Legorreta, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda legorreta
Ezker abertzaleak eta EAk elkarlana sendotzeko asmoa agertu dute Legorretan
Legorretako Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak bi alderdien arteko harremanak sendotu eta elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Bidegorriko argiteria finantzatzeko diru laguntza elkarlan horri esker lortu dutela azaldu zuten atzo, Legorretan egindako agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldunditik 100.000 euroko laguntza jaso dute argiteria jartzeko, eta aurrekontuaren %100 ordainduko dute kopuru horrekin. «Laguntza hauen eske elkarrekin joan ginen», azaldu dute bi alderdietako ordezkariek. Atzoko agerraldian esan zutenez, argiteriak «legediak eskatzen dituen neurri guztiak betetzen ditu». Hala, energia aurrezteko eta gehiegizko argi fluxua kontrolatzeko sistema izango dute bidegorrian jarritako farolek. ... 2010/06/22 - 23:49:03
Orain arteko markak ondu dituzte Legorretan Herri Krosean
Korpus eguna ospatu zuten atzo Legorretan, eta urtero bezala Herri Krosa ere egin zuten. Lasterketa egiten den 32. urtea izan da aurtengoa, eta denbora errekor berriak lortu direna ere bai. Gizonezkoen zein emakumezkoen denborak orain arteko denak baino hobeak izan dira aurten. Ibon Esparza donostiarra izan zen gizonezkoetan garailea, ibilbideak zituen 7 kilometro eta erdi 23 minutu eta 48 segundoan egin ondoren. Garaikurraz gain, 2005ean Xabier Miranda lazkaotarrak ezarritako denbora onena (23 minutu eta 59 segundo) ontzea ere lortu zuen. Ruben Lanz legazpiarra izan zen bigarrena, eta horrek ere Mirandaren denbora hobetzea lortu zuen. Cipri Burcio legazpiarra sailkatu zen hirugarren. Giro paregabea egin zuen korrikarako. ... 2010/06/05 - 23:28:03
Herri Krosa oinarri hartuta ospatuko dute Korpus eguna
Kros herrikoia oinarri hartuta ospatuko dute larunbatean Legorretako Korpus Eguna. Bilkoin kirol elkarteak antolatzen duen lasterketa honek 32. urtea beteko du. eta aurten ere, ehundik gora lagunek parte hartzea (iaz 180 izan ziren) espero dute. Goizeko 10:30ean hasiko da haurren proba eta 11:30ean berriz, helduena. Herrian barrenam, 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek. Behin proba bukatutakoan, eguerdiko ordubata inguruan, sari banaketa egingo dute udaletxean. Aurreneko hiru gizon eta emakumeentzako garaikurrak izango dira, baita aurreneko herritarrarentzat ere. Gainontzeko partaide guztien artean, produktu loteak zozkatuko dituzte. ... 2010/06/02 - 23:02:01
Ugaro ikastetxeak ateak zabalduko ditu bihar
2010/06/02 - 23:02:01
Udaleku irekian izena emateko epea zabalik
2010/06/01 - 23:00:04
Jubilatuak egun pasa joango dira Bizkaira
2010/05/31 - 23:49:03
Ugaro ikastetxeak ateak zabalduko ditu ostiralean
2010/05/29 - 23:39:03
Korpus eguneko krosa egingo dute larunbatean
2010/05/29 - 23:39:03
Berdetasunaren aitzakiarik gabe
Legorretako Azentzio jaietan mozorrotuen eguneko gaia ezin hobeto ezkondu da aurten eguraldiarekin. Berdea zen mozorroetarako hitz giltzarria, eta horrek iradokitako hamaika ideia onduta atera ziren kalera koadrilak, gazte eta helduxeago, asteburuko parranda-eguna eguerdian hastera. Freskuratik hotzera gehiago giroz, eta berdetasuna asetzeko ura nonahitik zen atzo. Baina ez dira kokildu Legorretakoak horregatik. Eguerdian jan-edanarekin zuten hitzordua, batetik paella lehiaketa-dastaketa eta bestetik txakolin banaketa zeudelako. Salda beroa hartzeko giro hobea bazen ere, udaletxeko atarian aterpetuta jo zituzten herritarrek txakolin tragoak, antxoak oliotan pintxoekin lagunduta. ... 2010/05/15 - 22:54:05
Jendetza Azentzio eguneko erromerian
2010/05/14 - 23:47:03
