http://ataria.info, aktualitatea: Orendain

' Baserriko begiradak ' erakusketa ikusgai kultur etxean

EBELen emakume nekazarien Baserriko begiradak erakusketa ikusgai dago Orendaingo kultur etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, bihar arte.  2016/10/27 - 21:35:02

Irailaren bukaera arte zabalik, Kale baserrirako izen ematea

Orendaingo Udalaren jabetza den Kale baserria eraberrituko dute, eta bertan bost etxebizitza egokitu. Lehiaketaren fasea igarota eta aurreproiektua aukeratuta, bizitza horietakoren batean interesa dutenek izena emateko aukera dute orain, irailaren amaiera bitarteko epearekin.  2016/10/27 - 21:35:02

Sendabelarren ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago oraindik

Urriaren 15ean, larunbatean, sendabelarren inguruko ikastaroa izango da Orendainen, eta oraindik plaza libreak geratzen dira. Larunbat arratsaldean, "Amalurraren ahotsak" dokumentala proiektatuko dute, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko egunaren harira.  2016/10/27 - 21:35:02

Orendain, trantsizio bidean

Udal eraikinen energia kontsumoa herrian bertan sortzeko eguzki plakak jarriko dituzte, eta beste pauso batzuk ere eman asmo dute jasangarritasunaren bidean.  2016/10/27 - 21:35:02

Eltxoak, festak noiz hasiko zain

Hiru eguneko festak antolatu dituzte Orendainen, Andra Mari Eguna, Umeen Eguna, eta Elkartasun Eguna. Abuztuaren 14an hasi, eta 16ra arte luzatuko dira.  2016/10/27 - 21:35:02

Berandu baino lehen

Badoa denbora, ziztu bizian. Nahiz sarri iruditu ez duela gugan aldaketarik eragiten – hemengo argazkiari erreparatuta, ATARIA-ko kolaboratzaileontzat pertzepzio are nabarmenagoa izan daitekeena – konturatzerako aurrera doa, eta gu ere bai, bere martxan. Urtarrilean mardula zen egutegia erdira etorri zaigu dagoeneko. Aurrera goaz, batzuetan kontrakoa pentsatzeko motiboak gehiago badira ere.  2016/10/27 - 21:35:02

Apustua eta ohorea Andoni Egiarentzat

Herri kirol apustu berezia jokatu zen larunbatean, Zestoan: segan eta korrika. Andoni Egia orendaindarra tartean zen, eta garaile suertatu zen.  2016/10/27 - 21:35:02

Tailerretan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik

Autodefentsa feminista tailerrean parte hartzeko plaza libreak daude oraindik, baita erremedio eta kosmetika naturalen tailerretan ere.  2016/10/27 - 21:35:02

Udazkeneko fonotekatik

Urtaro bakoitzak badu bere tonua, berezko kolore bat eta egoki datorkion doinua. Norbere bizipenei estuki lotutako fonoteka propio bat, alegia. Nirean zokomian nenbilela, San Martin, azken larrosa etorri zait eskuetara, Xabier Letek euskarara ekarri zigun abesti ederra.  2016/10/27 - 21:35:02

Ostiralean bukatuko da ikastaro eta tailerretan izena emateko epea

Herritarren interesak jaso ondoren, zehaztu dituzte Orendainen aurtengo ikasturterako ikastaro eta tailerren eskaintzak. Orokorrean datorren astean hasiko dira ikastaroak, eta izena eman nahi duenak aste honetan du horretarako aukera.  2016/10/27 - 21:35:02

Nabigatu euskaraz