Goierriko Hitza » Ezkio-Itsaso
Goierriko albisteak
Sagarra jotzen Igartubeitin
http://youtu.be/N2rMPB4Kl5E Sagardoaren astea ospatzen ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Urteroko ekitaldietako bat, sagarra jotzea izaten da. Kirikoketaren bidez, sagarra jotzeaz gain, erritmo ezberdinak nola egiten dituzten azaldu dute. 2014/10/13 - 12:03:05
Sagar zanpaketak eta kirikoketa Igartubeitin, Sagardo Astearen baitan
Asteazkenean inauguratu zuten Sagardo Astea Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Sagar zanpaketak egin dituzte aurreko bi egunetan, baina asteburuan sagarrarekin eta sagardoarekin lotutako beste hainbat ekintza ere egiten ari dira. Zanpaketez gain, antzezpenak eta kirikoketa ikusteko aukera dago asteburuan. Baita Ezkio-Itsason bertan bildutako sagarren erakusketa ere. Habe luzeko dolarea erabilita egiten dituzte zanpaketak, XVI. mendeko baserritarren moduan. [...] 2014/10/11 - 17:53:22
Sagardo Astea inauguratu dute Igartubeiti baserrian
Gaur hasi eta urriaren 17an amaituko da Sagardo Astea Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Yartu Kultur Elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak antolatuta. Inaugurazio ekitaldian Foru Aldundiak diplomak banatu dizkie XIII. Jatorrizko Sagardo Botilaratuen Lehiaketako irabazleei: Andoaingo (Gipuzkoa) Gaztañaga sagardotegiko Joxe Antonio Gaztañagari, Hernaniko (Gipuzkoa) Altzueta sagardotegiko Ibon Alkortari eta Astigarragako (Gipuzkoa) Gartziategi sagardotegiko Bittor Lizeagari. [...] 2014/10/08 - 17:29:25
Musika Igartubeiti baserrian
http://youtu.be/7F_w1sggtPo Antioko 31. Musikaldiaren barruan, kontzertu berezia egin dute asteburuan, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Hari eta haize laukote batek jo zuen, ganbaran: Mathilde Bernardek eta Sara Esturillok arpa jo zuten, Ane Agirrek biola eta Dario Castañedak flauta. Giro goxoa eta eskenatoki paregabea izan zituzten kontzerturako. 2014/10/08 - 10:12:03
Itsasora doan GI-3352 errepidea itxi egingo dute astelehenean eta asteartean
Zorua konpontzeko lanak direla eta, Itsasora doan GI-3352 errepidea itxi egingo dute astelehenean eta asteartean, 08:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpora, dena den, zirkulazioan ez da aldaketarik izango. 0,800 eta 3,000 kilometro puntuen artean egongo da itxita errepidea. 2014/10/02 - 15:43:03
Goi tentsioko linearen aurka protesta egingo dute Donostian urriaren 25ean
Goi Tentsioko Linearen Aurkako Plataformak antolatua, herri batzar irekia egin zuten joan den ostiralean, Seguran. Goierriko herri desberdinetako 60 herritar inguru bildu ziren Segurako plazan, Itsaso-Deikaztelu linearen inguruko hausnarketa egiteko eta aurrerantzean eman beharreko pausoak finkatzeko. Bide horretan, protesta ekitaldi bat antolatzen ari da plataforma urriaren 25erako. Goierriko eta Nafarroako herritarrak bat eginda, Donostiako kaleetan [...] 2014/10/01 - 09:11:12
Bisitari kopurua bikoiztu egin da aurten Goierri garaiko herrietan
Aurten 42.309 bisitari jaso ditu Goierri garaiak urtarrila eta abuztua bitartean. Iazko datuen bikoitza da. Kopuruak Urola Garaiko Garapen Agentziak (Uggasa) eman ditu, «kontuan izan behar da Zumarragako Interpretazio Zentroa aurreko apirilean ireki zutela, eta horrek bisitari kopuruan eragin du». Udari dagokionez, uztaila eta abuztua bitartean 12.909 bisitari izan dira Goierri garaian. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museotik [...] 2014/09/15 - 14:34:03
Kizkitzako festa, garai bateko erromerien arrastoan
http://youtu.be/cquSxsecTbA Giro paregabea lagun, jendetza bildu zen atzo Kiztitzako ermitan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Giro eguzkitsuarekin eta beroarekin, itzala gustura hartu zuten bertaratu zirenek. Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian ermita kanpoaldean. Bazkal garaian, norberak etxetik eramandako bazkaria jan zuten askok Kizkitzako mahaietan, eta Baltzola anaien trikiti doinuekin nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten. Gauean, festak Itsason jarritako karpan jarraitu zuen. 2014/09/09 - 09:54:04
Oporrondoarentzat, festak
Askok nahi baino azkarrago amaitu dira udako oporrak; alabaina, Goierriko hainbat herritan, umore onez bukatu dituzte, jai giroan murgilduta egon baitira oporretako azken egunetan ere. Gainera, Ataunen, festekin ekin diote lan sasoiari, eta hala, oporren ostean ere bizirik darraio jai giroak Goierrin. Itsason eta Zegaman San Bartolome festak igandera arte ospatu zituzten. Batean zein bestean, [...] 2014/09/02 - 11:48:02
Pello Zalduak eta Julian Moratinosek irabazi dute Alegiko jaietako mus txapelketa
Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiriako Alegi auzoan Madalena jaiak ospatzen ari dira. Gaur arratsaldean mus txapelketa jokatu dute. Pello Zalduak eta Julian Moratinosek irabazi dute. Bigarren Pedro eta Joxe Aranburu izan dira. Gauean, trikitixak lagunduta, herri afaria egingo dute, 21:00etan. Asteartean, Madalena egunean, berriro ekingo diete festetako ekintzei. 12:00etan meza izango dute, eta amaieran, Ezkio-Itsasoko abesbatzak [...] 2014/07/19 - 18:49:08