ataria, aktualitatea: Amasa-Villabona
Ostegun Gizenean ikasleen kalejira bateratua Villabonan
Udalak, Fleming Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolarekin elkarlanean, Ostegun Gizeneko haurren kalejira antolatu du datorren ostegunerako, hilaren 27rako. 15:15ean Erreboteko plazan elkartu, eta ondoren, Villabonako erdiguneko kaleetatik kalejira musikatua egingo da, txarangaren doinuekin alaituta. 2025/02/20 - 16:11:02
«Tendentziak zure egiten jakitea da garrantzitsuena»
Hasieran azoketan, eta ondoren bere dendan hasi zen Lurgi Zalakain ahizpa zaharrena arropa eta osagarriak saltzen; gerora, Amets ahizpa gaztea batu zen, eta egun kooperatiba ere sortu dute. 2025/02/20 - 13:55:05
Zalakaindarrak aurrez aurre
Modaren munduan sartuta daude bi ahizpa billabonatarrak; ahizpa zaharrena hasi zen dendarekin, eta pandemia garaian gazteena batu zen; egun kooperatiba ere sortua dute, eta Aroa udako bilduma ari dira prestatzen une honetan. 2025/02/20 - 12:48:02
«Norbera adieraztea eta aske izatea da moda»
Hasieran azoketan, eta ondoren bere dendan hasi zen Lurgi Zalakain ahizpa zaharrena arropa eta osagarriak saltzen; gerora, Amets ahizpa gaztea batu zen, eta egun kooperatiba ere sortu dute. 2025/02/20 - 12:48:02
Erantzukizunak eskatzen jarraitzen dute
Xuhar herri plataformak elkarretaratzea egin du Tolosako Soldadu kalean, Villabonako gazteak begian pilotakada jaso eta urtebetera. Erantzuleek ardurak har ditzaten eskatu dute. 2025/02/14 - 21:06:13
Pilotan ezohiko leku batean
2025/02/14 - 20:44:03
Piano jotzaileentzat topagune izango da Gurea antzokia
Loatzo musika eskolak otsailaren 22an antolatu du Piano Jaialdia Villabonan; Hernaniko udal musika eskolakoak eta Zegamako Toberako ikasleak ere arituko dira bertan, Loatzokoekin batera. 55 piano jotzaile izango dira guztira. 2025/02/14 - 14:18:03
Erromantiko
Aspaldi ohartu ginen sartu diguten gezur handienetakoa dela maitasun erromantikoa edo (batik bat) mendebaldean daukagun maitasun eredu kulturala; fikzio erromantiko deitu diezaiokegu. Gaur ospatzen omen den hori, bai. Zorionak. 2025/02/14 - 09:50:16
«Egunerokotasunean guztiz beharrezkoa den hori da musika guretzat»
Xabier Berasaluze ‘ Leturia ’ Euskal Herriko pandero jole ezagunenetakoa da, eta Tapiarekin batera egin ditu urterik esanguratsuenak; Leire alaba ere, musikan murgildu da txikitatik, eta azken udan batera ere gozatu dute aita-alabek. 2025/02/13 - 19:01:06
Bost urte kultura indartzen
Amasa-Villabonako Sahrijai kultur elkarteak bost urte egingo ditu otsailaren 7an, eta, urteurrena ospatzeko, egitarau bat antolatu dute. Antolatzaileek ontzat jo dute orain arteko bidea, baina kontzertuetan jende gehiago ikusi nahiko lukete. 2025/02/12 - 00:00:00