Segura, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda segura
Gorka Azkarate izango da gaur 'Bixi-bixi' irratsaioan
2010/03/17 - 00:33:09
Hirurehun ume, milaka pauso
Goierri osoko ehunka haur eta guraso bildu zituen igandean Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak. Aurten Segurak izan du irteera hau antolatzeko ardura, eta antolatzaileak gustora daude emaitzarekin. 300 ume eta 170 bat gurasok parte hartu zuten ibilaldian. Segurako Kirol Elkarteko Txetxu Ormazabalek azaldu duenez «hiru bat orduko ibilaldia izan zen; ibilbide motza eta luzea jarri genituen, baina gehienek luzea aukeratu zuten». Goizeko 8:30ean zabaldu zuten irteerako gunea Seguran. Izena eman ahala, ibilbideari ekiten hasten ziren gaztetxoak eta helduak. Herrigunetik abiatuta, San Andres eta Santa Engrazi ermitak atzean utziz, Espańola menditik Mutiloara eta handik Zerainera joan ziren. Bertan egin zuten hamaiketakoa ibiltariek, indarrak berritu ondoren, atzera Segurara jaisteko. ... 2010/03/16 - 01:22:01
Beste aste batez izango dira Telleriaren lanak Gasteizen
2010/03/14 - 06:57:02
Atseden jubilatu ekarteak urteko batzarra egingo du
2010/03/14 - 05:02:02
Patxi Iraola izango da gaur 'Bixi-bixi' irratsaioan
2010/03/14 - 03:07:01
Etxebizitza inkesta biharko aurkeztu behar da
2010/03/14 - 00:32:02
Kantua eta jolasa esku beretik
Abestea eta dantzatzea dute gustuko eta ikasi egin nahi dute. Hiru ezaugarri horiek dituzte amankomunean ostiral iluntzero Segurako kultur etxean elkartzen diren 25 haur eta gaztetxoek. Kepa Mujika zuzendariaren gidaritzapean, kantuaren inguruko nondik norakoak ikasten dihardute urri amaieratik, beti ere abestuz ikasten. «Talde gaztea da oraindik eta asko dute ikasteko, baina horretan ari gara hemen», aitortu du Kepa Mujika abesbatza gazteko zuzenariak. 9 eta 12 urte artean dituzte parte hartzaileek, eta batzuk aurretik abesbatzaren batean parte hartu badute ere, gehienek lehendabiziko aldia dute hau. «Mila desberdina dute denek eta oreka bat bilatzen ari gara», dio du Mujikak. Gaztetxoak, berriz, abesteko irrikitan daude. «Oso gustura etortzen gara ostiraletan kantuan aritzera, izugarri gustatzen baitzaigu», diote gehienek. Dantza ere egiten hasi nahiko lukete, Go!azen telebista saioko protagonistak bezala. Horretarako, ordea, lehendabizi gogor ikasi behar dutela onartzen dute. «Hori lortzeko gogoa eta denbora behar dira», azaldu diete ikasle berriei Edurne Ormazabal eta Arantxa Arrondo gazte abesbatzako laguntzaileek . ... 2010/03/14 - 00:32:02
Etxebizitza galdeketa hilaren 15ean itzuli behar da
2010/03/12 - 00:21:01
Txakurrek eragindako «eragozpenei» aurre egin nahi diete Seguran
Segurako Udalak herriko txakurrek gune publikoetan nahiz pribatuean azken aldian eragindako «kalteak eta eragozpenak» direla-eta eskaera irekia egin du: txakurrak edukitzearen inguruko legea zein den jakinarazi die herritarrei, eta hori bete eta errespetatzeko deia ere egin die guztiei. Txakurrek egindakoen inguruan udaletxean jasotzen diren kexak egunerokoak bihurtzen ari direlako hartu dute neurria. Txakurrak kate edo uhalarekin lotuta, kontrolatuta, eramateko eskatu dute. Txakurren jabeei, berriz, kakak bide eta plaza publikoetan, parkeetan nahiz lorategietan uztea debekatuta dagoela ohartarazi die, eta baita animaliek sortutako kalteen eta arazoen erantzule izan beharko dutela jakinarazi ere. Udalaren iritzitan «errespetuan oinarritutako bizikidetza hobe baten alde pertsona bakoitzaren esfortzuak balio du». ... 2010/03/10 - 00:04:02
Karmele Jaio idazlearekin solasean ariko dira 'Bixi-bixi' irratsaioan
Segura Irratian Lierni Elortzak asteazkenero gidatzen duen Bixi-bixi saioan Karmele Jaio idazle gasteiztarra izango dute gaur gonbidatu nagusia. Amaren eskuak liburuak izan zuen harrera onaren ondoren, Musika Airean izeneko bigarren eleberria kaleratu du berriki. Lan horrez eta beste hainbat kontuz hitz egiteko aukera izango dute irratsaioan. Betiko legean, ohiko solaskideak eta kolaborazioak izango dituzte. Saioa, gaur eguerdiko 12:15ean eskainiko dute, zuzenean. 2010/03/10 - 00:04:02
