Goierriko Hitza

Goierriko Hitza

Maiatzaren 31n izango da aurten Xabier Ortiz de Luzuriaga bizikleta ibilaldia

Izena eman daiteke dagoeneko, internetez.  2025/03/04 - 14:03:01

Inauteriak ospatu ditu Zeraingo herri eskolak

Inauterietako ospakizuna egin zuten atzo arratsaldean herri eskolako haur, irakasle eta gurasoek Zerainen. Urtero bezala gai baten inguruko mozorroak jantzi zituzten soinean herri eskolako ikasleek. Aurten, Liburuak musikatuz haurrentzako ipuin musikatuen bildumako Eskolopendra ipuinean oinarritu dituzte mozorroak. Eskolopendra Mikel Martinez eta Eva Ugalde konpositore gipuzkoarren lanetako bat da eta ehunzango baten istorioa kontatzen du. 15:00etan kalejiran abiatu ziren eskolatik eta elizan antzerki emanaldia egin zuten, gero. Plazan musikaz gozatzeko aukera izan zuten eta amaitzeko, merienda eskaini zieten Liztormendi elkartean. #gallery-2 { margin: auto; } #gallery-2 .gallery-item { float: left; margin-top: 10px; text-align: center; width: 100%; } #gallery-2 img { border: 2px solid #cfcfcf; } #gallery-2 .gallery-caption { margin-left: 0; } /* see gallery_shortcode() in wp-includes/media.php */  2025/03/04 - 14:03:01

Etnografia ondarea babesteko beka deialdia

Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe ikerketa beka aurkeztu dute. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik.  2025/03/04 - 14:03:01

Zuhaiztikoen inauteria

Astelehenez, inauteriak ospatu dituzte Ordiziako Gizarte Zentroan, txokolate beroarekin. Batzuk mozorrotuta, eta beste batzuk mozorrotu gabe, baina giro onean joan zen atzoko arratsaldea.  2025/03/04 - 14:03:01

Txindokiko 18 urtez azpiko neskek emaitza onak lortu dituzte asteburuan

Ane Barandiaran, Maddi Mendizabal, Maren Higuero, Elene Galparsorok eta Ainhoa Albisuk hartu dute parte.  2025/03/04 - 14:03:01

Turismo bulegoan laguntzeko beka programa zabalik

18 eta 30 urte bitarteko gazte zeraindarrei zuzenduta dago lan eskaintza. Interesatuek martxoaren 10era arte dute izena emateko epea irekita.  2025/03/04 - 14:03:01

Urbiberriko joko txapelketako irabazleak

Modalitate bakoitzeko irabazleak eskualde mailako joko txapelketara sailkatu dira.  2025/03/04 - 14:03:01

Lutxi Irazigunean martxoko gaia, pandemiak

Ordiziako Lutxi Irazi gunean martxorako gai proposamen berria jarri du KGT Kolektiboak, irakurketarako eta pentsamendu kritikorako: pandemiak.  2025/03/04 - 14:03:01

Adin Etxeren karta jokoen asteko irabazleak

Martxoaren 8an txokolate jana egingo dute Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko.  2025/03/04 - 14:03:01

Aramarrak, Lazkaoko Beneditarren fundaziora

Martxoaren 13an, 18:00etan izango dute aukera. Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena.  2025/03/04 - 14:03:01

Nabigatu euskaraz