Ataun, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda ataun
Ataungo ikastetxean asteartean hasiko dira
2010/09/04 - 23:17:04
Morenok irabazi du San Gregorioko afizionatuen 50. txirrindu lasterketan
Ataungo San Gregorio auzoko hirugarren festa eguna izan zen atzokoa. Ostiral gauak askorentzat luze jo bazuen ere, biharamuna ez zen traba izan jendea zintzurrak bustitzera inguratzeko. Galtza eta kamiseta zuriak jantzi eta gutxika-gutxika jendetza inguratu zen plazako txosna ingurura. Txirrindulariekin bat egiten zuten han. Izan ere, eguerdiko ordu-modu horretan amaitu zen afizionatuen 50. txirrindulari lasterketa. Goizeko 10:00etan hasi zen lehia, eta 13:15 inguruan amaitu. Lasterketa amaitzean izugarrizko jende pilaketa izan zen une batez plaza inguruan: lasterketa amaitu zain zeuden autoen ilara San Gregorion barrena, txirrindulari denak euren bizikletekin, lasterketa amaiera ikusten zegoen jendetza, zuriz jantzitako koadrilak, anbulantziak, taldeetako autoak... ... 2010/09/04 - 22:59:03
Koadrilen eguna eta asto karrera gaur, Ataunen
2010/09/03 - 23:51:02
Lau egunean bi lasterketa irabazi ditu Urdangarinek
2010/09/01 - 23:31:01
Gaur zortzi piztuko dute txondorra San Martinen
2010/09/01 - 00:12:02
San Gregorioko jaiek lau eguneko egitarau betea dakarte aurten
Abuztuarekin batera bukatu dira oporrak askorentzat, baina ataundarrek festan jarraitzeko asmoa dute asteburuan. Bihar hasi eta igandera bitarterako lau eguneko egitaraua antolatu dute San Gregorion. Ohiko osagaiak izango dituzte festek, eta aurten ere ez dira faltako asto karrera, mozorro gaua, koadrilen eguna edota herri kirol saioa ekitaldi herrikoiak. Festen estreinako egunerako, biharko, umeentzako ekitaldiak prestatuko dituzte, haien eguna izango baita. Buruhandiekin hasiko dute eguna, eta segidan bazkaria egingo dute Zelai pilotalekuan. Bazkaria doan izango da, baina aurrez eman behar da izena. Bazkalondoan puzgarriak eta jolasak izango dituzte. Gauean, berriz, herri afaria izango da trikitilariek lagunduta. ... 2010/09/01 - 00:12:02
Izena eman daiteke yoga eta pilates ikastaroetan
2010/09/01 - 00:12:02
Ezusteko aurkikuntza Ataunen
Historiak, zaharra izanagatik ere, bere ezustekoak ematen ditu tarteka. Ataunen badute horren berriz, egin diren ikerketa, indusketa eta abarri esker, gure arbasoen inguruko makina bat aurkikuntza eta datu lortu direlako. Baina Joxemiel Barandiaranen herrian, ezustekoak ere gertatzen dira tarteka. Oraingoan, San Martin auzoko plaza berritzeko lanek eman dute sorpresa. Eliza eta antzeko tokien inguruan lanak egiten direnean, aztarna arkeologikoren bat aurkitzeko aukerarik badago, kata edo azterketa batzuk egiten dituzte Zulatzen hasi eta hara non, balio historiko handia izan dezaketen hezurdura batzuk agertu diren. ... 2010/08/25 - 06:15:02
Herri ekimenak udal taldeak batu ditu
2010/07/23 - 23:29:02
Erabakitzeko eskubidearekin bat egingo dute Ataungo hautetsiek
Autodeterminazio eskubidearen aldeko Herri Ekimenak Larraitzen Goierri mailako hazia bota zuenetik, batean eta bestean ari da bere fruituak ematen. Erabakitzeko eskubidearen inguruan herri eta sentsibilitate politiko ezberdinetako lagunek bat egin dute ekimenarekin ekainaren 5etik. Ataunen, duela hilabete atera zuten ekimena babesten duten herritarren taldeko argazkia. Orain, beste pauso bat eman eta egitasmoarekin bat egiten duten alderdi politikoetako ordezkariak eta hautetsiak bilduko dituzte. Gaur iluntzeko 20:30ean elkartuko dira Ataungo udaletxe aurrean. Herri Ekimenetik azaldu dutenez, argazkia ateratzearekin batera, Ģudalean aurkeztea eskatuko diegun testua emango diegu alderdietako ordezkarieiģ. Testu hori mozio bezala aztertu eta onartzea espero dute hurrengo udalbatzarrean. ... 2010/07/21 - 23:07:03
