazleak. 2025/02/13 - 14:32:02