ataria, aktualitatea: Leaburu-Txarama
Zapi berezia opari Txaramako elkarteko kideentzat
Txaramako elkarteak 75. urteurrena ospatu du gaur, bazkari batekin. Aurretik bazkideen argazkia atera dute, eta udalak urteurreneko zapia oparitu die argazki hori atera baino lehen. 2025/02/13 - 14:35:18
Meza ondoren, herriko dantzarien txanda Leaburun
San Sebastian Eguna ospatu dute Leaburun, izen horretako baselizan. Dantzari txikien emanaldiaren ondoren, elizkoak eta herritarrak ostatura joan dira, bertan merienda baitzuten. 2025/02/13 - 14:35:18
Meza eta dantzariak, Leaburuko San Sebastian egunean
San Sebastian baselizaren inguruan izan dira ospakizunak gaur arratsaldean. 2025/02/13 - 14:35:18
Martxoak 7a arte izango da Txaramako argazki zaharrak aurkezteko epea
Txaramako jai batzordea Txaramako argazki zaharrak biltzen ari da erakusketa bat muntatzeko, eta auzotarrek martxoaren 7a arte izango dute horiek aurkezteko aukera, 19:00tatik aurrera, elkartean. 2025/02/13 - 14:35:18
Larunbatean hasiko da lehenengo Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga
Guztira bost talde ariko dira parte hartzen, horietako hiru Tolosaldekoak. Bidania-Goiatzen jokatuko da lehen partida, larunbatean, Bidania-Goiatz eta Leaburu-Txarama artean. 2025/02/13 - 14:35:18
Partida berezia jokatuko dute Behar Zana elkartekoek Madrilen
2025/02/13 - 14:35:18
Sarah Ugarteren erronka eta areto futbola
Sarah Ugartek urriaren 13an erronka bikain bat burutu zuen, Tolosatik abiatuta Hiru Handietara igotzea, errepidean bizikletarekin joanez, eta mendian korrika eginez. Bestalde, bihar hasiko da Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga. Lehen aldiz egingo da liga eta Gipuzkoako Areto Futbol Elkarteak antolatu du. 2025/02/13 - 14:35:18
Bi aldeak garaile sega apustuan
Euskal Herria eta Bayern arteko sega apustuan, emakumezkoetan bertakoak izan ziren garaile, eta gizonezkoetan bavariarrak. Izadi Arrospide eta Amaiur Arrospide leaburuarrek parte hartu zuten norgehiagokan. 2025/02/13 - 14:35:18
Bidania-Goiatz eta Ikaztegietako Kutturru garaile
Asteburuan hasi da Gipuzkoako Areto Futbol Elkarteak antolatutako Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Liga ; Bidania-Goiatzek 12-5 irabazi zion Leaburu-Txaramari, eta Ikaztegietako Kutturru taldea 2-6 gailendu zen Itsasondoko Ijitok taldeari. 2025/02/13 - 14:35:18
Garai bateko Txaramako argazki bilduma osatuko dute
Argazkiak aurkeztu nahi dituzten herritarrek gaurtik hasita hileko azken ostiraletan Txaramako elkartean aurkeztu beharko dituzte, 19:00tatik aurrera. 2025/02/13 - 14:35:18