ataria, aktualitatea: Hernialde

Isastegi garaile, Hernialdeko Sagardo Txapelketan

Sagardoaren bueltan, giro ederra sortu da plazan eguerdian.  2025/02/12 - 00:00:00

Aitor Tatok eta Fidel txakurrak irabazi dute Artzain Txakur Txapelketa

I. Artzain Txakur Txapelketa jokatu da Hernialdeko jaien barruan, eta Ataungo artzainak eta bere txakurrak irabazi dute. Jon Ander Leunda hernialdetarra eta bere txakur Loki hirugarren postuan geratu dira.  2025/02/12 - 00:00:00

Berritasun eta ohiko ekitaldiez beteriko jaiak

Abuztuaren 14tik 16ra murgilduko da festetan Hernialdeko herria. Aurtengo egitaraua, berrikuntzaz beterik dator; aipagarrienak ondorengoak: frontenis, tortilla eta artzain txakur txapelketak.  2025/02/12 - 00:00:00

Haur eta gazteak, Andra Mari jaien lehen eguneko protagonistak

Eguerdian eman diete hasiera Hernialdeko Andra Mari festei, suziria jaurtitzerekin batera. Haur eta gazteen eguna ari dira ospatzen eta goizean, Kulki jolasetan ibiltzeko aukera izan dute txikienek. Festak haur eta gazteen bazkariarekin jarraituko du; arratsaldean berriz, aurtengo egitarauan berritasuna izan den Frontenis txapelketako finalak jokatuko dira.  2025/02/12 - 00:00:00

June Sudupe, 49. Europako Kros Txapelketan

Tolosa CF Atletismoko June Sudupe hernialdetarrak Turkian jokatutako Europako Kros Txapelketan parte hartu du asteburuan. 20 urtez azpiko mailan parte hartu du eta 49. postuan amaitu du atleta gazteak, 17.30eko denbora eginez.  2025/02/12 - 00:00:00

«Sekulako esperientzia izan zen Europako Txapelketa»

Madrilen bizi da egun June Sudupe (Hernialde, 2005) Tolosa CF-ko atleta, bertan Nutrizioa eta Dietetika gradua ikasten ari baita. Negu denboraldian, besteak beste, Europako Kros Txapelketan lehiatu da.  2025/02/12 - 00:00:00

Neguko traila eta atletismoa

 2025/02/12 - 00:00:00

Hernialderantz, roller eskien gainean

 2025/02/12 - 00:00:00

Mendizaletasuna, mendi lasterketak eta roller eskia

Ibar Mendi Taldea sortu berri dute Ibarrako Gazte Asanbladatik. Bertako kideak diren Maialen Mariezkurrena eta Maider Romerorekin aritu gara solasean horren inguruan. Bestalde, bihar, larunbata, Eltxotrail proba egingo da Orendainen. Antolakuntzako kidea den Xabi Lekuek azaldu dizkigu ekitaldiaren nondik norakoak. Azkenik, bihar arratsaldean ere, 23. Hernialdeko Roller Eski Igoera egingo da, Alpino Uzturre Elkarteak antolatuta. Bertako kidea den Xanti Saizarrekin hitz egin dugu probaren inguruan.  2025/02/12 - 00:00:00

Munduko txapeldunak irabazi du Hernialdeko Igoera

XXIII. Hernialdeko Rolleski Igoera jokatu da gaur arratsaldean. Gizonezkoetan, Imanol Rojo tolosarra nagusitu da, eta emakumezkoetan June Aranburu; biak Alpino Uzturreko kideak. Guztira 47 parte hartzaile izan dira.  2025/02/12 - 00:00:00

Nabigatu euskaraz