Berastegi, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda berastegi
Ipuin kontalariarekin hasiko dute Kultur Astea
2010/11/04 - 01:33:03
Txapelketa ugari gaur zortzi hasiko den Kultur Astearen baitan
Gaur zortzi hasiko da Berastegiko Kultur Astea. Kultura Batzordeak antolatuta, hitzaldiak, antzerki saioak, otorduak, tailerrak... izango dira azaroaren 4tik 14ra bitartean. Idoia Sanchez ipuin kontalariak irekiko du bidea, eta talo jateak itxi. Bitarte horretan, Argazki Rallyko argazkiak ikusgai egongo dira aparkaleku azpiko lokalean. Bestetik, Luis Erasoren egur lanak ezagutzeko aukera izango da azaroaren 13 eta 14an. Bere tailerra bisitatu ahal izango du jendeak, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Aurtengo honetan ere txapelketa ugari jokatuko dira Kultur Astearen baitan. Hasteko, azaroaren 6an, II. Arroz-esne txapelketa jokatuko da. Gainera, luxuzko epai-mahaia izango dute. David de Jorge sukaldari ezaguna bertan izango baita. Azaroaren 14ko Azoka egunean berriz, beste bi lehiaketa: Gazta txapelketa, eta Ardi-ahari eta bildotsena jokatuko dira goizean zehar. ... 2010/10/27 - 23:25:02
Astelehenetan jasoko dute tutorearen bisita KZ gunean
2010/10/22 - 23:40:04
Bozka emateko garaia iritsi da
Argazki Rally herrikoian argazki onenak aukeratzen hasteko garaia da. Atzotik zabalik dago argazki kamara digitalarekin ateratako argazkien artean aukeratzeko epea. Interesa dutenek hilaren 28a baino lehen eman beharko dute beraien botoa. Internetez bozkatzeko, Fototeka atalean aurkitu ahal izango dira parte-hartzaileen argazki guztiak. Erretratu bakoitzak zenbaki bat du, eta webguneko eskuineko atalean sartuta, bozka eman daiteke, baita emaitzak ikusi ere. Hilaren 28an amaituko da honetarako aukera. Gainera, kontuan izan behar da, behin bakarrik bozkatu daitekeela. Berastegiarren iritzia ez ezik, Tolosako Richard argazki dendako argazkilariarena ere jasoko dute antolatzaileek. Izan ere, azken honek erabakiko du zein den irabazlea. ... 2010/10/18 - 23:02:04
Mustarreko labeak berreskuratu ditu Burdina taldeak
Euskal kulturaren eta historiaren ondarea berreskuratzea helburu duen Burdina taldeak Berastegiko Mustarreko labeak berreskuratu berri ditu. Mustarreko labeak Berastegiko meatze barrutiaren barruan garrantzi handiko azpiegiturak dira eta Plazaolako seigarren tuneletik 50 bat metrotara daude. Taldeak argitutakoaren arabera, ia erabat berritu dituzte eta Plazaolatik bertatik ikusi daitezke. Trenbidea Aipatu Berastegiko barrutiaren meatzeek Mustarreko labeetara eramaten zuen trenbide txikia zuten. Azpiegitura hau meatzeetan ateratzen zuten minerala eramateko erabiltzen zuten. Minerala erraustu eta gero antzinako Plazaolako trenaren bagoietan sartzen zuten. Plazaolako trena Bizkotxeko meatze barrutitik ateratzen zen eta Andoingo bidea hartzen zuen. ... 2010/10/15 - 00:28:05
Argazki onenaren bila dabiltza
Gaur, bihar edo etzi, Berastegira joan, eta hainbat lagun, argazki kamara eskuan hartuta, edozer gauzari argazkia ateratzen ari dela ikusiz gero, ez harritu, ez baita harritzeko modukoa. Izan ere, herenegun iluntzean, 20:00etan hasi zen Berastegiko Argazki Rallya. Orduan jakin zituzten parte-hartzaileek argazkietan zein gai islatu beharko zituzten. Txapelketa bi ataletan banatu dute. Alde batetik, batzuek, argazki kamara digitalarekin hartuko dute parte. Horiek sei izango dira eta denbora da paperean islatu beharko duten gaia. Sail honetarako, gai abstraktu bat hartzea erabaki dute Kultura batzordekoek. Honela, denbora hitza zerk adierazi dezakeen aukeratu beharko dute lehiakideek. Antolatzaileen esanetan, batzuentzat, agure baten zimurrak izango dira, beste batentzat, ordulariak, edo hostoen erorketa. Bakoitzak ikusi eta erabaki beharko du beraz, zer den berarentzat denbora, eta zein une, toki, irudi edo paisaiak adierazten duen ondoen, berak erakutsi nahi duena. ... 2010/10/10 - 00:42:02
Gaur hasiko da Argazki Rallya
Urte guztian zehar , etxean, armairuan gordeta egon diren argazki kamerak atera, hautsak kendu eta herria argazkitan islatzeko garaia iritsi da. Gaur hasiko baita, zortzigarrenez Kultur Batzordeak antolatu duen Berastegiko Argazki Rallya. Iaz bezala, Rallyaren baitan, bi txapelketa ezberdin egingo dira. Bata, argazki kamera analogikoena eta bestea kamera digitalena. Baina, hala ere, denek, antolatzaileek proposatutako gaiari atera beharko dizkiote argazkiak. Iaz armiarmak izan ziren, eta aurtengoa zein den, gaur 20:00etan jakingo da. Parte-hartzaileek garai horretan agertu beharko dute herriko plazara. ... 2010/10/08 - 00:25:01
Oinezkoek dute orain lehentasuna
2010/10/06 - 00:07:01
Eguzki-lore erraldoiak
Eguzki-loreak, batzuk, Euskal Herriko hainbat etxe eta baserri izpiritu txarretatik babesteaz arduratzen dira. Hauek gaur egun, sarri asko, apaingarri gisa erabiltzen dira. Baina euskal eguzki-loreaz gain, bada beste bat ere, eta hau, mendian jaio beharrean, inguruko baratzetan landatzen da. Eguzki -lore edo ekiloreko hostoak bereziki horiak dira eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Berastegin ezagun egin da Luis Saizarren baratza, bertan ikusi daitezkeen eguzki-loreengatik. Izan ere, ia lau metro neurtzen dituzte, pipen sorburu diren landare hauek. Neurri zehatzaren bila ... 2010/10/06 - 00:07:01
Ostiralean hasiko da Berastegiko Argazki Rally herrikoia
Beste behin ere, Berastegiko Kultura Batzordekoek Argazki Rally Herrikoia antolatu dute. Oraingo honetan, hilaren 8tik 12ra bitartean jokatuko da txapelketa. Parte-hartzaileek ostiralean, 20:00etan agertu beharko dute plazara eta asteburu guztia izango dute herriko irudirik ikusgarrienak biltzeko. Parte hartzaileek bost egun izango dituzte beraien argazkiak ateratzeko. Iaz bezala, bi txapelketa egingo dira, bata argazki kamera analogikoekin eta bestea kamera digitalekin. 2010/10/04 - 23:03:02
