Goierriko Hitza
Goierriko Hitza
27. Gabiria-Legazpi Rallysprinta, euskal automobilismo denboraldiko lehen proba
60 taldek parte hartuko dute larunbateko 27. Gabiria-Legazpi Rallysprintean. 120 partaideetatik, 24 goierritarrak dira. Lehenengo ibilgailua 12:00etan abiatuko da Legazpirantz. 2025/02/20 - 15:18:02
«Izugarri gozatu dugu orain arteko prozesuarekin»
Ordiziarrock-ek antolatzen duen Delikantuz egitarauaren barruan Nabasi musika taldearen txanda izango da, bihar. Pablo Sanchez (Ordizia, 1979) bateria jotzailea dago tartean. 2025/02/19 - 08:49:01
Sidenor eta CIE Legazpiren aurkako epaiketa Eibarren
281.686,89 euro eskatu dizkie Sidenor eta CIE Legazpiri amiantoarekin kontaktuan egoteagatik biriketako kartzinoma diagnostikoaren ondorioz hildako J.C.O.E langile ohiaren familiak. Epaiketaren aurretik elkarretaratzea egingo du epaitegien aurrean Asviamie elkarteak. 2025/02/18 - 14:33:02
Aldundiak Gizarte Intereseko Ondasun izendatu du Lurra dantza taldea
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Intereseko Ondasun izendatu Lurra dantza taldea, bere ekarpenagatik. Lurrak 60 urte beteko ditu aurten. Urte hauetan guztietan lan handia egin du folklorearen alde. Aurten ere makina bat ekitaldi egingo ditu. Hasteko, martxoaren 1ean herri inauteriaren 34. edizioa egingo dute. Aurten Amezkeko talai dantza egingo dute Urretxuko baserrietan. Ekainaren 15ean Dantzari Txiki egunaren 44. edizioa egingo dute. Uztailean, Zumarragako jaietan dantzatzeaz gain, Alemaniara eta Mallorcara (Herrialde Katalanak) joango dira. Irailean herri arteko folklore jaialdiaren 36. edizioa egingo dute. Araba, Mallorca, Frantzia eta Guatemalako taldeek parte hartuko dute. Gainera, Jubilatuen Egunean, txistu kontzertuan eta Euskal Jaian dantzatuko dute. 2025/02/17 - 15:22:02
«Atzetik datozenek euskaraz irakurtzen dudala ikustea nahi dut»
âArgiaâ aldizkariak Jesus Mari Kerejeta (Urretxu, 1946) omendu du, harpidedun gisa 50 urte bete dituelako. Kerejeta GOIERRIKO HITZA egunkariko harpideduna ere bada. 2025/02/15 - 09:47:02
«Zerbait gertatzen denean, udaltzainak gara iristen lehenak»
Erik Molinak (Urretxu, 1989) larrialdietako meritu domina jaso du. Iazko martxoan, Donostiako udaltzaina zela, bere buruaz beste egin nahi zuen mutil baten bizitza salbatu zuen. 2025/02/14 - 08:51:02
Viuda de Gil fruta biltegiko etxea bota dute
Garai batean fruta banatzaile eta saltzaile asko izan ziren eta lehenengoetako bat Viuda de Gil izan zen. Ipeñarrieta kalean izan zuten biltegia. Eraikin hori (Ipeñarrieta 28) gaur bota dute. Ondokoa ere (Iparragirre 30) bota egingo dute. Bi eraikin horien tokian 20 etxebizitza egingo dituzte. 2025/02/14 - 08:51:02
Mayi Mujikak Domusa Teknik-Lana taldearekin fitxatu du
Mayi Mujika mendiko korrikalari urretxuarrak Domusa Teknik-Lana taldearekin fitxatu du. Mujikak denboraldi bikaina egin zuen iaz. Gustura gaude bere etorrerarekin eta ziur gaude poz ugari emango dizkigula , adierazi dute Domusa Teknik taldeko arduradunek sare sozialetan. Aritz Egea urretxuarra ere Domusa Teknik-Lana taldeko kidea da. 2025/02/14 - 08:51:02
Ander eta Jokin Rodriguezen Marques de Saka ganadutegiak abelburu guztiak hil behar ditu,
tuberkulosia dela eta
Debako Marques de Saka ganadutegiak bere abelburu guztiak hil behar ditu, tuberkulosia dela eta. Ganadutegi hau Gipuzkoako zaharrena da (XIX. mendekoa da) eta Estatu espainiarreko hamaika tokitako ikuskizunetan lan egiten du. Ander eta Jokin Rodriguez zumarragarrek beraiekin lan egiten dute, aspalditik. Hala, Zumarragako jaietako zezen-plazara ekartzen duten ganadua ganadutegi horretakoa da. Aurten beste ganadutegi bateko zezenak eta behiak ekarri beharko dituzte. Rodriguez anaiek Urretxuko jaietan ezagutu zituzten Marques de Saka ganadutegiko arduradunak. 2000. urtean beraiekin lan egiten hasi ziren. Laguntzaileak gara. Ganadua herrietako festetara eramaten dugu, dokumentazioa prestatzen dugu, zezenen eta behien aurrean jartzen gara beraien suhartasuna probatzeko, behiei zein zezen bota erabakitzen dugu Helburua abelburuen nortasuna mantentzea da. Suharrak dira eta hori zaintzen saiatzen gara , aipatu du Jokinek. Abelburu guztiak hil beharra oso gogorra da. Ganadutegi bat ez da egun batetik bestera egiten. Hileta baten modukoa izaten ari da. Lortutako guztia galdu dugu. Oso gogorra da . Lanean jarraitzeko asmoa dute. Instalazioak, jendea eta gogoa ditugu. Animoz ez gaude oso ondo, baina berreskuratuko dugu. Jendearen babesa dugu eta hori oso garrantzitsua da. Beste maila batean, beste helburu batzuekin, baina jarraituko dugu. Hurrengo 15 egunetan ganadu guztia kenduko dugu eta ondoren garbiketa lana egingo dugu. Ez dakigu kutsadura nola hedatu den. Abelburuak Nafarroatik ekarriko ditugu eta udako festetan lan egiten jarraituko dugu. Zumarragako ikuskizuna oso errotuta dago eta Zumarragan izango gara, noski . 2025/02/14 - 08:51:02
Urretxuko Aldiribi kiroldegi berriko obra aurten hasiko da eta 2027ko udaberrirako prest
egongo da
Urretxuko Udalak eta Urretxu-Zumarraga ikastolak Aldiribi kiroldegi berria aurkeztu dute gaur udaletxean. Ekitaldian Jon Luqui alkateak, Igor Zubillaga eta Alex Gonzalez zinegotziek, Markel Garralda ikastolako zuzendariak eta Iñaki Mendizabal arkitektoak parte hartu dute. Ikastolako futbol zelaia eta frontoiak dauden tokian kantxa bat, ariketa gelak, aldagelak, igerilekuko sarrera eta parke bat egingo dira. Aldiribitik igerilekura igotzeko igogailu bat eta pasarela bat egingo dira. Obra aurtengo udan hasiko da eta 2027ko udaberrian amaitzea espero da. 2025/02/14 - 08:51:02