Goierriko Hitza
Goierriko Hitza
Hitzaldia eta mahai ingurua, 25. Erlezain Egunaren iragarle
Martxel Aizpurua biologo eta erlezain ohiaren hitzaldia izango da asteazkenean eta erlezain ezberdinen arteko mahai ingurua ostegunean. Ohi bezala, Gipuzkoako Ezti lehiaketa izango da igandeko Erlezain Eguneko ekitaldi nagusia. 2025/03/03 - 18:33:18
Lazkaoko inauteriaren ohitura zaharra berritu eta berreskuratu dute
Aspaldiko mozorroen itxuran, ehunka lagunek kalejira eta dantza egin dute Lazkaoko kalean. Hainbat eragilek eta kultura taldek bat egin dute ekimena hauspotzeko. 2025/03/01 - 11:33:09
Martxoa, Goierriko museoen hilabetea
Ataun, Beasain, Idiazabal, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama eta Zeraingo 11 museoak zabalik izango dira martxoko igande goizetan. 2025/02/28 - 12:01:20
Doinuako musikariek hasi dituzte Legazpiko inauteriak
Ostegun Gizeneko ohiko kalejira egin dute herriko erdigunean, eta dantza saioa eskaini dute plazan. Bihar da mozorro egun handia. 2025/02/28 - 12:01:20
Emakumeen eguneko bazkarirako txartelak dagoeneko salgai, Zegaman
Zegamako zaintzaren ibilbidea egingo dute, modu batera edo bestera zaintza egiten duten zegamar guztiei aitortza egiteko. 2025/02/27 - 15:27:19
CAFek Intercity trenen «kontratu handia» lortu du Marokon
Esleipena "garrantzi handiko mugarria" dela nabarmendu du CAFek, Marokon lortutako lehen proiektua baita. 2025/02/26 - 19:07:01
Euskal Herriko piano jaialdian nabarmendu dira Toberako ikasleak
Ostiralean inauterietako desfilea egingo dute euskal dantzetako ikasleek Zegaman. 2025/02/25 - 15:58:02
Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabearekin jarraituko dute
Hiltegiak Goierri eta Tolosaldeko 400 abeltzaini eta 75 harakini ematen die zerbitzua. Langileek hiru hilabete daramate soldatarik kobratu gabe. 2025/02/25 - 11:55:19
Megalitoei buruzko erakusketa Zegaman ikusgai
Anduetza parketxeak Megalitoak. Eremu sakratu eta lurralde erreferenteak erakusketa irekiko du otsailaren 22an. Aurretik, Ataungo Barandiaran museoan egon da erakusketa eta martxoaren 23ra arte egongo da ikusgai Zegaman. Megalitoak lehenengo adierazpen arkitektonikoak dira, eta mendebaldeko Pirinioetan gertatu ziren aldaketak islatzen dituzte, zehazki euskal mendietan, non emakume eta gizon taldeek natura etxekotzen ikasi zuten, eta lehenengo aldiz paisaia eraldatu zuten nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiapenen eta lurralde antolamenduaren bitartez. Aire zabaleko egonlekuak, laborantzarako eremuak, abeltzaintza zonak, basoak, eta nagusiki, inguru naturalean ezarri zituzten monumentu megalitikoak. Erakusketan V. milurtekoaren azken herenaren eta gure aroaren aurreko I. milurtekoaren amaieraren arteko aldia jorratzen da, garai horretan eraiki baitzituzten megalitoak. Aldi berean, erakusketak trikuharrien, menhirren, harrespilen eta tumuluen forma arkitektonikoak erakusten ditu, horien neurriak azaltzen ditu eta zertarako eraiki ziren erakusten du: lurperatzeko eta errituak egiteko lekuak ziren, eta espazioaren okupazioaren erreferenteak dira, beste batzuen artean. Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte, baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak sustatu, koordinatu eta ekoiztu du eta Juan Carlos López Quintanak (Agiri Arkeologia Elkarteko ikertzaileak), Jose Antonio Mujikak (UPV/EHUko historiaurreko irakasleak eta Jose Miguel Barandiaran katedraren zuzendariak) eta Javier Fernández Erasok (UPV/EHUko katedradunak) komisariatu eta dokumentatu dute. 2025/02/20 - 15:18:21
Iraunkortasun ziurtagiria frogatuko dute Zegama-Aizkorrin
Ingurumen, gizarte eta etikaren ikuspuntutik kirol ekimenetan jardunbide jasangarriak txertatzea du helburu. 2025/02/20 - 15:18:21