(titulua)

.footlinks-custom-link-wrap{padding:20px 10px;} .footlinks-custom-link{color:#2c2e2d;font-family:Arial,sans-serif;font-size:12px;width:220px;margin:20px auto;padding:7px 10px;background-color:#fff;border-radius:20px;text-align:center} .footlinks-custom-link a{color:#2c2e2d;font-family:Arial,sans-serif;text-decoration:none;font-size:12px} .footlinks-custom-link a:hover{text-decoration:underline} .footlinks-custom-link span{padding:0 4px;display:inline-block}

Orantzaroa, atzera begira jarriko dira, ohiturak berreskuratu eta aurrera egiteko

Orantzaroa mintzagai izango da gaur iluntzean liburutegian. Leitzako Kultura Taldeak antolatuta, 19:30ean izango da saioa.Leitzar askok eta askok, guraso eta aiton-amonengandik entzundako garai bateko ohitura bezala ezagutzen dute Orantzaroa. Zenbaitek, harreta handiegirik jarri gabe entzungo zuten istorioa. Baina, Fernando Oiartzun, Kultura Taldeko kideak jakin-minak jota, Orantzaroaren inguruko azterketa bat egitea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Orain, eta gaurko ekitaldian, honen inguruko hainbat azalpen emango ditu leitzarrak. Ikerketa hau burutzeko garaian, herriko hainbat adinekoren testigantzak bildu zituen, eta hauetako askok, gaurko hizketaldian parte hartuko dute. Beraien istorioak eta oroitzapenak bertaratzen direnei agertzeko. ...  2010/11/04 - 01:40:04

Bardeetara irteera antolatu du Mendibilek, iganderako

 2010/11/04 - 01:40:04

'El escritor' filma ikusgai bihar eta igandean

 2010/11/04 - 01:40:04

Barriolak aurrera jarraitzen du

Lau t'erdiko Pilota Txapelketaren baitan, leitzarren arteko partida jokatu zen iragan larunbatean. Nitro Txapelketan ez bezala, oraingoan Abel Barriola izan zen nagusi, 22-15eko emaitzarekin. Hala eta guztiz ere, Oinatz Bengoetxea handi bat ikusi zen Iruñeko Labrit pilotalekuan. Abel Barriolak bikain prestatu zuen partida. Pilota luze ibili zuen eta aukera izan zuenean tantoa amaitzen bikain asmatu zuen, gehiegi arriskatu gabe. Oinatz Bengoetxeak ordea, markagailuari edozein mementotan buelta emango ziola zirudien. Bi leitzarretan gazteena sasoi betean aurkitzen da eta tantoa erraz amaitzeko gai dela erakutsi zuen. Maisuek soilik duten dohain horrekin, berriro ere edozer gauza egiteko prest dago Bengoetxea VI.a. ...  2010/11/02 - 01:16:02

Sokatira txapelketa jokoan

 2010/10/30 - 23:06:08

Ohiko Osoko Bilkura egingo du bihar Udalak

 2010/10/27 - 23:31:06

Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketa etzi 17:00etan

Datorren urriaren 30ean, larunbatean, Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketari hasiera emanen diote Leitzan. Guztira lau jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak bi pisutan lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira. Emakumezkoetan berriz, seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira. Leitzan, 630 kiloko lehen jardunaldiari dagokion lehia 17:00etan hasiko da. Eguraldi ona egiten baldin badu plazan ariko dira tiratzaileak eta txarra egingo balu berriz, frontoian. Parte hartzaileak Gizonezkoen proba bakarrik jokatuko da asteburu honetan eta ondorengo taldeak izango dira Leitzara gerturatuko direnak: Berriozar, Amaiur, Txantrea eta Basaburua-Imotz. ...  2010/10/27 - 23:31:06

Larunbaterako pilotak aukeratu dituzte Barriolak eta Bengoetxeak

Lau t'erdiko final-zortzirenak ostiralean hasiko dira Balmasedan baina partidarik erakargarriena Bengoetxeak eta Barriolak elkarren kontra jokatuko dutena izango da, larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekukoa hain zuzen ere. Bi leitzarrak pilotaleku honetan elkartu ziren atzo, pilota aukeraketan. Materialarekin ez zuten inongo arazorik izan eta Bengoetxea VI.a «gustura» atera zen Labritetik. Abel Barriolak berriz, lesioa ahazturik duela azaldu zuen: «Fisikoki ongi aurkitzen nahiz, baita eskutik ere. Buruz berriz ilusio handiarekin nago. Ezin dut gehiago eskatu». ...  2010/10/27 - 23:31:06

Pilotaren Ibilbidea izeneko ekimena jarri dute abian, Nafarroan

Hori du denborak, dena aldatzen duela. Baita kirola ere; pilota, adibidez. Azken albisteen arabera, garai bateko jainkoek indarra galdu, eta berriak agertu dira lehengoen lekua hartzera. Angelusa errezatzeko eteten ziren garai batean partidak; apustuak berdindu ahal izateko, gero; eta telebistako iragarki tarteak sartu ahal izateko, berriz, orain. Kirolak kirol da oraindik, noski, baina bada besterik ere. Pilotaren historiari begira jarri dira orain Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Pilota Federazioa: Pilotaren Ibilbidea sortu dute horretarako. Hainbat afixa jarri dituzte Nafarroako 39 herritan, horietako bat Leitza herria da. Kirolaren historia, pilotari garrantzitsuak eta joko motak aipatzen dituzte. Hori da helburua: pilotari buelta ematea, eta turismorako amu ere izan ote daitekeen ikustea. ...  2010/10/27 - 00:20:09

120 perretxiko espezie bilduta

120 perretxiko espezie izendatu dituzte Hirugarren Mikologialdian. Leitzako Kultura Taldeak antolatuta, joan den astean zehar, inguruko mendietara irteerak egin zituzten, onddoak, zizak, txanpinoiak... biltzeko. Gero, larunbat arratsaldean, hainbat adituk, banatu, sailkatu eta izendatu egin zituzten. Azkenik, herenegun, Karrapen, ikusgai jarri zituzten. Leitzan, onddoak eta zizak biltzeko ohitura dagoela baieztatua geratu da aurtengo Mikologialdian, baita, ingurua oparoa dela ere. Izan ere, antolatzaileen esanetan, «oso gustura» geratu dira jendearen parte-hartzearekin, leitzar ugari hurbildu baitira mendira, espezie bateko edo besteko perretxikoak aurkitzeko. Esaterako, Mendi elkarteak antolatuta, heldu eta haurrak Leitzalarrera joan ziren erakusketarako espezieen bila. ...  2010/10/25 - 23:10:10

Nabigatu euskaraz